Merkatuak

2012ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Bi milioi dolar trukatzen ziren finantza merkatuan 2000. urtean, egunero. Ramonet-en ustez, gaur egun, mundu osoan, urteko ekonomia errealak 45 bilioi euroko aberastasunaren ingurukoa sortzen du, BPGan neurtua. Finantza esferan, berriz, merkatuek 3.450 bilioi euroren kapitalak mugitzen dituzte. Ramonet-ek dioenez, EBn ez dago inolako borondate politikorik krisiari aurre egiteko. Alde batetik, ezjakintasuna dago, noski. Baina, beste aldetik, merkatuarekiko konplizitatea ere badago.

Inongo ekonomia nazionalek ezin jasan dezake merkatu horien erasoa. Okerragoa dena hauxe da: merkatu horiek ez dira indar exotikoak. EBn indar horiek europarrak dira gehienbat: EBko bankuak, 2008angure diruarekin salbatu zituzten banku berberak. Bereziki barneko erasoa da, europar bankuek berek, europar segurtasun konpainiek, europar fondo espekulatzaileek, europar pentsio-fondoek, europar aurrezkiak administratzen dituzten finantza erakundeek zuzendutako erasoa.

Zer ote dira, bada, merkatuak? Hona Ramonet-ek dioena:

«Qu'appelons-nous «les marchés» ? Un ensemble de banques d'investissement, de compagnies d'assurances, de fonds de pension et de fonds spéculatifs qui achètent et vendent essentiellement quatre sortes d'actifs : devises, actions, obligations d'Etat et produits dérivés».

Europan egon den babes soziala bukatu nahi dute merkatu horiek; horixe da gerla finantzario berriaren helburu nagusia.

Tartean hemengo ekonomialariek euroarekiko politika babesten dute itsuki, eurotik irtetea infernura jaisteko jarrera balitz bezala aurkeztuz. Beren ezjakintasun nabari eta agerikoan, ez dakite eurogunea jadanik infernu bilakatu dela hainbat eta hainbat hiritarrentzat.

EBZko sarrera-atean Dante-k idatzi zuena berridatzi beharko da: «Lasciate ogne speranza, voi ch'intrate». Izan ere, Diru Teoria Modernoko sortzaileek orain dela 20 urte salatu zuten erabat gaizki eraikitako eurogunea (http://moslereconomics.com/2011/11/07/mmt-the-euro-and-the-greatest-prediction-of-the-last-20-years-2/), non EBZ independentea (sic) den.

Eta kartzela horretatik zenbat eta lehenago irtetea hobe. Bill Mitchell-ek dioenez, Europa hori apurtu behar da, Europa bera salbatzeko, beste Europa berri bat eraikitzeko.

Noiz arte jasan behar dugu europar hiritarrok politikarien eta ekonomialarien ezjakintasuna eta arduragabekeria?

Finantza munduan benetan aritzen direnek nahita eta borondate argiz jarri zuten martxan gerla finantzario hori. Haiek oso argi daukate beren helburua. Eta guk?

Beste aldetik, EBrako erreskate plan bat bere bidea egiten ari da, EBZ euro-bankuei azken baliabideko mailegu-emaile gisa arituz. AEBetan erabili eta porrot egin zuen erreskate metodoa probatzen ari da. Ezaguna denez, AEBetako Fed-ek29 x 1.012 dolar maileguz eman eta gastatu zuen, batez ere AEBetako bankuak erreskatatu nahiz. Ez zuen funtzionatu (http://www.neweconomicperspectives.org/2011/12/bernankes-29-trillion-dollar-fib.html). Bankurik handienak oraindik ez-solbenteak dira, eta beren iruzur masiboekin segitu dute, beren ez-solbentziak estaltzen ahaleginduz (http://www.economonitor.com/lrwray/2012/02/03/30-trillion-to-promote-crony-capitalism-the-fed%e2%80%99s-bail-out-of-wall-street/). Ezin da ez-solbentzia paperez bete banku zentralarenmaileguz emate masiboarekin. Eta Eurolandiaren arazoak larriagotzen dira birtualki EBko estatu kide guztien ez-solbentziekin.

Gainera euroko estatuek ez dute inongo subiranotasunik berak babesteko. Gogoratu EBZk ez duela rol hori jokatu nahi. Agertokirik posibleena hondamenezko finantza gainbehera da depresio handi berriarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.