Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat euskal taldearteko parlamentarioaren esperientziari buruz esan daiteke esperientzia parlamentario interesgarrienetako bat izan dela adostasunetik eta akordiotik abiatuta adierazpenak, proposamenak edo ekimenak sustatzeko gaitasunari dagokionez, ekimen horien guztien xedea izan delarik mendebaldeko Sahararen autodeterminazioaren alde politikoki lan egin beharra. Kolonia espainiar horrrek, deskolonizazio-prozesua oraindik gauzatu gabe duen Afrikako azken lurraldea denak, zatituta dauka bere populazioa: parte bat Aljeriako Tindufen dago exiliatuta, eta beste parte bat Mendebaldeko Saharako hiri eta herrietan dago, marokoarren okupazio militar eta polizialaren artean. Zatiketa horrek beti kezkatu du lan-talde hau, Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko guztiekin osatuta dagoena. Euskal Herriaren herri sahararrarekiko solidaritatea beti izan da hori, alderdi humanoan eta politikoan.
Duela aste gutxi Gasteizko Adierazpena onetsi zen Eusko Legebiltzarrean, Estatu espainiarreko ganbera gehienetako eta haietan ordezkatutako alderdi politiko kasik guztietako parlamentario autonomikoek sinatuta. Bakea eta Askatasuna Mendebaldeko Sahararentzat Taldearteko Parlamentarioen XVI. Konferentzia honetan konklusio garrantzitsuenen xedea izan zen batik bat jarraitzea areagotzen saharar populazioaren giza eskubideen defentsarako ekintzak, etengabe urratuak direnak, El Aaiun, Dajla, Smara eta beste lurralde okupatu batzuetan, eta orobat jarraitzea lan egiten, instituzio autonomikoetan aldarrikapenak eta ekintza politikoak abiaraziz, aurrerapenak egin daitezen Mendebaldeko Sahararentzako autodeterminazio-erreferenduma egitearen alde, Nazio Batuen Erakundearen ebazpenetan ezarrita baitago, eta sahararren kausaren errekonozimenduaren eta Fronte Polisarioa sahararren ordezkari legitimo gisa errekonozitua izatearen alde.
Gasteizko Adierazpenak erreferentziako katalogo bat osatzen du, posizio politiko bat definitzen duena, saharar herriak gaur egun bizi duen exilio, giza eskubideen urraketa eta ahaztura politikoko egoerak eragindako kezkatik sortutakoa. Saharar herria gure herri senidea da, gurekin lokarri asko dituena: lokarri kulturalak —hizkuntza bat—, historikoak —beren gorabeherekin—, geografikoak —Kanariar Uharteak Mendebaldeko Sahararen auzo dira—, afektiboak —familiazko eta adiskidetasunezko harreman asko eta asko—, solidarioak —milaka eta milaka kooperatzaile daude errefuxiatu-eremuekin lotuta— eta instituzionalak— gure udalak eta batzar nagusiak senidetuta daude saharar daira eta wilayakin.
Adierazpen hori dekalogo bat da, sahararren kausaren alde hainbat parlamentu, gorte eta biltzarretan egindako hamasei konferentzietan zehar onetsitakoa berresten duena, berriro adierazten diona Fronte Polisarioari gure errekonozimendua herri horren ordezkari legitimo gisa, Marokori exijitzen diona behehala askatzea kontzientziako preso sahararrak eta Nazio Batuen Erakundeari eskatzen diona azkartu dezala, inguru hartan hedatuta daukan misioaren bidez, autodeterminazio-eskubidean eta giza eskubideen kontroletan oinarritutako soluzioa.
Dekalogoaren beste bost parteek hizpide dute Espainiako instituzio guztiei eskatzea jarraitu dezatela babes solidarioarekin, bereziki krisi-denbora honetako murrizketa ekonomikoen basakeriaren aurrean, ahalegintzeko ordezkaritza parlamentarioak sar daitezen Marokok okupatutako lurraldeetan behaketa-misioetan; Europar Batasunari eskatzea efektibo egin dezala Marokokin dituen harreman sektorialetan Mendebaldeko Saharan giza eskubideak errespetatzearen klausula, Marokoko Erresumarekiko Lehentasunezko Akordioan ezarria; komunikabideak gonbidatzea ere Saharako gatazka tratatzera Espainiako gizarteak ematen dion garrantzia berarekin; eta azkenik Estatu espainiarreko parlamentu guztiei eskatzea bere egin dezatela adierazpen hau.
Akordio-dekalogo hau osatzeko, solidaritatea eskatzen da duela hilabete batzuk errefuxiatu—kanpalekuetan bahitutako hiru kooperatzaileekiko, eta aipamen berezia egiten zaie bakardade— eta deserrotze-egoera latza jasaten ari diren emakume sahararrei, eta bereziki lurralde okupatuetan desagertutako emakumeei.
Euskal taldeartekoaren lana ez da amaitzen konferentzia hauekin. Ia hogeita hamaika dira Eusko Legebiltzarrean sahararren eskubideei dagokienez 1998tik onetsitako adierazpenak eta legez besteko proposamenak, eta horrez gainera daude elikagai-programarekin lotutako ekimen presupuestarioak, sanitate arloko lankidetza, laguntza teknikoa, karabana solidarioak eta organo parlamentarioen artean aktibista eta biktima sahararrek eginiko agerraldiak. Aminetu Haidar berak, saharar erresistentzia bakezkoaren sinbolo denak, bere borrokaren lekukotza eman du behin baino gehiagotan.
Eta talde-lan bat da, lana Euskal Herrian, lana baita Tindufeko errefuxiatu-eremuetan eta lurralde okupatuetan ere,lan bat Mendebaldeko Sahararen eta bere askapenaren aldeko lan-taldeak oraintsuko historian zehar osatu duten parlamentari guztien konbikzio sakonenetik egindakoa.
Artikulu hau honako hauek sinatu dute: Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat Eusko Legebiltzarreko taldeartekoko kideek: Jone Berriozabal Bóveda, Aitor Casado Figueroa, Carmelo Barrio Baroja, Mikel Basabe Kortabarria, Juanjo Agirrezabala Manchola, Mikel Arana Echezarreta eta Gorka Maneiro Labayen.
Mendebaldeko Sahara: talde-lana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu