Zergatik ez gara elkarlanean aritzen?

Guillermo Aranzabal Alvaro Goñi Arri Zulaika Joseba Bello
2012ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Urteroko Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren batzarra asteburu honetan egingo da, martxoak 10. Aurreko urteetan bezala, historia gehiago edo gutxiago dugun erakunde ezberdinetako ordezkariok elkartu egingo gara kontseiluko batzar horretan.

Garaiak asko zein gutxi alda daitezke, baina inori ez zaio ahaztuko azken urteetan heldutako aldaketa politikoen zurrunbilo hauekin nabari ahal izan diren aldaketak gogor eutsi dion gizarte baten lanarengatik etorri izan direla. Eta bereziki bere eragile nagusiengatik, gazteria, urteetan gogor ekin diona. Ez gara okertuko. Euskal Herriko gazteak izan eta izaten ari dira itsasontzi hau abian mantentzeaz arduratzen ari direnak, itsasontzi honek lan egiten segitu dezan; eta ez izan zalantzarik, gazteriak bere lanean jarraituko du, ardatz politiko antzuak inposatu nahi diguten gazteei zuzendutako politikak baino urrunago doan espazio bat eraikitzeko, zeinetan gazteok parte hartze justuago bat praktikan jarri ahalko dugun.

Azken horrengatik, EGKren batzar honen aurrean Gazte Abertzaleak-ekoek elkarlanerako espazioen garapenean eta Euskal Herriko lurraldeen arteko elkarlanean sinesten dugu. Ulergaitza da gaur egun, organismo baten barruan, Euskal Herriko gazte guztien sentsibilitate eta ideiak batzen dituen kontseilurik ez egotea. Hainbatetan ikusi ahal izan den bezala, herrialdeak banatzen dituzten diferentzia administratiboak alde batera utzita, Pirinioetako alde bietan aurki ditzakegun gazte ezberdinen elkartasuna, edo Altsasun dagoen osina sinetsarazi nahi digutenbaino harago, interesgarria izango litzateke Nafarroako eta Iparraldeko gazteriarekin elkarlanerako mekanismoak planteatzea, sistema neoliberalean gertatzen ari diren mugimenduen aurrean talde justu eta solidario bat eratzeko. Argi eta garbi esan behar dugu: gazteriaren parte hartzea funtsezkoa da; dibertsitatearen eta kulturaren bidez sozializazioari bidea irekitzen dio,gizarte baketsu eta justu baten eraketan lagunduz. Zergatik ez dugu aukeratzen gure inguru kulturaleko beste lurraldeekin elkarlanerako organismo baten osaketa?

Hausnarketa horretan oinarriturik, Gazte Abertzaleak-ekoek xede komunak dituzten lurraldeen arteko kontseilu baten eraketan sinesten dugu, era eraginkor batean Euskal Herriko erakundeek duten antolatzeko behar nazionalari aurre egiteko, era solidario batean estatu baketsu baterantz lan egiteko, irekia eta independentea.

Ez litzateke saiatzen den lehen aldia izango, baina oraingoa inoiz izandako egoera pribilegiatuena da. Euskal Herriko Gazte Kontseilu berria, gazteentzat nahi handia izateaz gain, bide berriak garatzeko aukera da, zeinetan lurralde guztietako gazteria eztabaidatzeko, hausnartzeko eta, bereziki, gazteriaren gainean dagoen krisiaren betiereko itzalarekin amaitzeko aukerak proposatzeko aukera duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.