Goran Hadzic-en atxiloketarekin esnatu naiz gaur, eta ezin ukatu oso pozik nagoela. Ratko Mladic atzeman zutenean «Oh happy day!» idatzi nuen nire Facebook-en, eta antzeko zerbait egingo dut gaur, ze egun historiko baten aurrean gaude; eta ez soilik Serbiak Hagako epaitegiak eskatzen zuen azken iheslaria kartzelatu duelako. Izatez, gaurtik aurrera, Europa osoa bere azken hamarkadetako atalik negatiboenetarikoaren orrialdea atzean uzteko azken urratsak egiten hasi da.
Hadzic-en izena ez da osoezaguna, baina MladicSrebrenicako harakina bada, bera Kroaziako Vukovarrekoa izandaiteke. 1992. urtean Kroaziara heldu nintzenean, Vukovarretik ihes egindako barne desplazatuekin egin nuen lan, eta, besteak beste, hiri horren setioan jaiotako neskatxo bat dut gogoan.Hilabeteetan, bunker baten barruan bizi izan zen, bonben azpian kalera irteterik gabe, eta, horren ondorioz, zangoak okertuak zituen, ibiltzeko arazo larriak zituelarik.
Handik aurrera, bitan egon naiz Vukovar edo «Kroaziako Stalingrad»-en. 1997. urtean, hiriak oraindik serbiarren esku jarraitzen zuela, Emilio lagunarekin, Mireia lankidearen etxea «bilatzera» joan ginen. Eskualdeak, Hadzic-en tropek 1991. urtean txikitu eta gero, II. Mundu Gerraren irudien antzera, behe lainoaren azpian, Balkanetako The Killing Fields ezizena hartu zuten artasoroez inguratuta, bere eskeletoa eta hezurrak erakutsi zizkigun. Eta Danubio ibaiaren inguruan jasotzen den ur-dorre zulatuaren azpian, han, hondakinen artean, azkenean, zuhaitz bat aurkitu genuen.
Zuhaitza Mireiaren sukaldearen erdian irtendakoa zen,alferrikako hainbesteko txikizioaren gainetik bizitzak aurrera jarraitzen zuela baieztatuz. Zulo gris-berde horri argazkiak atera, eta Serbiako banderen azpian etaVuk Draskovic-en argazkien artean, Osijek aldera jo genuen, itxaropenaren irudiak gurekin eramanez.
Urteak pasa eta gero, Mireiaren amonak bere apartamentuabueltan jaso zuen, Danubioibaiaren hondartza txiki baten inguruan. Banderek jadalauki zuri-gorriak zituzten, eta argazkiak Franjo Tudjmanenak ziren. Oin azpian, pertsonen kontrako minen arriskua oraindik nabaritzen genuen, eta gurekin, beti, Dasa kidearen mutilarenfusilamenduaren gogoeta zetorren.
Zortea eduki zuen, ze Hadzic-en tropek urdailean tiroa eman eta gero, gauean, Julio Medem-en Behiak filmeko protagonistari gertatzen zaion antzera, hildakoen gorpu tontor baten azpitik irten eta bere biziko lasterketarik garrantzitsuenean korrikan egin eta gero, Ovcara-ko zulo beltzean bukatzeaz salbatu zen…17 urterekin!
Bitartean, Slavisa ere ezagutu nuen. Vukovarreko erietxearen psikiatra izan zen, eta Vietnam sindromea sufritzen zuen. Gure bizilaguna zen orduko Knin-en, eta Ovcara-ko bidean lankide eta paziente gehiegi ikusi zituen:264 Hagaren zenbakietan, denak torturatuak, bukaeran fusilatuak eta txerritoki baten azpian ehortziak.
Ikus-kulturaren lagun direnentzat, setio honen bukaeraren inguruan gertatutakoa erraz ulertzeko, 2000. urteko Elie Chouraquiren Harrison's Flowers filma ikustea ezinbestekoa da.Ze nirearen antzeko idazkimelankolikoen gainetik, Andie McDowell eta Adrien Brodiren laguntzarekin, Goran Hadzic «bigarren» mailako kriminala dela diotenen errua, krispeta goxo batzuk janda, aise antzemateko modua baita.
Serbian, Vukovar, Sarajevo,Srebrenica eta antzeko astakerien inguruan, Hagak eskaturiko44 kide atxilotuak izan dira,epaitegi ad hoc horrek inkulpatutako 161 lagunetatik laurdenak. Baina gaurtik aurrera behintzat, denak atxilotuak dira. Dena den, mendebaldeko Balkanetan,10.000 gerra kriminalak egon daitezkeela kalkulatzen da, eta guztiak epaitzeko aukerarik egongo ez bada ere, gutxienez, nabarmentsuenek beraien «egia» kontatzeko aukera izango dute, eta biktimek justizia apur bat jasotzeko posibilitatea, ohikoetan gertatu ez den bezala, indarkeriaren haziak Balkanetatik betirako baztertzeko aukera garrantzitsua irekitzen delarik.
Kroaziako Stalingradotik oroimena deika
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu