Azken hiletan, arretaz aztertu ditut hainbat komunikabidek Euskal Herriko egoera politikoaren inguruan eman duten informazioa, eta argiikusi dut ikuspuntu zeharo desberdinak plazaratzen dituztela. Miñao, Portu eta Sarasola edo Udalbiltza auziak aztertzeabesterik ez dago, komunikabideek errealitatearen irakurketa anitz egiten dituztela konturatzeko. Batzuek behin eta berrizazpimarratzen dutena,besteek ez dute aipatu ere egiten, edota batzuek eta besteek ema-ten dituzten errealitatearen bertsioak kontrajarriak dira.Hainbat autorek komunikabideak errealitatearen isla direlaesaten badute ere (ispiluaren teoria), Euskal Herriko egoera poli-tikoari dagokionez, komunikabideak errealitateen interpreta- tzaile, sortzaile edota moldatzaile dira. Izan ere, hainbat komuni-kabide iritzi publikoa euren nahierara moldatzen saiatzen dira edota egoera behar bezala ulertzeko beharrezkoak diren informazioak ezkutatzen dituzte. Gazteak ez jakinez, zaharrakezinez, egitekoak doaz gaizki eginez.
Euskal Herrian ditugun komunikabideek historia, berezitasun, helburu eta egitasmo ideologiko desberdinak dituzte. Ulergarria da, beraz, bakoitzak bereikuspuntuak, iritziak edo interpretazioak azaleratu nahi izatea. Txori bakoitzak bere habia,besteena baino hobia. Hala ere, desberdintasun ideologikoengainetik, kazetariek zeinkomunikabideetako agintariek argi izan behar dute iritzi publikoan eragiten dutela, eta gure herriaren normalizazioa asko erraztu edo zaildu dezaketela. Alegia, jakin behar dute informazioa ezkutatu edota gai batzuei garrantzi gutxiegi edo gehiegi emateak eragina izan dezakeela gizartearen, eragile sozialen eta politikarien jarrera eta portaeretan.
Bake prozesuan laguntzeko, komunikabideen lana izan beharko litzateke, nire ustez, gure lurrean bizi diren tradizio politiko, ideologia eta iritzi desberdinak behar bezala plazaratzea, munduguztiak ulertu dezan asmopolitiko guztiek dutela eztabaidatuak eta onartuak izateko eskubidea. Pedagogia politikoa egin behar dute, giro politikoa leuntzeko eta negoziazioak errazteko. Zuzentasunak ez dauka ezker-eskuinik.
Horrekin batera, komunikabideek lan asko egin dezaketeEuskal Herriko kohesio politiko, sozial eta kulturalaren alde,ideologia, bizimodu eta egitasmo soziokultural desberdinakdituzten euskal herritarren artean zubiak eraikiz. Komunikabideek talde linguistiko, kultural eta sozial desberdinen artekoharremanak erraztu beharko lituzkete, gatazka arintzealdera.
Komunikabideek negoziazioaren pedagogia ere egin behar dute. Izan ere, bake prozesuak zailtasunak izango ditu negoziazioen aurka daudenak gertatzen ari diren elkarrizketei edonegoziazioei buruzko informaziorik ez badute. Alegia, alferrik da akordio bat lortzea, gero iritzi publikoaren parte bat aurka agertzen bada.
Argi dago dena ezin dela kontatu. Bake prozesu arrakastatsu bat lortzeko, komunikabideakdiskrezioz aritu behar dira. Hiru lagun ezkero, sekretua kanpora. Dena dela, herritarrok gertatzen ari denaren berri zehatzaizateko eskubidea dugu. Are gehiago, herrikideak ondoinformatuta bagaude, errazagoa da lortutako emaitzapartzialak blindatzea, edota negoziazioen atzeraezintasuna bermatzea.
Komunikabideek memoriahistorikoaren alde lan eginbehar dute, urteetan alde bateko zein besteko biktimek bizi izan duten sufrikarioa herritarreiulertzen lagunduz edotahaiekiko elkartasun sareaksendotuz. Iritzi publikoak herritar askok urteetan pairatu duten mina ezagutu behar du, gai honen inguruan har daitezkeenerabakiak ulertzeko eta onartzeko.
Komunikabideek argi izan behar dute sortzen duten informazioak nazioartean ere eragina duela. Era batera edo bestera, euren lana beste kazetari batzuek ere irakurtzen eta erabiltzen dute. Kontuan izanik nazioarteko presioek edota laguntzek bake prozesuan eragin dezaketela, atzerrian ere gure gatazka ondo ulertzeko moduko informazioa eman beharko lukete.
Komunikabideek gurebizitzako eremu guztiak (kalea, eskolak, lana, etxea…)hartu dituzte, eta saihestu ezineko senide, lagun edota tutore bihurtu dira. Informazioa, hezkuntza eta dibertsioa eskaintzeaz gain, balio, jarrera, bizimodu, irudi, nahi eta portaera ereduak bultzatzen dituzte, eta gure gizarteen izaeran, gure arteko harremanetan zein etorkizunean eragiten. Beraz, haien konpromisoa ezinbestekoa da euskal gatazka gainditzeko eta gure herriarennormaltasuna lortzeko. Kazetariek eta komunikabideetako buruek jakin behar dute Euskal Herriari buruzko irudi desitxuratuek edota manipulazio interesatuek kalte egiten diotela bake prozesuari. Izenetik izanera gogoa zubi.
Komunikabideak eta bake prozesua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu