E raikuntzarako materiala gordetzen zuten biltegi, burdindegi eta abarretan amiantoa era ezberdinetan zuten produktuak saltzen zituzten 60ko eta 70eko hamarkadetan, produktu miraritsuak, merkeak, erregaitzak eta tenperatura altuak jasaten zituztenak. Lantokian amiantoarekin lan egin behar izan genuenok ez genekien askatzen zituen zuntzek arnasketa-gaixotasun larriak, Mesoteliomak, biriketako minbizia eta laneko gaixotasun moduan aitortzen diren beste hainbat eragiten zituenik. Gaur, oraindik, minbizia askoren jatorri profesionala ezkutatzen jarraitzen da Mutuek duten boterea eta Osasun Publikoaren pasibotasunari esker, baita sindikalismoaren zati bati esker ere.
Osasun hondamena ez da zalantzan jartzen, Gobernuak eta beste erakunde batzuek ez dituzte prebentzio defizitak plazaratzen eta osasunarentzako kaltegarriak diren zein minbizia sortzen duten eta beste produktu mota batzuengatik erraz ordezka daitezkeen produktuen salmenta baimentzen dute.
Adibide bat:ugaritu egin dira gure sukalde eta bainugeletan kuartzozko aglomeratu plakak edo «marmol artifiziala» (fabrikatzen dituzten multinazionalen izenekin ezagutu ohi ditugunak: Silestone, Caesar Stone, Compac, Okite, Quarella…), granitoa ordezkatzen dute, «politago eta merkeagoak omen dira», baina material hauekin lan egiten duten langile «marmolarientzat» hauek moztu, leundu eta jartzeak dakarren arrisku larria estali egiten da.
Silize Kristalinoa (SiO2) eta kristobalitarekin sortzen den hauts fina arnasteak silikosi epidemia larria sortzen du eta gaixotasuna pairatzen duten langileak Silikosia elkartean bildu dira.
2012kolehenengo zazpi hilabeteetan dagoeneko 147 kasu erregistratu dituen silikosia biriketan silize hautsa pilatzen denean sortzen den biriketako fibrosia da. Beraz, gaixotasun profesional moduan aitortu eta konpentsatu behar da. Silikosia sinplea eta korapilatsua izan daiteke, zorrotza eta azkarra, ezintasuna sortzen du eta kasu guztietan gaixoa hauts-girotik aldendu behar izaten da.
Silikosiak biriketako minbizia, tuberkulosia, EPOC (biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa), giltzurrunetako alterazio kronikoak eta gaixotasun autoimmuneak izateko arriskuak handitzen ditu. Gaixotasun hauek, gaixotasun profesional gehienak bezala, ez dira berehalakoak; urteak pasa eta gero agertzen dira. Batzuetan, lantokiz aldatu ondoren edo langabezia zein erretiro garaian, eta horrek aitortza profesionala zaildu egiten du, baina inolaz ere ez baztertu.
Silikosi kopuru handi bat gaizki diagnostikatu dute, Osakidetzako medikuek gaixoaren laneko historia kontuan ez hartzeagatik, errua erretzeari egotziz, biriketako gaixotasunen kausa bakarra hori izango balitz bezala. Ez da kasualitatea silikosi askoren aitortza CCOO Euskadiren Lan Osasun Arloak salaketak egin eta gero gertatu izana.
Kuartzozko aglomeratuetan dagoen kristobalita eta silize kristalinoaren presentzia handiak ez ditu eraginkorrak egiten babes indibiduala edo prebentzio sistema hezeak, mikroenpresa, etxeko lan eta abarretan hauek ezartzeko dagoen zailtasunagatik.
CEOEk bereari eutsi eta kuartzo eta kristobalitarekin lan egiteko mugen murrizketa oro blokeatzen du. Errealitatea, gainera, bestelakoa da, eta orokorrean, arauak ez dira betetzen. Zenbat galdategi eta marmoldegik egin dute neurketa higienikoa eta horren araberako neurri prebentiboak ezarri? Beraz, gero ez dadila inor penatu, biktima eta euren senideek kalteengatiko kalte-ordainak eta prebentzio neurriak ez betetzeagatik %50eko prestazioen errekargua eskatzen dutenean.
Amiantoaren historiak erakutsi du higiene prebentzioan enpresek ez dituztela beharrezkoak diren neurriak betetzen eta minbizia eragiten duten substantziekiko esposizioaren mugak murrizteko neurrien eraginkortasuna eskasa dela oso. IARC Agentziak (Minbiziaren inguruko Nazioarteko Ikerketa Agentzia) silize kristalinoak gizakiengan minbizia eragiten zuela zehaztu zuen eta, ondorioz, debekatzeko eta kuartzozko aglomeratuak ordezkatzeko eskatu zuen, batez ere silize kristalinoko %40 baino gehiago badago produktuaren osaketan.
Kuartzozko aglomeratuak dituen kolore aldaerengatik polita izateak ezin ditu horrekin lan egiten duten «marmolariak» biriketako gaixotasun larriak eta seguru asko biriketako minbizia edukitzera kondenatu. Krisi garaian, prebentzioan inbertitzea luxua dela uste duten horien aurrean, langileak gaixotasunen aitortza profesionala eta kalteengatiko konpentsazioa eskatzera animatu nahi ditugu lantokietako prebentzioa hobetzeko tresna moduan.
Silikosia, minbizia eta kuartzozko aglomeratuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu