Urdaibaiko Guggenheimek ekar ditzakeen onurak

2023ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Guggenheim museoak Urdaibain, onura ekonomikotik harago, onura kulturalak ekarriko ditu. Lanpostu asko sortzen ari dira kulturaren sektore bakoitzean, industriaren arlo askotan murrizten diren bitartean automatizazioaren ondorioz. Adibidez, Artearen eta Diseinuaren arloa artegileak, diseinatzaileak, margolariak, argazkilariak, eskultoreak eta beste profesionalen lanpostuak dituen sektorea da. Galeria eta museoetan ere lanpostu asko daude, museo eta monumentuak zaintzen dituztenak; kultura-etxeen antolamenduan eta zuzendaritzan ere lanpostu asko daude. Kultur aldi batzuetako zuzendaritzan eta antolakuntzan ere lanpostu asko daude, hala nola gizarte-kultura eta herri kultura-azpiegiturak, turismo eta bisitari-zerbitzuak, komunikazioa eta media, kulturako enpresak, argitalpenak, telebista eta irrati-kanalak, filmak, kazetariak, editoreak, telebista eta irrati-analistak, saioen egileak eta abar. Horrez gain, kultura-sektorearen barruan beste lanpostu batzuk ere existitzen dira, hala nola kultura-hezkuntzako irakasleak, kultura-antropologoak, kultura-elkarteetako kudeatzaileak, euskal kultura-eragileen lanpostuak, kultura-turismoaren kudeatzaileak eta kulturaren ekoizpenean aritzen diren profesionalak, esaterako.

Urdaibaiko Guggenheim Museoa nola egin edo antolatzen den, horren arabera onuragarria izango da euskararentzat eta euskal kulturarentzat.

Kulturaren egarriari eta euskal kultura garatzeko prest dagoenari izugarrizko onurak ekarriko dizkio. Aukera ezin hobea izango da mundu osoko artistekin eta kulturaren puntan daudenekin harremanetan jartzeko.

Orain dela gutxi Gernikako lagun batek esaten zidan inon ez dagoela iniziatiba eta berrikuntza sortzeko pertsonarik eremu horretan. Eta nik esan nion gauzak aldatuko direla zeharo Guggenheim aitzineratzen bada Urdaibain. Baina horretarako aukerak harrapatzen jakin behar dugu. Guggenheim jarrera negatiboekin hartzen bada, ez da ezer lortuko, ez orain ez etorkizunean. Egia da belaunaldi berriek balore oso desberdinak dituztela, eta oso zaila egiten zaigula adin aurreratua daukagunoi balore horiek ulertzea. Gauzak aldatzen ari dira sakonki eta abiada bizian, ez bagara gai aldi honetako trena hartzeko, galera izugarriak ireki ditzakegu euskal kulturan. Adibidez, gaur egun erronka handienetariko bat adimen artifizialaren erabilera da. Bai Estatu Batuek bai Europako Batasunak arautu nahi dute adimen artifizialaren erabilera; gehien dakitenek adimen artifizialari buruz diote arrisku momentu batean gaudela, humanitate osoa galarazi dezakeela adimen artifizialak.

Baina filosofo batzuek diote, Jose Antonio Marinak euren artean, funtsezkoa dela adimen artifizialarekiko jarrerak hesitzea. Eta jarrera berriak hesitzeko metodologia pedagogiko funtsezkoena museoak izan daitezke.

Nire ustez, hurrengo hiru hauek dira museoen eginkizunak XXI. mendean:1-Bisitariei etorkizuneko ikuspegia eskaintzea. Iraganeko gizarte-jarrera eta emozioen behaketan oinarritutako ikuspegia. 2- Artistek beren ikuspegia adierazteko duten eskubidea defendatzea. 3- Gizarte ikasketak sustatzeko motibazio guneak sortzea.

Nola uler ditzakegu gaur egun museoak? Norentzat dira museoak eta zergatik ari dira lanean publiko berria harrapatzeko? Nola erantzuten diegu emozionalki museoko objektuei eta espazioei? Eta nola jokatu dezakete museoek justizia soziala, giza eskubideak edo osasuna eta ongizatea lortzeko? Badirudi gaur egungo heziketako metodoak desegokiak direla, zeren eta, funtsean, orain dela 200 urteko tresna eta metodologia berberak erabiltzen baitituzte. Museo bat, aldiz, era berria eta gaurkotua izan daiteke pedagogia egoki bilakatzeko.

Museoek tokiko jendea elkartzen dute, mota guztietako komunitateak elkarren artean lotzen dituzte; tokiko, eskualdeko, nazioko eta nazioarteko bildumak elikatuz, esanahia, testuingurua eta koherentzia ematen dizkiote XXI. mendeko gizarteari.

Oro har, museoen eta goi-mailako irakaskuntzaren arteko loturak orain direnak baino askoz ere garatuagoak izan zitezkeen. Unibertsitateen ikerketa-baliabideak aprobetxatzeak museoekin lotutako ikerketen kalitatea hobetzen lagun dezake, bildumei edo publikoari lotutakoak. Museo berriak ez ditu glamour arkitektonikoak edo merkatuak aztertutako bilduma batek definituko, hala izan daitekeen arren. Egitura aldetik, etengabeko aurrerapenean, museo bat XXI. mendean duen eginkizun balio-sortzaile gisa eta erakartzen duen publiko zabalaren arabera definituko da.

XXI. mendeko museoak bide didaktikoak bilatu beharko ditu. Eta horrek komisarioentzako edo zuzendarientzako trebetasun bereziak eska ditzake, hala nola gero eta irudimen handiagoko istorioak eta aurkezpenerako ikuspegi etnologikoak erabiltzea. Komunikabideek bultzatutako garaian ere, artearen zati handi bat, oinarrizko maila batean, pertsonala da. Jendeak museoak egiten ditu, haiekin erreakzionatzen du, altxorra egiten die erlazionatzen ditugun moduan. Baina artea ere, berez, politikoa da, mundu-ikuskera bat ahalduntzeko moduetan moldatzeko diseinatua, pertsona eta ideia batzuk erregistroan idatzi eta beste batzuk kanpoan uzten dituzten moduetan. Artea bi ikuspegietatik ikusi behar dugu.

Beste leku batzuetan gertatu den bezala (Bilbon, Malagan...), Urdaibaiko Guggenheim bezalako museo eredugarri baten sorrerarekin, turismoaren sektorea sustatzen da, baina baita kulturaren eta museoen sektoreak ere. Guggenheimek artearen eta bere testuinguruaren hainbat eratako zaharberritze eta hezkuntza mintegien sorrera eragingo du. Euskaldunok jakin behar dugu olatu horretan ibili eta horren arabera geure hizkuntza, kultura eta gogoa sustatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.