Kutxabank-ek jendea etxetik kaleratzen segituko du

2012ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Atzo zabaldu zuen KutxaBank-ek etxetik kaleratzeari aurre egiteko «omen» den Etxelan Plana. Gezurrez eta arriskuez beteriko proposamena eta beste behin ere BBK-ko Batzar Orokorraren ordezkarien iritziak kontuan hartu gabe egina.

Martxoaren 23an izan zen BBK-ko azken Batzar Orokorra, eta bertan, hipoteka-exekuzioena gai izarra izan zen, Ezker Abertzalea, PSE, Ezker Batua, Ezker Anitza eta CCOOen ordezkarien sinaduren bidez sartutako proposamenaren harira.

Aurkeztu genuen proposamenaren lehen puntua zen abian ziren hipoteka-exekuzioak etetea eta gehiago ez egitea. Horren aurrean, Mario Fernandez lehendakariak, KutxaBank-eko Gizarte Ekintza barruan, «Etxe-kaleratzeetarako Funtsa» sortzeko asmoa plazaratu zuen. Ez zuen zehaztu diru-kopurua, baina bai esan nuen kezka adiera genuen sentsibilitate ezberdinetako taldeekin egongo zela eta gero Batzar Orokorrera ekarriko zuela proposamena. Betiko moduan, ez Mario Fernandezek ez Gizarte Ekintzako zuzendariak ez diote inori aurkeztu proposamena eta BBK-ko kontseilariok komunikabideen bidez enteratu gara. BBK-ko Batzar Orokorra osatzen dugunok hutsaren hurrengoa gara Mario Fernandezentzat. KutxaBank-ek adierazitakoaren kontra, BBK, Kutxa eta Vital-en Batzar Orokorrek ez zuten erabaki inolako funtsa sortzea, are gutxiago Gizarte Ekintzako dirua horretarako erabiltzea.

Ez dute gurekin kontatu badakitelako Etxelan Planaren helburuak eta baldintzak ez datozela bat etxe-kaleratzearen inguruan Batzar Orokorrean aurkeztu genuen proposamenarekin: Ez dute hipoteka-exekuzioak etengo; aldiz, hasitako bidetik jarraituko dute eta bezero gehiago etxetik kaleratuko dituzte.

Gure proposamena zen neurriak aplikatzea ekonomi krisiaren ondorioz, ustekabean eta nahi gabe, ohiko etxebizitza galtzeko arriskuan zeuden bezeroei eta 360.000 euro baino gutxiagotan erosteko emandako mailegu edo kredituen berme diren hipoteketan. Etxelan Planean sartzeko, aldiz, familia-unitateko kide guztiak langabezian egon behar dira eta ordaindu beharreko hipotekaren kuotak diru-sarreren %60 baino handiagoa izan behar du. Esate baterako, hiru pertsonek osoturiko familia-unitateko batek lanbide arteko gutxienekosoldata kobratzen badu, hots, 641,40 ? hileko, ezin izango du Etxelan Plan «zoragarri» horretan parte hartu.

Azkenik, KutxaBank-ek etxebizitza eskuratzen bazuen, aurreko jabeari bertan alokairuaren bidez bizitzen jarraitzeko aukera eskaintzea proposatzen genuen. Etxelan Planak bi urteko alokairua ordainduko dizu, baina ez zure ohiko etxebizitzan, baizik eta beste batean. Zer egin nahi dute hipoteka ordaindu ezin izan duzun ohiko etxebizitzarekin?

(...) Plan horren bidez, KutxaBank-en finantza-negozioak ez du ezer galtzen, galtzaileak bezeroak dira: lana bilatzeko programa batean sartzearen truke, hipoteka ordaintzen jarraitu beharko dute, bestela kalera doaz, baina KutxaBank oso «esku-zabalekoa» denez, beste etxe batera bidaliko ditu bi urtetan zehar, eta gero… hipoteka ezin badute ordaindu, kalera. Etxelan Planaren helburu bakarra da KutxaBank-ek hipoteka kobratzea.

Eta kobratzeko erabiltzen du Gizarte Ekintzako dirua. Era horretan, beste galtzaile nagusi bat dugu: Gizarte Ekintza bera. Aspaldian eskatu dugu Gizarte Ekintzaren helburuen inguruko eztabaida zabaldu behar dela, diru gehiago inbertitu behar dela gero eta gizarte-behar handiagoak baitaude. Baina hori egin ordez, KutxaBank-eko agintariek erabaki dute Gizarte Ekintzatik dirua kentzea, bezeroek ordaindu ezin dutenakobratzeko. Benetan, lotsagarria! Finantza-sistemak sortu du krisia, beraiek diraespekulazioa bultzatu dutenak, eta beraiek ordaindu beharko dituzte ondorioak, ez bezeroek, ezta ere Gizarte Ekintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.