Zapatero, Garoña itxi orain!

2011ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Iragan uztailaren 14an jakinarazi du Auzitegi Nazionalak bere sententzia, eta, horren bidez, onartu egin du Garoña 2013an ixteko agindua. Beraz, amaitu dira, behingoz,Espainiako Gobernuak izan ditzakeen lege eragozpenak duela zazpi urteko hauteskundeetan hitzemandakoa ez betetzeko.

Oso onuragarria iruditzen zaigu albistea, eta uste dugu zentrala ixteko bidean besteaurrerapauso txiki bat izan daitekeela; hala eta guztiz ere, Eguzki taldeko kideoi ez zaigu nahikoa iruditzen zentral nuklearra 2013an ixteko erabaki hori, baldin eta kontuanhartzen baditugu segidanazalduko ditugunalderdi hauek:

Lehenik eta behin, 2013ra arte uzteak, berekin dakarrelako, praktikan, beste legegintzaldi batera arte atzeratzea erabakia, eta, hortaz, ezin da ziur esan Garoña itxiko denik. Beraz, Zapaterok ez du beteko hauteskundeetan hitzemandakoa.

Garoña ixtea agintzen duen Ministerio Agindua, hain zuzen, maila bereko edohandiagoko beste batekindargabetu dezake —esate baterako, lege batek—, eta Raxoik behin baino gehiagotan esan du berak agintea hartuz gero funtzionatzen jarraituko dutela zentral nuklearrek.

Gainera, 40 urtetik gorako bizia du, eta arazo tekniko ugari izan ditu, hala nola hozte sisteman —duela aspaldi salatu zuten—, suteak eragoztekosisteman eta kontrol salaisolatzeko sisteman —biak ere CSN Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak aitortutakoak— eta beste hainbat arazo egiturazko. Ez digu ematen, bada, inolako funtzionamendubermerik. Eta zahartutadagoenez gero, itxi egin behar da.

Azkenik hauxe galdetzen dugu geure artean: zer egingo dute Garoñaren inguruko estres testarekin? Egiten ez badute, ez duela gaindituko uste dutelako izango da. Eta testa egiten badute eta gainditzen badu, Garoñaren neurrirako test bat egin dutelakoizango da. Gogoan izan dezagun EBk proposatzen dituela estres testak, egiaztatzeko ea zentralek betetzen dituzten teknika eta segurtasun estandarrak, erabateko errendimendua izan dezaten, eta Garoñak—lehen esan dugunez eta CSNk onartu bezala— ez ditu betetzen.

Argudio horiei beste bat erantsi nahi diegu, garrantzitsuagoa: Espainiako gizarteak baztertu egiten du energia nuklearra. Halaxe erakutsi du, behintzat, CIS Ikerketa Soziologikoen Zentroaren maiatzeko barometroak, energia nuklearraren inguruko galdeketabat egin baitu, eta, Espainian aurrez egindako beste iritzi inkesta batzuetan agertu bezala, bere hartan tinko dirau gizartearen zentralekiko arbuioak, gehiengo zabalbat ados egoteraino. Inkestatuen %60 nuklearren kontra daude, eta %61ek ez dute nahi zentral gehiago eraiki ditzaten. Horrez gainera, gehienen iritziz, energia nuklearrarenarriskuek ez dituzte «onurak» konpentsatzen.

Beraz, 2013ko balizko itxieraren zain egon beharrean, Garoña behingoz ixtea eskatzen dugu, arrazoi hauengatik:zaharra, zaharkitua eta arriskutsua delako, ekonomikoki amortizatuta dagoelako, gizarteko jende gehienak hala eskatzen duelako eta hauteskundeetan hitzemandako promesa bat delako. Zapatero, bete zure hitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.