Palestinako genozidioa

2021eko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Nazioarteko komunitatea indarkeria anker baten lekuko da egunotan. Israelgo Estatuak Palestinari eragindako indarkeria indiskriminatu eta zigorgabearen aurrean kokatu da berriz ere. Gernika-Lumotik gure besarkada solidarioa eskaini nahi diogu palestinar herriari. Gaza errautsetatik berpiztuko da Gernikak egin zuen bezala.

Zoritxarreko Nakbatik (1948 urtean) lurralde palestinarra zatitu egin dute, ondasunak kriminalki blokeatu zaizkio, biztanleriaren mugimenduak murriztu egin dira egunerokotasuna eta harremanak oztopatzeko, eta espoliazioa jasan du hedapen sionista geldiezinak bere lurrak okupatuz. Ez dirudi, ordea, nahikoa denik estatu sionista asetzeko. Horrek guztiak, pandemiak eragin duen min gehigarriarekin, are larriagoa egiten du Palestinak bizi duen egoera prekarioa.

Palestinarrek apartheid instituzionalizatu bat pairatzen dute, gutxik aipatzen dutena; horren aurka egiten dutenek (nazioarteko kooperanteek, adibidez) ondorioak izaten dituzte: errepresioa eta espetxeratxea. Komunikabide handiek, lobby juduen eskuetan daudenez, modu eraginkorrean laguntzen dute isiltasun hori bermatzeko; bonbak dira hitz egiten duten bakarrak. Israelgo armadaren hegazkinek Palestinako biztanleria sistematikoki bonbardatzen dute, eta gerra-teknologia sofistikatua eta zehaztasun eta suntsipen ahalmen handikoa erabiltzen dute. Gerra-ekintza honek agerian uzten du, berriz ere, gatazkan murgilduta dauden aldeen arteko baliabideen desproportzioa.

Palestinarren artean kaosa eta heriotza ereiten dituen matonismoa sistematikoa da. Sionismoak 1948. urteaz geroztik darabilen deuseztatze eta sarraski politikak, ordea, ez du erantzun sendorik izan Mendebaldeko gobernu demokratikoen aldetik; are gehiago, bere distantziakidetasun hipokritak eta bere ekintza ezak «Israelen defendatzeko eskubidea» justifikatu dute bere lurraldearen aurkako erasoetatik. Hala adierazi berri du Josep Borrell Europako Batasuneko Atzerri Gaietarako ordezkari gorenak. Palestinaren eta Israelen arteko auzi hau ez da atzerriko arazo, ez da kanpoko arazo; gizarte justuago eta ekitatiboago baten alde borrokatzen dugun guztiok barne-barnean ukitzen gaituen gertakaria da. Beraz, guztiok interpelatzen gaituenez, ezin gara isilik eta besoak gurutzatuta geratu. Danone, Coca-cola, Nestlé bezalako produktuekiko boikota egitea ekarpen solidario bat izan daiteke.

Nazien kontzentrazio-esparruetako sufrimenduak ez du justifikatzen Gaza kontzentrazio- eta sarraski-esparru bihurtzea. Holokausto judua zigorgabetasunerako ziurtagiria al da? Noiz arte?

Gure elkartasuna berresten dugu Palestinarekin, eta gogora ekartzen ditugu Sahara eta Kurdistan, besteak beste, antzeko egoerak bizi dituzten Gernika-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.