Eric Emerson Schmidt. Horrela esanda, izenak ez dizu beharbada askorik izango. Google enpresaren presidentea eta zuzendari nagusia izan da urtetan. Orain egun batzuk, karguari utzi dio. Agur esaterakoan, iPadek, smartphonek edo cloud computing bezalako sistemek ekarriko dizkiguten aurrerapenak aipatu zituen: hemendik aurrera, ezinezkoa izango omen da ezer ahaztea, inon galtzea, aspertzea.
Horiek entzunda, txaloka hasi nintzen ni, konturatu nintzen arte ezer ahaztu ezinik bizitzea ez dela lehendabiziko kolpean ematen duen bezalako pagotxa; bestalde, giza izaeraren oinarri-oinarrian dago galtzearen eskarmentua, bizitzaren zangetan galduz ikasten baitugu geure buruak aurkitzen; aspertzen jakitea ere ez da batere mauka txarra denbora bete eta bete eta bete egiten dugun honetan —nahiz ez jakin zerekin betetzen dugun.
Teknofiliak ez al dizkigu ahanzteko, galtzeko, aspertzeko eskubideak kenduko…
Hitz beste
Aspertzeko eskubidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu