Marxista askokez dute ulertzen zorraren zama ez dela mozkin handiak islatzen dituen kapitalaren metaketa. Zorrak metatu daitezke —hartzekodunen «aurrezkiak» bilakatuz—inongo mozkinik gabe.
Baldin eta zor guztiek existitzen den superabitbat islatuko balute, orduan nolabait ordainduak izango lirateke. Baina zor asko ezin dira ordaindu.
Gaurko finantza sistema produkzio-eta-kontsumo ekonomiatik deslotuta dago. Autonomoa da. Marxista askotxok uste dute finantza-krisiak inbertsio aukeren gainetiko «kapital metapena» irudikatzen duela, soldatapeko lan-indarrari enplegatzaileek bereganatutako mozkinak direla eta.Haientzat produkzio esferan kapitalaren gain-metaketa dago:azkenean finantza kapital guztia—eta haren interes errenta— soldatapeko lan-indarretik dator.
Baina Marxek argi bereizi zituen M-M' eta M-C-M'. Marxek uste zuen ekonomiek epe luzean produkzio medioak areagotzearren kapital industrialak mozkinak bereganatuko zituela dirua gastatuz lan-indarra enplegatzeko, ondasunak produzitzearren, gero ondasun horiekgarestiagoak saltzeko. Marxek prozesu hori honela laburbildu zuen: M-C-M'. Dirua (M) inbertitzen da ondasunak (C) produzitzeko, zeintzuk saltzen diren diru gehiago eskuratzearren (M'). Hala ere, bazekien lukuruzko kapitalak dirua beste era batera egiten zuela:M-M'.
Gaurko finantza-ingeniaritzaren helburua ez da lehengo ingeniaritza industrialak zuena, hots, output-a areagotzea edo eta produkzio kostuak jaistea. Egun, gorpuzturik gabeko M-M' gauzatzea da helburua, zero-baturako transfer-ordainketa antzu batean —dirua dirutik egitea—. Gainera, fikziozko kapital horren eskariak ezin dira bete, ekonomiaren aurrezkiak eta zorrak esponentzialki hazten baitira.
Izan ere, interes konposatuen matematikaren printzipio dela eta, zorra metatu egiten da ordaintzeko ahalmen ekonomikoarekin parekatuz (aparailu matematikoa hemen ikus daiteke: http://home.ubalt.edu/ntsbarsh/Business-stat/otherapplets/CompoundCal.htm). Marxen iritziz, finantza-eskari hazkunde hori fikziozko kapitala zen, ezin baitzen gauzatu, eta Marxek bere garaian pentsaezinezkoa zena adierazi zuen. Hala ere, 2008/2009an ezagutu ditugun finantza-espekulatzaileentzako diru laguntzak pikutara bidali du uste ustel hura. (Kontua da finantza-kapitalismoa dela nagusia gaur egun, ez aspaldiko kapitalismo industriala).
Hortaz, zor gehienek ez dute suposatzen lehendik produkzio-eta-kontsumo ekonomia «errealetik» ateratako superabita behar dela. Esan bezala, gaurko finantza sistema autonomoa da produkzio «errealetik». Gaur egun zorra modu berezi batez sortzen da: konputagailuen teklatuetatik. Behin zorra egonik, interesak metatu egiten dira.
Kasurako, Europar Batasunak bere zordun kideekiko harremanak ez dio ia ezer ekarri superabit ekonomikoari. Alderantziz baizik, Alemaniako, Austriako eta Frantziako bankarien aldetik, jarrera erabat harraparia izan da. Greziari eta Irlandari emandako diru laguntza bide bat izan da bankari horiei oso gaizki joan zaizkien maileguak osorik garbitzeko.Maileguak, gehien batez, konputagailuen teklatuetan sortu izan dira; beste aldetik, deribatiben kasuetan jolas hutsak izan dira. (Jolas horiek ez dute behar inolako superabitik.)
Ezelako superabitik izan gabe, zorrak azaltzen dira: ordaindu gabeko faktura bat zor bilakatzen da, ordaindu gabeko hipoteka batek interesak metatzen ditu, gero kuotak,isunak eta dagozkion zamak datoz.Hirugarren Munduko zor gehienek interes metatuak islatzen dituzte – ez halabeharrezko interes ez ordainduak, baizik eta banku mailegu berriak, zordunei interesak ordaintzen ahalbidetzeko.Hyman Minski-k finantza zikloen Ponzi estadioa deitu zion egoera horri.
Ponzi egoera honetan eta Europar Batasunari dagokionez, Europako Banku Zentralak (EBZ) Irlandako, Greziako, Portugaleko eta Espainiako gobernuek («zergadunek») erantzukizun osoa har dezaten nahi du, mailegu txarrak eta bankuen arduragabeko espekulazioa transakzio «onak» bilakatzeko; horrela, egoera horietan bere fortunak eta kredituak jarri zituzten aberatsak eta inbertsiogile instituzionalak salbatuak izan daitezen, inolako galerarik hartu gabe.
Ortodoxiak dioenez, azaltzen den pobrezia soilik piramide ekonomikoaren gaineko finantza-fortunatik «kanpoko» arazoa da (sic).
Heterodoxiak badauka non ikas. Hona hemen, Randall Wray-ren eskutik, diru-teoria modernoa ikasi nahi dutenentzako aparteko sarrera argi bat, astero azalduko dena eta urtebete iraungo duena: http://neweconomicperspectives.blogspot.com/p/modern-money-primer-under-construction.html.
M-M' versus M-C-M'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu