Pedro Casas Alvarez.

Madrilek ere erabaki egin nahi du

2018ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Kontsulta estatu ereduari buruz, monarkia edo errepublika. Estatu ereduari buruzko herri kontsulta bat egiteko proposamena ernatzen hasi zen iragan urtearen amaieran Madrilen, eta urte honen hasieran talde txiki bat ekinean hasi zen, auzoetan eta herrietan ideia zabalduz. Harrera ez zen ahobatekoa izan. Kurioski, pertsonak modu indidualean hasi ziren batzarretara deitzen, tranbertsalak eta ez alderdikoiak. Batzar horiek dira prozesu hau bermatzen duten taldeak.

Hasieran «galdeketa errepublikanoak» deitu genien, baina denbora aurrera joan ahala, jabetu gara zerbait sakonagoa dela, erabakitzeko eskubideaz ari garela. Ez da bakarrik estatuburua nola hautatzen den (agian ez da behar kontrolerako figura hori, eta nahikoa izan daiteke demokratikoki hautatutako gobernu aginte batekin), baizik eta beste hainbat auziz ere badoa, hiritar gisa modu kolektiboan ere eragiten diguten auziak dira. Auzi horien erabakiak ez ditugu utzi behar kontrolatzen ez ditugun pertsonen esku behin eta berriz.

Bozketarako ehun bat mahai jarriko dira abenduaren 2an, 50 auzo eta Espainiako hiriburuko bederatzi barruti barne biltzen dituen eremuan (Arganzuela, Barajas, Carabanchel, Centro, Latina, Tetuan, Vallecas eta Usera) eta Madrileko periferiako lau udalerritan ere egongo dira mahaiak: Parla Leganes, Alcobendas, San Sebastian de los Reyes eta Rivas. Madriletik kanpoko bi herri ere gehitu dira, Talavera de la Reina (Toledo, Espainia) eta Miranda de Ebro (Burgos, Espainia).

Galdeketa honetan parte hartu nahi dutenek, honako galdera honi erantzungo diote: Zein da zure herrialderako nahiago duzun estatu eredua?: Errepublika edo monarkia.

Mahaietan 500 bat boluntario egongo dira, tokian tokiko hamabost bat batzarretan antolatu direnak dira, eta erabaki guztiak modu autogestionatuan eta horizontalean hartu dira. Batak bestearekin erlazionatzen dira erabaki kolektiboen bidez, bozketarako protokoloak, bozketarako testua, diseinua, mezuak... 40.000 diptiko eta esku orri, 20.000 pegatina, 2.000 metro pankarta, sare sozialak eta gainerako bide digitalak... horiek dira ekimen honen oinarriak, eta herritarren artera gero eta sakonago iristen ari dira. Jaso du idazle, sindikalista, ekintzaile eta kazetari ezagun ugariren babesa, besteak beste.

Modu kuantitatiboan zenba daitezkeen emaitzetatik harago, garrantzitsuena da kalera aterako garela haiek gu deitu zain egon gabe, eta hau hasi besterik ez dela egin.

Garrantzitsua da azpimarratzea, erakundeen esku hartzea hutsa izan den arren, eta, emaitza loteslea izango ez bada ere (errolda bat ez dago eta berme nahikorik ere ez), mahaiek errespetuz jardungo dute erabakitzeko agertzen diren aukera guztiekin, galdeketa demokratikoa delako, ez propagandarako mahai bat.

Horregatik animatzen ditugu botoa ematera monarkikoak diren pertsonak, uste dutenak eredu horrek ezin duela inposatua izan, baizik eta herritarrek modu demokratikoan erabakita.

Ekimen horrekin, pauso bat gehiago eman nahi dugu erreferendum instituzional eta lotesle baterako aldarrikapenerantz, berme demokratiko guztiekin, hautatu ahal izan dezagun diktaduraren trantsizioaldian eztabaidarako ere ezarri ez ziguten estatu eredua, zeina diktaduratik egungo monarkia parlamentariaren erregimenera igaro baitzen, eta horren barnean loratzen ari diren ernamuin frankistak bere oinarrizko erakundeetan.

Nahi dugu eredu berri bat, demokrazia parte-hartzailean eta zuzenean oinarritzen dena, gaindituko dituena demokrazia ordezkatzaileak dauzkan hutsune larriak.

Hasi berri den prozesu batez ari gara, baina azkar zabaltzen ari da, eskaera sozial sakon bati erantzuten diolako.

Alderdietatik kanpo dagoen mugimendu bat gara, independentea eta asanblearioa, irekia da oinarrizko helburu demokratiko batzuk partekatzen dituen edonori: gehiengo sozialaren etorkizuna gehiengo sozialaren esku jartzea, bankuen botere itogarriari eta IBEXen elkartzen diren taldeei galga jarriz, haiek manipulatzen baitute estatuaren bidea modu iraingarrian, Auzitegi Gorenaren azken epaiarekin ikusi dugun gisan.

Gaur egun, 22 unibertsitatek iragarri dute galdeketak egingo dituztela, ikasleek eta irakasleek bultzatuta, eta badaude hainbat herri ere modu dezentralizatu batean galdeketak egiten ari direna. Igoera geldiezin honek ez dio bakarrik kontsulten kopuruari eragingo, baita helburu handinahizale eta partekatuei demokrazia osora iristeko, non botoa ematea delitu izango ez den, oinarrizko eskubide bat baizik.

Galdeketa hau abenduaren 2an izango da, eremu sozialetan erabat kale giten duen Konstituzioaren 40. urtemuga baino lau egun lehenago. Konstituzioa moldatu zuten herritarrei bizkar emanda eta bankuen mesedetan, eta bada denbora neke itxura ematen duena estatuaren antolaketa politikoari buruzko edukietan eta eskubide sozialetan eta indibidualetan.

Hotsandiko ospakizuna izan behar zuenak ituteak ditu egungo erregimenenaren arrakala guztietatik, eta poztu egiten gara, horri ekarpen bat egiten ari garela iruditzen baitzaigu.

Horregatik, eta Espainiako Estatuko beste leku batzuetako eredua hartuz Euskal Herria eta Katalunia kasu, zeintzuekin elkartasuna agertzen dugun, pauso bat eman nahi dugu aurrera, eta ez gu deitzeko zain egon gure eskubidea gauzatu ahal izateko. Zalantzarik gabe, pauso garrantzitsu bat izango da hau (gertatzen ari da) estatuko beste herrien arteko harremantzean. Zubiak eraikitzeko prozesuan ari gara, eta horrek sakondu egingo du ukatzen dizkiguten eskubide eta askatasun komunen defentsan eta konkistan.

Hitza hartu nahi dugu. Ez dezala inork gure izenean hitz egin, eta exijitzen dugu estatu ereduaren inguruko erreferendum bat deitzea erakundeetatik, loteslea izango dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.