Laneko gaixotasunak eta horien atzeko negozioa

2011ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Laneko gaixotasunak agerian uztea gaurko sindikalismoaren eta osasun publikoa defendatzen dutenen erronka prebentibo nagusia da orain, eta helburu hori ezin dugu bakarrik Laneko Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunera mugatu.

Urteetan, Prebentzio zzrbitzuek euskal enpresetan egindako lana, kasurik onenetan, laneko istripuak murriztera bideratu da. Arazo lazgarria, benetan, baina ezkutatzeko zaila. Hala ere, istripuengatik galdutako lanaldiak ez dira laneko gaixotasunak eta horiek sortzen dituzten arriskuak kontuan hartzen ez direnean, langileen osasunaren babes prekarioagatik galdutako lanegunen edo kalteen %10era ere iristen.

Poliki-poliki baina era progresiboan, guztion ahaleginari esker, istripuek behera egin dute; arriskua duten sektoreetan gertatu den enpleguaren desegitea arrazoietako bat izan bada ere. Ekintza prebentiboa indartzeabeharrezkoa da oraindik gizarte honetan denok pairatu dezakegun gaitz hori bukatu ahal izateko, laneko arrisku guztietarako prebentzio baliabideak indartu eta ekintza prebentiboa zabalduz, batez ere mikroenpresetan.

Laneko Gaixotasunen koadroaren inguruko 1299/2006 Dekretuak egoera itxaropentsua sortu zuen laneko gaixotasunak gizarteratzearen inguruan, baina azkenean ezerezean geratu zen, aitortutako gaixotasunen kopurua izugarri murriztu zen, errefusak gora egin zuen, eta Mutua patronalen helegiteek ere gora egin zuten prestazio ekonomikoen ordainketa bere gain hartzeko garaian.

Lan arloko gaixotasunak ez dira toxikoarekiko esposizioa edo osasunaren kalterako egoera baten aurrean egon eta berehalakoak izaten; urteak (hamarkadak) igarota agertzen diren gaixotasunak dira. Minbizia, neumokoniosia edo silikosiak bezala, sortasun epe handiko gaixotasunak eriak laneko bizitza bukatzear duenean agertzen dira gehienetan, eta batzuetan erretiratu eta gero. Laneko minbiziaren aitorpenaren kopuruak 150 aldiz biderkatu beharko lirateke Espainian, Europako kopuruekin alderatu ahal izateko. Horra hor azterketa medikoak egiterako orduan Osakidetza eta Prebentzio Zerbitzuetako langileen susmoaren jakinarazpenaren garrantzia. Ezin dezakegu ahaztu euskal langileen %20k, beste arrisku batzuen artean, minbizia sortzen duten sustantziekin lan egiten duela.

Osakidetzako zerbitzuek laneko gaixotasunen 57 susmo besterik ez dituzte jakinarazi 2010. urtean, horrek laneko arriskuen arazoarekin kudeatzaile politikoek duten utzikeria erakusten du, eta, bestetik, geure osasun publikoaren hondaketa eragiten du Mutuei dagozkien milioika euroko kostua bere gain botatzeagatik, eta, hori gutxi balitz bezala, herritarrek Osakidetzako zerbitzuak ordaintzen ari dira. Prebentzio Zerbitzuek aurreko urtean laneko gaixotasuneko 918 susmo jakinarazi zituzten Euskadin, horietatik 767 Mutualiak egindako jakinarazpenak (711 hipoakusiak). Agerian geratu da gainontzeko Prebentzio Zerbitzuek ez dutela gorreria edo bestelako gaixotasunen susmorik jakinarazi horien antzemate medikoa orokorra delako; antzua, beraz, prebentzioaren ikuspuntutik.

Prebentzio zerbitzu batzuek egiten duten dumping-aeguneroko gaia dugu. Enpresekin langileen osasunaren zaintza egiteagatik duten kontratua 30 eta 67 euro artean dago, urtean, langile bakoitzagatik. Prezioak murrizten dituenak iruzurra ahalbidetzen du, eta ez du antzemandako gaixotasunen susmorik jakinarazteko astirik izaten. Lehenbailehen desagerrarazi behar ditugu horrelako jardunak.

Eusko Jaurlaritza baita Osalan erakunde hauen jardunaren kontrol handigoaren aldeko dira. CCOOko Euskadiko Lan Osasun Arloaren iritziz iritsi da jardun horien kalitatea ezbaian jartzeko garaia. Geuk, sindikatutik, jardun okerrak salatzeko erronka geureganatuko dugu, eta euren etika profesionalaren aurka lan egitera behartutako Prebentzio Zerbitzuen profesionaltasunari dei egiten diogu CCOOrekin batera elkarrekin lan egiteko euren lana, eta prebentzioaren inguruko aholkularitza hobetuz Prebentzio Zerbitzuen izen ona galdu eta horien itxiera eta ondorioz langabezia ekiditeko.

CCOOren ekintzaren emaitzak esponentzialak izan dira laneko gaixotasunak aitortzen, hipoakusien kopuruaren igoeran, amiantoagatiko minbizietan, silikosian eta abarretan. Gaixotasunen %17,46 eta bajarik gabekoen %23,92 Euskadin aitortu dira. Laneko gaixotasuna ezkutupean mantentzen bada, giro toxikoak, errepikatzen diren mugimenduak edo postura txarrak ekiditeko arrazoiak ere desagertzen dira, eta, ondorioz laneko baldintzen hobekuntza baztertu egiten da. Jardun oker horien ondorioz Mutuek negozioa egiten dute: euren kudeaketareneraginkortasunaz harro daude, gaixotasunak kanpora bota eta gastuak Osakidetzari egotzita 5.000 milioi euroko superabita izan dute joan den urtean. Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak eta beste indar neoliberal batzuek istripua eta gaixotasunagatiko kotizazioak murriztu nahi dituzte, eta hori da ekidin behar duguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.