Zergatik ez dugun gogoko Bildu eta EAJren akordioa

Ricardo Orteha Jesus Uzkudun Maria Luisa Sanchez
2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Toki Araubidearen Oinarrien Legearen arabera hondakinak biltzea eta tratatzea udalei dagokie. Estatuko eta, kasua balitz, Autonomia-Erkidegoko legeriak zehaztutakoaren arabera gauzatu behar den udal eskumen tradizional bat da.

Modu berean, Estatuko legeriak (Hondakinen eta lur kontaminatuen 22/2011 Legeak, esaterako) europar zuzentarau komunitarioek ezarritakoa jaso behar du. 2008/98/CE hondakinei buruzko zuzentarauak giza osasunaren eta ingurugiroaren babesa eta klima aldaketaren kontrako borroka estrategiekiko koherentzia, eta hondakin politikako jardueran jarraitu beharreko hierarkia bezalako printzipio batzuk ezartzen ditu. Hierarkiaren printzipio horren arabera, honakoa litzateke jarraitu beharreko ordena: prebentzioa, berrerabilpena, birziklapena, bestelako balorizazio motak —energetikoa barne (errausketa «eraginkorra»)—eta eliminazioa (zabortegira botatzea, errausketa «ez eraginkorra»).

Toki Araubidearen Oinarrien Legeak aurreikusten duen bezala, udalek bere eskumeneko zenbait zerbitzu burutzeko elkartu daitezke Mankomunitateak sortuz. Mankomunitateen estatutuak onartzeko, aldatzeko edo bertan behera uzteko udal guztietako osoko bilkuren erabakia behar da. Arau hori ez zen bete, ordea, zenbait eskumen bereganatzerakoan ala Gipuzkoako Hondakin Partzuergoari ematerakoan, San Marko Mankomunitatearen kasuan.

Komenigarria da gogoraraztea inoiz tramitatu ez zen estatutuenaldaketarako zirriborro bat besterik ez zena «norbait» aritu zela Mankomunitatearen indarreko estatutuak zirela sinetsarazten eta, gezurretako estatutu horiek baliatuz, atez ateko bilketa ezartzeko mankomunitateko zenbait udalekin sinatutako hitzarmenen kontra egiten.

Hondakinen Legeak honela banatzen ditu eskumenak: hondakin kudeaketaren esparrurako Plan Nazionala egitea eta prebentzio edo murrizketa, berrerabilpen, birziklapen eta bestelako modutako balorizazio alorretako gutxieneko helburuak ezartzea Administrazio Zentralari dagozkio; autonomia-erkidegoei, prebentzio-planak eta kudeaketa planak egitea (hala ere, gurean batere planik ez dago); eta toki erakundeei (nork bere kabuz, ala beste batzuekin elkarturik), derrigorrezko gutxieneko zerbitzu gisa, etxeetan etamerkatal eta zerbitzu establezimenduetan sortutakohondakinak biltzea, garraiatzea eta tratatzea, bere Ordenantzek ezarritako moduan.

Partzuergoa eratzeak, modu irregularrean, eskema hau aldatu zuen, ordu arte hondakinen kudeaketaren alorrean inongo eskumenik ez zuen Foru Aldundiari handik aurrera pisu erabakigarria emanik, balantza errausketaren aldekoen alde jartzeko helburu nabarmenaz.

Prebentzioa, gaikako bilketa, kudeaketa hobetzea eta birziklapena sustatzeko eta bultzatzeko, eta berotegi-efektuko gasen emisioa murrizteko tresna gisara, Prebentzio eta Kudeaketa Planez gain, hondakinen legeak, Kataluniako legean erabateko eraginkortasunez aspaldian ezarri zen bezala, errausteagatik ala hondakindegira botatzeagatik kanona bezalako neurri ekonomikoak, finantzario eta fiskalak aurreikusten ditu.

Partzuergoak ezarri zuen «tarifa bakarrak», ordea, printzipio horri jarraitu beharrean, erraustegiaren finantzaketa ziurtatzea zuen helburu, eta horrexetarako udalek hondakinak murrizteko eta birziklagarri diren zatien, gaikako bilketa (bereziki materia organikoarena) hobetzeko asmoz ezar lezaketen edozein jarduera martxan jartzeko interesa propio galaraztea.

Orain, Bilduk mankomunitate gehienetan eta partzuergoan gehiengo zabala duenean, PNVrekin datorren ekainaren baino lehenagorako —orain arte hartutako erabakiak, hala nola Aldundiak PIGRUG delakoa aldatzeko asmoz— Batzar Nagusietara bidal ditzan proposamenak aztertu eta erabakia Batzar Nagusietako batzorde batean kokatzea adosteak, Bildu gutxiengo den lekuan, hain zuzen ere; Bilduk, aldiz, gehiengoa duen erakundeetan «hondakinen kudeaketarako orain arte aurreikusi eta onartutako azpiegiturak» egitea ekidin edo oztopa lezakeen inongo erabakirik hartzeari uko egiten dion bitartean, zera pentsarazten digu: Gipuzkoan izandako aldaketa politikoak, hondakinen gaiari dagokionez, inongo eraginik ez izatea gerta litekeela, eta Juan Karlos Alduntzin ahaldunak berriki iragarritakoa, hau da: moratoria erabakiko zela eta hondakinak nola kudeatu erabakitzeko eskubidea orain arte ukatu zaien herritarren artean sozializazio eta eztabaida prozesu bat burutu eta alternatibarik egokiena erabakiko zela, ezereztu litekeela.

Onartu egiten dugu GFAko gobernura (zenbait udaletan bezala)gutxiengo egoera batean iritsi izanak gutxieneko helburu batzuk lortzea berma ditzaten gaurkotutako aurrekontu batzuek izateko negoziatu beharra dagoela, eta negoziazio guztietan gauza batzueklortzeari uko egin behar dela, baina (hitzarmenaren esanahia eta norainokoaren interpretazio zuzena zeinena den ez dakigula, hau da: Markel Olano jeltzalearena ala LarraitzUgarte foru bozeramailearena) beldur gara hondakinen gaiari dagokionez uko egiteak behar baino urrutirago joan ez ote diren, eta pasatu behar ez den marra gorria pasatu ez ote den.

Gustatuko litzaiguke oker bageunde eta orain arte errausketazale amorratu izandakoek azkenean konponbide alternatibo jasangarrienak bere egin eta onartuko balituzkete. Horretarako, ezinbestekoa da errausketaren kontrako jarrera nagusi den herri guztietan atez ateko bilketa ezartzeko lanari jadanik ekitea, lehenbailehen, erraustegia eraikitzeko inbertsioa, ez bakarrik ingurumenaren aldetik, baizik eta baita ekonomikoki ere, eutsiezina dela agerian gera dadin. Nolanahi ere, uste dugu orain inoiz baino beharrezkoagoa dela hondakinen arazoari buruz informazioa ematea, eztabaidatzea, herritarrek parte hartzea eta baita mobilizatzea ere. Eta hortara goaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.