Eztabaida Hudson-enDollar Hegemony and the Rise of Chinaartikuluaren inguruan da (http://michael-hudson.com/2010/07/dollar-hegemony-and-the-rise-of-china). Hudson-en iritziz, «orain AEBetako Altxor Publikoak 4 x 1012 dolar zor dizkie atzerritar banku zentralei».
Mosler-ek dioenez, Fed-en betebehar bakarra azaltzen da Altxor Publikoko bonu horiek (4 x 1012)epemuga eguneratzen direnean, ordainkizun bilakatzen direnean. Fed-ek banku zentralaren bonuen kontua kargatu egiten du Fed-en eta banku zentralaren erreserba-kontua abonatu egiten du Fed-en. Ez dago beste ezer gehiagorik egiteko.
Hudson-ek: «Banku zentral gehienek beren truke tasak baxu edukitzen dituzte beren dolar sarrerak birziklatuz AEBetako Altxor Publikoko IOU-ak erosteko». Baina Mosler-ek:Erosten dituztenak AEBetako finantza-aktiboak dira, Altxor Publikoko bonuak bezala, eta haiengatik ordaintzen dute beren moneta propioan.
Hudson-ek gaineratzen duenez, «birziklatze horrek ahalbidetzen die AEBei beren atzerriko gastu militarra eta beren barneko aurrekontu defizita finantzatzeko 1950etik. Hortaz, Europak eta Asiak beren atzerritar truke mozkinak erabili dituzte polo bakarra den AEBetako base militarrak finantzatzeko…».
Mosler-ek, aldiz: AEBetako dolar-gastua ez dute sarrerek mugatzen. Banku zentralak AEBetako dolarrak erosten ditu beren esportazio-industriak babesteko, beren makroekonomien kaltetan. Mosler-en iritziz, AEBetako 4 x 1012 dolarreko kanpo zorra dolarretan da nominatua, ez atzerriko monetan. Hortaz, ez dago inolako arazorik ordaintzeko. (Alderantziz, atzerriko monetan nominatua izan balitz, AEBek arazo izango lukete.)
Are gehiago, dolarren atzerritar birziklatzeak AEBetako Altxor Publikoko bonuetan ez dauka inongo zerikusirik AEBek beren inperialismoa finantzatzeko, zeren AEBek nahi duten beste moneta kopuru jaulki baitezakete. Izan ere, AEBetako gobernu-gastu guztia «banku kontuetan zenbakiak markatuz» lortzen da, aspaldian ez dena Bernanke-k argitu zuen moduan (http://future-liberty.blogspot.com/2010/05/truth-about-federal-spending.html). Beraz, Hudson-ek ez dauka arrazoirik, birziklaturiko dolarrek ez baitituzte AEBetako atzerriko abenturak finantzatzen.
Ordainketa-balantzaren kontuei dagokienez, hona hemen bien arteko elkarrizketa.
Hudson-en aburuz, atzerritarrek ez badituzte beren dolarrak birziklatzen AEBetako tituluakerosiz, orduan beraien monetak altxatuko dira. Mosler-en iritziz, kausatze prozesua pixka bat desberdina da. Hasten da AEBei ondasun edo zerbitzu bat saltzearekin, atzerritar konpainia dolarretan ordaindua izanik. Ordainketa hori kreditu bat da AEBetako banku-kontu bati dagokiona, beraien izenean, zuzenki edo zeharka. Normalean, konpainia horrek gero dolar horiek salduko lituzke bere moneta propioak lortzearren, moneta propioren obligazio lokalak betetzeko. Haren balantze-orria normalki moneta propioan dago, non atzerritar monetaren jabetzak espekulatiboak kontsideratuko bailirateke. Dolar horien salmentak moneta propioaren altxatzea kausatzen du. Baldin eta banku zentralak ez badu nahi bere moneta propioa altxatzea, berak erosiko ditu dolarrak eta beraiek eduki bere Fed-eko kontuan. Hortaz, atzerritar bankuek dolarrakerosten dituzte beren truke tasak baxu edukitzeko. Haiek uste dute hori beharrezkoa dela berenesportatzaileak lehiakorrak izateko, eta, ondorioz, beren esportazio-sektorean langabezia albora- tzeko.
Mosler-ek dioenez, normalki atzerritar banku zentralak bere Altxor Publikoko tituluak AEBetako Altxor Publikotik erosten ditu dolarren bidez, zeintzuk merkatuan jadanik erosi baititu. Ez ditu egiten atzerritar transakzioak AEBetako Altxor Publikoarekin. Atzerritar banku zentralek ez dituzte AEBetako Altxor Publikoko tituluak moneta propioan.
Izan ere, banku zentralek dolarrak erosten dituzte beren esportazio industriak babesteko, eta hori egiten dute beren makroekonomien konturako. Transakzio horiek egitean, atzerritar herrialdeak ongi ezagutzen du zer-nolako terminoetan eta baldintzetan arituko den, berak ondasun errealak eta zerbitzuak AEBei saltzen dizkionean, Fed-eko dolar balantzaren trukean.
Atzerritar banku zentralen dolarrak ez dira birziklatzen AEBetako aurrekontu federalaren defizita finantzatzeko, Hudson-ek uste duen bezala. Kasu, AEBetako sektore militarrak gastatzen duenean, ondasun errealak eta zerbitzuak erosten dizkie saltzaileei merkatu-prezioetan. Munduko herrialde askotan gauzatzen dira eragiketa horiek eta herrialde gehienek ez dituzte Banku Zentralen metaturiko dolar-balantzak. Sektore militarrak gastatzen du gainontzeko gobernu-sektoreek egiten duten antzera —Fed-i esanez saltzailearen Fed-eko kide bankuko (edo dagokioneko) kontua kreditatuz—.
Egia esan, atzerritar sektoreak dolar aktibo finantzarioakmetatzeko desioak ahalbidetzen du gobernu-defizita handiagoa izatea, baina «inflazioa» sorrarazi gabe.
Paul Krugman Nobel saridunak ez du ulertzen prozesu hori (http://my.firedoglake.com/selise/2011/03/26/paul-krugman-gets-it-wrong%E2%80%A6-again/). Esportazioak kostu errealak izanik eta inportazioak onura errealak, AEBek aparteko abantailak lortzen dituzte merkataritza defizitetik. Hori dela eta, gainontzeko herrialdeek AEBei esportatzen dizkietenean, hori egiten dute beren makroekonomien konturako.
Hortxe dago desberdintasuna: AEBen defizita AEBentzako onuragarria den bitartean, gainontzeko herrialdeen esportazioa herrialde horien kalterako da.
Mosler eta Hudsonen arteko eztabaida
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu