PSEren gardentasuna?

2018ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Orain dela pare bat egun PSEk kudeatutako postontzi birtualean («Sozialista arabatarren gardentasun sisteman», hain zuzen ere), Zubiak Eraikiz Plataformak bultzatutako eskola-segregazioaren kontrako HELren bideratze prozesuaz idatzi nahiizan nuen. Postontzi honetan herritarren proposamenak besterik ezdirela jasotzen badakit; ekimen hori sinatzean nire egin nuen baina, panorama ikusita, kasurik ez zidatela egingo susmatu nuen. Erantzunak hurrengo egunetan gertatuko zena iragarri zuen: «Orrialde honek ez du funtzionatzen, www.socialistasalaveses.com orrialdeak ezin du eskaera hau orain prozesatu». Ez dakit weba noiztik ari den hau erantzuten, baina argi dago gaur alderdian zerbaitek ez duela funtzionatzen, eta eskaerak momentuz ezin dituztela prozesatu egiaztatu dela (agian EAJk esango duenean egin ahal izango dute).

Beraz, lerro hauen bitartez eta HELa eztabaidatzeari uko egin diozuenez, lau gomendio eman nahi dizkizuet:

1. Itxi ezazue gardentasun orrialde hau, askok ez dugu eta sinisten; dirua aurrezteaz gain (zergadun guztiek ordainduta, gainera), weba aurkezteko erabiltzen duzuen esaldia irakurtzean, herritar askori (Herri Ekimen Legegilea sinatu zuten 17.000 lagun baino gehiago datozkit burura) amorru eta ernegua sentitzea ekidituko zenigukete.

2. «Alderdiak aurrera daraman proiektu guztien informazio-erakusleihoa». Baina, zer proiektu? Gaur sinatutakoak eta bihar, agian, komeni bazaizue, ahaztu eta atzera botako dituzuenak? Gaur hitza esaldiari gehitu, mesedez, eta ez ahaztu egunero sarrerak berriztea gaur sinatutako proiektuak bihar bertan behera uztea gerta bailiteke. Horixe da, hain zuzen ere, José Antonio Pastorri gertatu zaiona; maiatzaren 31n, oharkabean, Eusko Jaurlaritzan agertu zen, sinadurak aurkezten ari ziren HELkoekin topo egin, lapurtutako argazki batean horren alde agertu zen eta orain ez dio herri ekimenari baietzik eman. Euskadin eskola- segregazioa ekiditeko arau berezirik ez dela beharrezkoa hezkuntza lege berri bat garatzen ari delako argudiatu du. Otsailaren 5ean Hezkuntzarako Akordioaren Oinarriak dokumentua aurkeztu zen eta bertan etorkizuneko euskal hezkuntza legea antzematen da (honen inguruan, ehunka artikulu idatziko genituzke). Orduan testu horrek eskola-segregazioarekin balio zuela pentsatu bazuen, zergatik eman zion gero babesa HELri?

3. «Gune kolaboratiboa, herri proposamen guztiak jasotzen dituena». Weba honela aurkezteak asko saltzen du, baina «gai deserosoak ez diren bitartean edota gobernatzen jarrai dezagun babesa kentzen ez diguten bitartean» gehitzea ere ahaztu duzue. Webean argitaratzen duzuenarekin koherenteak izan, mesedez!

4. Azkenik, gomendio bat xuxurlatuko dizuet: jarri martxan marketin kanpaina guztiak... zuen boto-emaileei «gardentasunean» konfiantza berreskuratzea oso zaila egingo baitzaie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.