Denbora gurpil zoro bat da. Badoa, erremediorik gabe. Inork ere ezin du gelditu. Nahiko genuke denborak ezinbestean eragiten duen parabola maltzurra saihetsi, gu guztiok jaio, bizi eta hiltzera garamatzan kurbamakabroa. Baina ezin dugu.Gunter Grassek, bere Latorrizko danborra ospetsuan, denborarekin lehia egiten zuen pertsonaia baten istorioa kontatu zigun. Oscar Matzerathentzat ez zen denborarik pasatzen. Bere ingurukoen bizitza zikloak aldatzenzihoazen neurri berean, berea geldi zegoen. Ingurukoakjaiotzen, handitzen, heltzen eta hiltzen ikusten zituen, baina bere zikloa bere horretan geratzen zen, mugiezin. Ez dakigu zein den Matzerathek heltzeari uzteko izan zuen arrazoia. Pertsona heldu baten heldutasuna lortu omen zuen hiru urterekin, eta, kanpotik haur itxura izan arren, barrendik heldua omen zen. Adin horrekin eskaileratik erori zen, bestetik, eta horixe zen munduari begira erabiltzen zuen aitzakia: istripu txiki hura. Mundua asetzen zuen azalpen txiki horrekin. Hortxe dugu, beraz, izaki heldua umearen gorputzean sartuta, bizitzari kanpotik so egiten diona, joandakoaren arrengurarik edo nostalgiarik gabe, eta etorkizunarekiko ezaxola, ezjakin, indiferente. Egotea baino ez du helburu, besteak bizitzaren gurpil zoroan bizitzeko borroka egiten duten bitartean. Zertarako bizi da? Sena hutsez bizi diren bestelako bakterio, birus edota itsas hondoko izaki arraroen gisara, biziraute hutsagatik. Huraxe da hilezkortasunaren paradoxa: bizitza betiko bermatuta, bizitzak berak zentzua izateari uzten dio. Zeren bizitzari zentzua ematen dion gauza bakarra baita, nahitaezko amaiera krudel hori aurre egiteko borrokak ematen diona. Elkarrekiko menpekotasun erabatekoa dute, bizitzak eta heriotzak. Denekulertzen dute hori, ezpada eroek eta txoriburuek. Matzerath umea, izan ere, hori baitzen: eroa.Eroentzako egoitza batean bizi zen, eta bere bizitza oro zen eroetxean gertatzen, mundutik at: bai mentalki, eta bai fisikoki ere, bazterturik. Hilezkortasunaren prezioa zen.
Eta horixe bera da espainiarrek ulertu nahi ez dutena. Bizitzeko modu bakarra dago: zikloen logika onartzen duen modua, hain zuzen. Espainiak izan zuen berea, koloniek eman zioten aberastasun eta odol festarekin, loria beliko eta haragitsu harekin. Baina politikaren garaian, herritarren agindupean, Espainiak ez dulogikarik txikiena. Eta logika gabezia horren ondorioz gerta liteke soilik Entzutegi Nazionalak Otegi, Jazinto, Rodriguez,Zabaleta eta Diez kartzelara bidaltzea. Espainia bizitzaren zentzu oinarrizkoena utzitako umehandia da, bizitzaren borrokazentzuzkoari uko egindakoa,bere psikiatrikoan bizi denabizitza horixe dela pentsatuz:ezerezera doan hilezkortasun ergel bat. Ume azala duen arima lizundua, zimeldua da.
Matzerathek latorrizko danborra zuen, eta danborraren bidez, bizitzaren pasarteak bizitzeko gaitasuna eskuratzen zuen. Bizitzaren korrontetik at geratutako subterfujioa zen, bizi zelako ilusioari eusteko tranpa. Jostailu txoro hura, beraz, hil ala biziko tresna bilakatu zen ume sorginduaren eskuetan. Jostailurik gabe, bizitza eroetxe hartako horma kakaz betekoetara mugatuta geratzen zen.
Horrexegatik, Espainiak gure agintari politikoei ETAko buruzagi izanaren akusazioa egiten dietenean, zertarako eta politika egin dezaten eragozteko, hain nabarmen ageri zaigu ETA dela Espainiarren danbor txikia. ETArik gabe, Espainia desartikulatutako herrialde txiroa da, ekonomia errealak bere berezko tokira itzularazi duena, herrialde puztua, non teknologia orok duen adreiluaren forma sinplea, non ingeniaritza oro den adreilua adreiluaren gainean jartzea, hain justu ume batek egingo lukeen moduan, izan arina gazte edo zaharrarekin.
Baina ETAren danborra jo orduko, hantxe ageri zaigu Espainia metamorfizatua, bere juje, lege, palazio eta militar modernoekin (oraintsu aldatu dituzte Guardia Zibilek uniformeak, danbor hotsen erritmopean). Jo danborra, eta Espainia bizitzaren kateari lotzen zaio, defiziten, subdesarrolloaren eta subkulturaren mamuetatik libre, psikiatrikoaren hormak behin-behinekoz atzean utzita.
Espainiaren ilusio delirantearen biktima dira, Otegi etaBateragune auzikoak bezala, beste presoak ere. Dena daeromen luze, horditu, zentzugabe eta infantil baten ondoriolazgarri. Baina umeari norkedo nork danborra kendubeharko dio, goiz ala berandu,eta, danborrarekin batera, umea ere desagertuko da. Gure esku dago.
Latorrizko denbora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu