Lan gaixotasunen prebentzioa eta biktimak gogoan

2018ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Apirilaren 28a dela eta, Langileen Osasunaren Nazioarteko Eguna, Laneko Erakundeak datu beldurgarriak eman ditu: 2,78 milioi heriotza urtean mundu mailan lan arriskutsuak edo prebentzio egokia ez duten lanen ondorioz, horietatik 2,4 milioi gaixotasun profesionalen biktima dira eta 204.000 Europako herritarrak, hau da, laneko gaixotasunagatik 35 heriotza izaten dira lan istripu bakoitzeko. Datu hauek aldaketa bat eragin beharko lukete prebentzioaren norabidean eta erakunde publikoen diskurtsoan, baita erakunde sindikalengan ere, laneko osasun arazoakez direlako lan istripuetara mugatzen.

Datu ikaragarri horiei Laneko Gaixotasunen batek eragiten dien 160 milioi pertsona gehitu behar dira, baita 334 milioi istripuetan zaurituta suertatu direnak ere, asko baliaezintasuna eraginda.

Bestetik, Laneko Segurtasun eta Osasuneko Europako Agentziak, Europako Batzordearekin batera, jakinarazi du Minbizia dela Europa Batasunean lanean heriotza eragiten duen kausa nagusia, lanean suertatzen diren heriotzen %53 inguru.

Nahiz eta batzuek arazo handi hau estali nahi duten, urtean 476.000 milioi euroko galera ekonomikoa eragiten du Europa Batasunean. Zinikoak bihurtu gara edo erabat bihozgabeak egoera latz honen aurrean ezer ez egiteko?

Laneko gaixotasuna ez da berehala agertzen den kaltea horregatik dauka eragin txikiagoa gizartearengan ea zailagoa da ikusarazten istripu traumatikoak baino, baina horrek ez dio larritasuna kentzen gaiari, osasun kostuak egon badaude, bizitzak eta lanegunak galtzen dira, oso larria da batez ere enpresaren aldetik derrigorrezko prebentzio neurrien infrakzioa egon denean. Urte askotan eta oraindik ere gaur egun Mutuen (MATEPSS) aholkularitzapean dauden enpresak euren ekintza prebentiboa lan istripuak ekiditera murriztu dute, arrisku higieniko, ergonomiko eta psikosozialetatik eratorritako lan gaixotasun arriskuak baztertuta. Ondorio hau, enpresak, Amiantoa, Silikosia, Siderosia eta abarrengatiko gaixo eta biktima horien senideei Segurtasun eta Higiene neurri faltagatiko Prestazio Errekarguak edo kalte-ordainak ordaintzera behartu dituztensententzia guztietan oinarritzen da.

Baina enpresak ez dira legea betetzen ez duten bakarrak, enpresa Zerbitzu Medikoak behartuta daude baita ere hautemandako gaixotasunen Laneko Gaixotasun susmoa jakinarazi eta azterketa mediko espezifikoak egitera. Gaixotasun askoren jatorri profesionala estali dute. Zoritxarrez, Segurtasun eta Osasun neurriak ez betetzearen aurrean ordezkari eta arduradun sindikal asko, ekonomizismo hutsagatik, ez dute lehentasun moduan hartu lan osasunaren zaintza eta lan baldintzen hobekuntzaren aldeko borroka, beren lana toxikotasun, arrisku edo gaueko plusa eskatzera mugatu da soldata hutsalak hobetzen saiatuz eta osasun kalteak pixka bat arintzeko.

Helduekin hitz egiten badugu, 55etik 70 urtera bitarteko langileak, industria edo eraikuntzan lan egindakoak, erraz ikusiko dugu gehienek audifonoak erabiltzen dituztela euren egunerokotasunean, laneko zaratak eraginda entzumenamurriztuta dutelako edo arnas gaixotasun epidemia bat dagoela: biriketako fibrosia, Pleurako plakak, Asma, Silikosia, Amianto eta Silize zuntzak, ke metalikoak, soldadura eta abarreak arnasteagatik sortutako minbiziak. Ez ditzagun nahastu, ez baitira adinagatik arruntak diren gaixotasunak, urte askotan jasandako lan baldintzen ondorio baizik. Era berean, erraza da ikustea biriketako minbizia tasa beste sektore batzuetakoa baino askoz ere handiagoa dela. Horrek erakusten du, minbizia, posta kodeaz gain ogibide edo produkzio kodeak ere ezartzen duela. Bizkar eta besoetako gaitzak ere ezintasun iraunkor edo aurre erretiro kausa nagusia dira gehiegizko ahalegina, mugimendu errepikakorrak edo egokiak ez diren posturengatik. Logikoki, emakumeak era bikoitzean dira biktima, batetik, beren arrisku espezifikoen prebentzioa ahaztuta geratzeagatik eta bestetik oztopo gehiago izaten dutelako ezintasun iraunkorra aitortzerako unean.

Arrazoi honengatik ez nator bat, lan istripuen edo osasunaren kaltearen hazkundearen errua bakarrik lan prekaritateari botatzen diotenekin.

Aldi baterako lanak, azpikontratazioak eta abarrek duda izpirik gabe langileen osasunean eragiten dute, baina diskurtso horrek enpresek osasun eta segurtasun neurriak ez betetzea estaltzen jarraitzen laguntzen du, hori denean langileen osasunaren kalteen arrazoi nagusia. Are gehiago, sinetsita nago erabat, informazio, prestakuntza, arrisku ebaluazio, enpresa ekintzen koordinazio neurriak era zorrotzean beteko balira, eragindako kalteen erantzukizunaren exigentziarekin batera, lan prekarietatearen aurka eta lan baldintzen hobekuntzan aurrera egiteko bide eraginkorragoa dela.

Apirilaren 28 honetan, enpresek segurtasun neurriak ez betetzeagatik egon diren biktimak gogorarazteaz gain, hiru erronka hauek garrantzia berezia izango dute:

PPren gobernuak, biktimen kalte-ordainetan eragiten diren desberdintasunekin bukatzeko baliabide nahikoak izango dituen amiantoaren biktimentzako konpentsazio fondoa eratzeko lege proiektuari ezarri dion parlamentu blokeoa haustea.

Beharrezkoa da, langileen ohiko gaixotasunaren kontrolean Mutua patronalen eskuduntzak leheneratu eta hazten jarraitzea ekiditea, hori baita Alderdi Popularrak lortunahi duena Mutuen Legearekin, osasun publikoko medikuak, bajak luzatzeagatik, iruzurragatik salatu ahal izanez, gainera «presentismoa» hazi denean, hau da, gaixo egonda ere lanera joatea kaleratzearen beldurragatik. Bateratasuna sortzea premiazkoa da, eremu sindikalean eta baita osasunean, mutuen onuran, osasun publikoaren pribatizazioa ekiditeko, horrek langileak erabili eta botatzeko objektutan bihurtuko lituzkeelako, bereziki, bere osasuna, lan baldintza okerrengatik dagoeneko kaltetuta daukatenean.

Gaixotasunen jatorri profesionala estaltzearekin bukatzea premiazkoa da Gizarte Segurantzarekiko eta lan arriskuen prebentzioarekiko eragiten den iruzurra dela eta. Sindikalismoaren erantzuna ezin da gaixotasun profesionalen azpierregistroa salatzera mugatu, hitzarmenetako soldatak betetzen ez direnean bezalako antzeko lan planekin inplikatu behar da, horien aitorpen eta ikustarazterantz bideratuta. Konpromiso sindikal hori gabe ezkutuan geratuko dira ondorio izugarriekin.

Azkenik, uste dut iritsi dela garaia osasunari daukan garrantzia emateko eta lan esparruan dagokion babesa lortzeko. Osasuna da dugun gauzarik baliotsuena, galtzen badugu ziur lana ere galdu egingo duzula eta horrekin gutxieneko ongizatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.