Irakurriko dituzuen guztiok oro Pakito adiskideari zor dizkiot, berak emanak dira argitara bitez.
Joan da ama bankura, jaso du hilabeteroko orbel sortatxoa, sartu du krokodilo poltsan, irten du bankutik, abiatu da etxera orbelak meza liburuko orrialdeetan barreiatzera, sartu da igogailuan, hurreratu zaizkio bi emazteki zein baino zein lirainagoak, mesedeztu diote ordua, Pakitak bost segundo eman ditu orengailuari eske, hamabiak eta hogeitan bizi direla jakinda esker sutsuak emanik lekutu zaizkio emaztekiak lehen solairutik beheiti zein baino zein. Sartu du giltza hirugarreneko B atean, sartu da logelan, sartu du eskua...
Ez, ez da krokodiloa izan.
Amak negar bustian deitu zidan, Karrikazantzara jo nuen, karrikazaleek beren lanpekoa karrika zela eta herri hartako karriketan igogailurik ez zegoenez Etzantzara igorri ninduten, etzantzariek biharamunerako hitzordena eman zidaten bankuaren begirale artifizialak ikusitakoa ikuskatzeko beraiek amak eta nik.
Berriz eta berriz eta begiz ikertu zuten grabaketa debaldetan. Pakita nehon agertzen ez. Ohikoa zela nahastea adin batetik goiti, menturaz bertzegunez edo bertzastez izan zela, miatu al zuen ongi amaren poltsan...
– Bart arratsean ordua aldatu zuten eta zuek oraindik ohean etzanda!
Pakito haserre bere buruarekin, sarjentua pozak zoratzen.
– Zu ekiporako, etxekoandre! Bai, bai, bai! Arrazoia zuk! Uriarte, zanpa ezak traste alfer honen kontalaria egungo tenorera, erredios!
Hamabiak zazpi gutitan ama errenkan laugarren, hamabiak eta hiruretan emazteki lirain haiek bankuratu, bata errenkaratu, bertzea aulkiratu publizitateko paperak hartuta. Jendeari so tarteka. Paperak utzi, altxa, lagunari zerbait xuxurlatu eta karrikara. Amak zorroa jaso, poltsan gorde, bankutik atera. Errenkatik fueratu amaren gibeletik bigarren liraina.
– Ataungo sorginak dira, ezagutzen ditugu.
Beraz aise asilotzekoak ustetu nuen, baina ondikotz arrunt trebeak zirela argitu zidan sarjentu etzantzaleak.
– Hegan egiten digute!
Ez dut deusik hanpaturen erraten badut galdu dirua arras emankorra izan zela Pakitarendako zein Pakitorendako.
Señora, no entre loh pieh en llantah de taconeh! Voh eh hankafloha, sihter! Amak anartean neholatan ametitu ez zuena onetsi Ataungo sorginen beldurrez. Marteh comemoh nacatomal con mayi envio mi aita. Ataungoak baino doi bat urrunagoko sorgina onetsi ere. Frihidaire hau ehta dehcachimbao! Bere sukaldean, bere egongelan, bere logelan, bere komunean, bere balkoian bere gauetan, bere egunetan Xiomara zaindari zaintzaile zaintsua. Ehta mañana querían obligal bote de laca a su ama en ileapaindegia. Bizkorra Xiomara. Pregunté zenbat llora y me diheron hogei euroh! Zorrotza Xiomara. Agarré tremendo arrecho y dihe mi señora Pakita no se silve con charrangachanga. Ausarta Xiomara. Vamoh mandal ileapaindegia a loh aguacateh! Eragilea Xiomara. Kito, broder, loh arrautzah que traho son de amol? Neska bandera Xiomara. Arrautzah son de amol si kukurruku machuca gallina, si kukurruku no machuca gallina arrautzah no tienen sabol. Jakintsua Xiomara.
Besotik helduta jalgitzen du Pakita plazara igandeko prendak soinean eta Perlas Majorica markako idunekoa paparrean. Harro pasaiatzen dira biak parasolapean ez bada guardasolapean.
– Morena batekin ikusi nian atzo hire ama. Kasu jende horri, Pakito. Kartilako dirua ebatsita ezkutatuko zaizue.
Hemen tamarindorik ez bagenu lez. Amak burrucha gotor bat baleuka lez. Aholku okaztagarriak abreboca guztiek. Amari ez baina berari orraztu behar omen lioke kartila Xiomarak.
Eta horretaz ere Pakitok berak idazgaitu nau irria begian.
Egongelan zeuden biak, telebistaren bistan. Ni arraskan. Sukaldeko txukunketa amaituta Agur gabon, banindoala. Eta Xiomarak Agur broder, gabon. Amari musu eman, gelatik irten eta karrajuan neukan trenka janzten ari nintzela, non atzematen dudan ama Xiomarari ari... Mi hijo, desde que es millonario, no habla castellano.
Eta Pakito barrezka tren geltokiraino. Milionario? Lo que da sabol eh el amol!