Lokala eta globala

Patxi Juaristi.
2011ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
XVIII. mendearen erdi inguruan Euskal Herriko lurrak jauntxoen eskuetan gelditzen ari ziren, eta errentak gero eta handiagoak ziren. Herritarrek gero etagutxiago zuten kontsumorako. Horrela, 1766. urtean, matxinada bat piztu zen Gipuzkoan, eta berehala hedatu zen Bizkaira. Matxinada hori goseak edota haren beldurrak eragindako mutina izan zen. Zehatzago esateko, istiluak piztu zituzten arrazoiaklaborearen prezio altua eta merkatariek biltegian zuten laborea saldu nahi ez izateagatik sortutako eskasia izan ziren. Goseak jolasik ez du.

Gipuzkoako zenbait lekutan, herritarrek laborea bahitu, etamerkatzera behartu zituztenjauntxoak. Beste herri batzuetan, oligarkek aurrea hartu zuten,eta, istiluak sortu aurretik,dekretuz jaitsi zituzten prezioak. Matxinadak apirileko hamazazpi egun iraun zuen, eta laborea merkatu zenean bukatu zen.Agintariek errepresio handia ere erabili zuten, altxamendua amatatzeko.

Benetako Demokrazia Oraintaldeak politika neoliberalen aurka eta kalitate gehiagokodemokrazien alde egin dituen deialdiek jende asko erakarri dute Espainiako Estatuan zein Hego Euskal Herrian. Are gehiago, Madrilgo Puerta del Sol plazako irudiak mundu osoan zabaldu dira, eta hainbat herrialdetan biltzeko deialdiak eta protestak izan dira.

Mobilizaziook guztiok harritu gaituzte, eta hainbatek esandute mugimendu arrakastatsua izan dela. Izan ere, gai izandira komunikabideen zeinpolitikarien agendetan etadiskurtsoetan eragiteko. Eta hori berez omen da arrakastatsua.Are gehiago: egoera ekonomikoagatik baztertuta daudenenegoerari, politikarien rolari edota gazteen etorkizunari buruz eztabaida soziala bultzatu da, eta elkartasunezko balioak sustatu dira. Autore batzuen arabera, mugimendu hori eta antzekoak esanahien, elkartasunen eta harremanen fabrikak dira;espazio publiko berrien sortzaileak dira; etortzeko dagoengizarte berriaren abiapuntuak.

Beste batzuentzat, aldiz, talde horren arrakasta ikusteko dago. Izan ere, benetako eraginkortasuna lortzeko, hobeto antolatu behar dira, eta gizartea ondo informatzeko eta kanpaina egokiak egiteko prestatu behar dira. Baliabide hobeak —dirua eta teknologia berriak— ere behar dituzte, erakunde publikoenganeragin nahi badute. Horrez gain, epe luzean lan egiteko gaitasuna izan behar dute. Mobilizazio zehatzek erakunde publikoen arreta erakartzen dute eta iritzi publikoan eragiten, baina gizarte mugimenduen benetako eraginkortasuna aldarrikapenen jarraikortasunarekin lotuta dago. Egintzak ez badie berbei jarraitzen, horiek ez dute balio ezertarako.

1766ko matxinatuek hurbil zituzten agintariak eta laborearekin espekulatzen ari zirenak. Udaletxe eta oligarken etxe aurretara joan, eta laborearen prezioa jaistea lortu zuten. Errepresioa izugarria izan zen, baina herritarrek helburu garrantzitsuenak lortu zituzten.

Mundu globalizatu honetan,ez dakigu, zehatz-mehatz,benetako botere guneak non kokatzen diren, ezta erabakiak nortzuk hartzen dituzten ere. Munduko MerkataritzaErakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, Munduko Bankuak, Ameriketako Estatu Batuetako Erretserba Federalak edoEuropako Banku Zentralak segurtasun neurri izugarriak dituzten eta tokiz aldatzendoazen goi bilerak antolatzen dituzte erabakiak hartzeko,eta ez da erraza horiengan presionatzea. Gainera, asko ugaritudira inork kontrolatzen ez dituenmultinazionalak; hau da,kokatzen diren herrialdeetannahi dutena egiten duten, kaos sozio-ekonomikoak sortzen dituzten eta zergak inon ordaintzen ez dituzten enpresa erraldoiak.Atzeko aldetik ere begiak behar genituzke, atzetik zer datorren ikusteko.

Benetako Demokrazia Orain taldearen lorpenak ukatu gabe, iruditzen zait neoliberalismo basatiaren auka eta kalitatezko demokrazien alde modueraginkorrean borrokatzeko, beharrezkoa dela bi mailatan presionatzea: alde batetik, maila lokalean lan egin behar da. Herritarrek hurbileko erakunde publikoetan parte hartze handiagoa aldarrikatu behar dute. Agenda 21 edo aurrekontu parte hartzaileen moduko ekimen gehiagobehar ditugu gure udal eta erakundeetan. Bestalde, ezinbestekoa da nazioarte mailako gizarte zibila sendotzea. Porto AlegrekoMunduko Foro Soziala hedatu daitekeen eredua izan daiteke. Jende zuhurrak, luzaz pentsatzen eta laster obratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.