Sozialdemokraziaren etorkizuna

2015eko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Orain dela hogei urte, arrakasta handia izan zuen liburua plazaratu zuen Norberto Bobbio pentsalari italiarrak. Eskuina eta ezkerra zuen izena, eta berriki berrargitaratu da gazteleraz (Taurus, Madril, 2015). Eskuinak beti ukatu izan du eskuinaren eta ezkerraren arteko diferentzia. Orain, bere burua erradikaltzat daukan alderdi berri batek ere zalantzan jarri du. Kontu zaharrak omen dira horiek.

Ez zen hori Bobbioren iritzia. Berdintasunaren aldeko jarrera da ezkertiarraren ezaugarri bereizia. Eskuindarra, berriz, desberdintasunak desegitea ezinezkoa delakoan dago. Ezkertiarrak ezberdintasunaren aurkako borrokari ematen dio lehentasuna bere jokabide moralean eta ekintza politikoan. Desberdintasun sozialak ezabatu egin daitezke. Eskuindarrek, ostera, naturalak direla diote, kenezinak, beraz,.

Norberto Bobbio, familia burges batean jaioa, justizia eta giza eskubideen alde borrokatu zen beti. Zorroztasun kritikoa, zalantza metodikoa, moderazioa, tolerantzia, besteren ideiekiko errespetua izan ziren haren bertuteak. Demokrazia eta sozialismoa izan zituen helburu nagusiak. Askatasuna eta justizia, balore gorenak. Eta funtsezko ideia horiek bultzatu zuten faxismoaren eta komunismo dogmatikoaren kontra borrokatzera.

XX. mende hasieran, jende askori ezinezkoa iruditzen zitzaion askatasunak eta berdintasunak bat egitea. Sozialistek, aberatsen eta pobreen arteko desberdintasun sakonak ikusita, arbuiatu egin zuten liberalismo klasikoa. Haien ustez, ohiko liberalismoak legearen aurreko berdintasuna defenditzen zuen, baina klaseen arteko desberdintasun sozialak toleratzen zituen. Liberalek, aldiz, askatasun pertsonala defenditzen zuten eta igualitaristen ideiak kritikatzen zituzten.

Bobbiok irauli egin zuen ikuspegi hori. Liberalismo klasikoaren eskubide indibidualak tradizio sozialistaren berdintasun asmoekin lotu zituen. «Dualista porrokatua» izanagatik, bateraezinak ziruditen aurkariak uztartzen ahalegindu zen: justizia eta askatasuna, sozialismoa eta liberalismoa.Sozialismo liberalaren bidea hartu zuen, hortaz. Ezkertiartzat zeukan bere burua, sozialista liberaltzat, alegia.

Bobbio izan zen instituzio liberalen aldekorik sutsuenetakoa ezkerreko jendearen artean. Helburu sozialistak demokrazia liberalaren barruan iritsi zitezkeela esan zuen beti. Bere ustez, liberalismoa eta emokrazia eskuz esku doaz, eta, ondorioz, liberala baino ezin izan liteke sozialismo demokratikoa. Ez mutur puntako liberalismorik, ez sozialismo huts soilik, hortaz.

«Komunismo historikoak porrot egin du. Baina hark botatako erronkak iraun egiten du. Ezkerraren eta eskuinaren arteko bereizketak iraun egiten du», idatzi zuen. Merkatuak bakarrik ezin ditu injustiziak konpondu. Justiziaren eta arrazoiaren printzipioetan finkatutako mundu berri baten ametsak iraun egiten du. Ezkerraren helburuak bizirik daude oraindik: askatasunaren, berdintasunaren eta senidetasunaren printzipioek ez dutegaurkotasunik galdu. Arrazoizkoa dadesberdinak berdinagoak izan daitezen ahalegintzea.

Bobbio integrazioaren eta kontsentsuaren bila ibili zen, fanatismoak oroarbuiatuz. Muturretatik ihesi, esperantzaren eta etsipenaren artean bizi izan zen. Modernitatearen akats eta ahuleziak salatu zituen. Izaeraz pesimista zen eta ez zeukan sinesmen handiegirik gizakiengan. Nahiz eta demokrata konbentzitua izan, jakitun zegoen demokraziaren inperfekzioez. Progreso moralari dagokionean nahiko ezkorra zen. Ez zuen, halere, etsi behar denik uste.

Tony Judt zenak Zerbait doa gaizki lanean zioenez, sozialdemokrazia izan da egungo politika europarraren prosa, herritar gehienak bat baitatoz haren oinarrizko ideiekin. Berak eraiki du ongizatezko Estatua. Horregatik, Europak sozialdemokraziarenantz handia izan du harik eta Merkel eta haren lagunak nagusitu diren arte. Sozialdemokraziaren «alferrikako sakrifizioaz» mintzatu da Michel Feher filosofoa.Merkelen preso segitzen badu ez dauka zer eginik. Premiazkoa da aldaketa sakon bat.

Ongizate Estatua da Europak munduari egin dion ekarpen berezienetakoa. Eta ez lioke inola ere eredu sozial aurrerazale horri uko egin behar. Are gutxiago, ezkerrak. 1990az gero aplikatu diren politika neoliberalak erabat kaltegarriak izan dira. Europar Batzordeak gehiengoaren nahiaren kontrako neurriak hartu ditu azken aldian. Sami Naïr pentsalari frantziarrak «Europa europarra» proposatzen du, «solidaritate, hiritartasun eta interes orokorraren» baloreak daramatzana.

Ezkerra eta eskuina ez dira gauza bera, baina Europan jokaera berdintsua izan dute askotan. Merkatuak izan du lehentasun guztia. Europa liberal eta antisoziala eraiki da, hartara. Europar Batzordeak austerizidioaren politika egin du. Ametsa zena desengainu bihurtu dela dio Sami Naïrrek. Austeritate politikak handitu egin du klase sozialen arteko tartea, orain arte gizarte kohesioaren sinboloa izan den Kontinente Zaharrean.

Ezkerra lekuz kanpo dago gaurko mundu globalean, eta deseroso sentitzen da. Hori dela eta, desagertzen ari dira haren jarraitzaile eta hautesleak. 2008ko finantza krisiak ezustean harrapatu zuen. Globalizazioaren ekaitzak jota, noraezean ibili da,diskurtso politiko berririk gabe, etsiak jota. Kapitalismo neoliberalari aurre egin ezinik, ahulduta ageri zaigu. Sozialdemokraziaren

Ez dira garai onak sozialdemokraziarentzat. Ez du zentzurik galdu, hala ere. Demokraziaren etorkizuna zein izango zen ez zekiela esan zuen Bobbiok. Gauza bera esan genezake sozialdemokraziaren geroaz. Historia aurreikusterik ez dagoen zerbait da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.