Nik ere gogor eta indar guztiekin salatzen dut Espainiako eta Frantziako gobernuek mantentzen duten egoera gaizto eta maltzurra euskal preso, deportatu eta atzerriratuekin, arrazoi hauengatik:
1-. Gobernu horiek ez dituztelako betetzen Europako lege, araudi eta gomendioak, gai hauetan.
2-. Gobernu horiek lege ez-demokratiko batzuk asmatu eta inposatu zituztelako, presoak, deportatuak, ihes egindakoak eta beren familiak gehiago zigortzeko.
3-. Aipatutako gobernuei, sakabanaketak, bakartzeak, jipoitzeak eta urruntzeak ez dizkietelako ekarri beraiek espero zituzten emaitza politiko eraginkorrak, baina, hala eta guztiz ere, eta 28 urte edo gehiago igaro badira ere, berdin-berdin mantentzen dituztelako neurri bidegabe horiek.
4-. ETAk, duela bost urte baino gehiago, behin betiko utzi zuelako armen borroka eta bere armagabetzea saiatzen ari delako egiten, gobernuen oztopoen gainetik.
5- Preso horiek eta gainerako pertsona guztiek, errudun izanda ere, beren giza eskubide unibertsalak dauzkatelako, estatu demokratiko orok bete beharrekoak.
6-. Frogatuta dagoelako neurri horiek ez dutela batere laguntzen presoak gizarteratzen, eta, hori izan behar dutelako helburu nagusia espetxeek.
7-. Preso gaixo larriek eta adinean aurrera joandako gatibuek ezin dituztelako jaso behar bezalako zainketa arretak.
8-. Presoen, deportatuen, deserriratuen eta abarren senideak, ahaideak, lagunak eta auzokoak ez direlako errudunak. Horiek ez dute inolako deliturik egin, baina, hala ere, honako zigor erantsi doako hauek pairatzen dituzte sarritan: istripuak, heriotzak, kontrolak, gastu ekonomiko ikaragarriak, guraso eta aitona-amona zaharrak ezin joan izatea beren senitartekoak ikustera, bidaiak luzeegiak direlako, haurrek gurasoekiko haurtzaroa galtzea, eta abar.
9-. Gobernuek ez dutelako erakusten batere borondate onik, konponbidea eta bizikidetza egokia lortzeko gure gizartean.
10-. Afera hau sakonki aztertuz gero, beste hamaika arrazoi gehiago ere erraz aurki litezkeelako, egoera eta jokabide desegoki hauek salatzeko.
Nik ere gorputz eta arimaz salatzen dut!
Nik ere salatzen dut
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu