Otxandio

Ondorioz

2024ko urriaren 24a
05:00
Entzun

Egungo demokrazia beldurretik jaio zen, ez desiotik. Gurea, beraz, demokrazia izutua da, nahiz eta batzuentzat berau guda baten beharrezko garaipenetik sortua den.

Bere jatorrizko oinarrietako bat, izuarena eta arma hotsena barne, indarrean dago oraindik ere, eta herritar askok barneratuta daukate lege gisa. Horrela, bada, estatuko segurtasun indarrek eragindako indarkeria eta torturen mugak, Euskal Herriko demokrazia ikaratzen duen errealitate izaten jarraitzen du.

Bada gehiago, izan ere Gasteizen urriaren 12an aditu behar izan genuen ekitaldiak, hainbat herritarren barnean bizi izan daitekeen kolonoa hiltzeko helburua ere badauka, hauek beraien nortasunaz hausnartzeko behar duten ausardia indargabetuz.

Asko dira gatazkaren parte izan diren eragile batzuen adierazpen edota pausoak helburu bateratu batera inoiz ez direla helduko adierazten duten herritar eta politikariak.

Aitortzen dut, iritzi hauek milaka biktima nola mintzen dituen ikusteak amorrua eragiten dit. Eta gaiarekin jarraituz, Espainiar estatuak oraindik ere ehunka urtetako erromantizismo nazionalari ezinbestean gorazarre egitearren, guardia zibilak armak eskuetan gure herriko enparantza batera ateratzean, min hori nabarmen nola handitzen den ikusteak are gehiago.

Ondorioz, ba al dauka egitate hauek babesten dituen Marisol Garmendiak zenbait biktimaren mina lausotuko duen aringarririk?

Izan ere, justizia unibertsala noizbait laztandu ahal izateko bitartekoak badirela jakinik, Garmendia andereak bitarteko hauek kudeatzeko ezgaia dela agerian utzi zuen larunbateko ekitaldian, lehertu egin zituela ez esatearren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.