Euskal presoak

Larri gaixo dauden presoak askatu! Manu Etxera!

Haritz Sudupe (Ibarrako Uzturpe ikastolako 35 irakaslek bat egin dute idatziarekin)
2017ko uztailaren 8a
20:03
Entzun

Hezkuntzako profesional gisa gure helburu nagusia gure ikasleen ongizatea bermatzea da. Jakina da gurasoren bat kartzelan izateak ikaslearengan eragin nabaria duela, are gehiago kartzelan dagoen pertsona larriki gaixo baldin badago. Hori dela eta Manu Azkarate Arratibelen eta ondorioz bere seme eta gure ikasle den Eguzki Azkarateren egoerak salatu nahi ditugu.

Manu Azkaratek gibelaren inguruan dagoen Porta zainean kabernoma (txarra ez den tumorazioa) bat du. Gaixotasun hori duten pertsonek odolaren zirkulazioarekin arazoak izaten dituzte. Odolak zailtasunak izaten ditu bihotzera bidean, kabernomak oztopo garrantzitsua baitira zeregin horretan. Arazoa areagotu egiten da, gainera, sabeletik behera dauden zainen kasuan; odolak presio izugarria duenez hipertentsioa sortzen da.
Oztopo horiek saihesteko, odolak beste zain batzuk zeharkatzen ditu bihotzera iristeko. Bidean barizeak sortzen dira eta hemorragiak izateko arriskua dago. Hala ere, arazorik larriena gaixoak biriketan enboliak izateko duen arriskua da. Bat-bateko heriotza eragin dezake enboliak.
Gaixotasunaren konponbiderik errazena kabernoma hori kentzea da. Manuren kasuan, ordea, ezinezkoa da. Batetik, oso toki txarrean dago kokatua tumorea. Bestetik, Porta zaina oso zain garrantzitsua da, beraz, horren lana egingo lukeen zubi bat jartzea ezinezkoa da.
1992an espetxetik atera ondoren, konponbide gisa filtro bat jarri zitzaion Porta zainean eta sabeleko zainetatik bihotzeraino zubia egin zioten. Hala ere, arriskua saihetsezina da.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gogorarazten digun bezala, Osasunerako eskubidea eta osasun asistentzia duin bat izateko eskubidea, pertsona guztien oinarrizko eskubidea da. Beraz, pertsona orok osasun asistentzia egoki baterako sarbidea izan behar du, eta tratu duin, justu eta humanoa jaso beharko du.
Gaixo dauden presoak, pertsonak izateagatik soilik, beraien osasun eskubidea aitortua eta errespetatua izan behar dute, pertsona horiek tratu duin eta humanoa jasotzeko eta osasun asistentzia egokia izateko eskubidea dute, nahiz eta preso egon.
Larriki gaixorik dauden presoen kasuan, Manuren kasua tarteko, beraien bizia arriskuan dago, oso larri daude, eta premiazkoa dute askatasuna ondorio larriagorik gerta ez dadin. Kartzelako berezko baldintzak oso gogorrak dira eta barruan ezin dute tratamendu egokirik jaso, horregatik lehenbailehen etxean behar dute
Ikastolan irakasten dugun moduan giza eskubideak ideologia ororen gainetik daude, pertsona orori dagozkigu, baita kartzelan daudenei zein euren familiartekoei  ere. Eta horiexek defenditzen jarraituko dugu larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eskatuz eta bereziki Manuren askatasuna exijituz. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.