Kapitalismoa ez da egingarria; utopia, bai

2011ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Uda ez da, halabeharrez, gizarte mozketarako lanabes politikoa. Gezurrezko aingurak baliatuz, pentsioak erreformatzea onartu dute, araudi berri bat onartu —Atzerritarren Legea are gehiago murrizten eta baztertzen duena—, eta murrizketak onartu dituzte osasun eta hezkuntza alorrean… Horiek guztiak onartu dituzte, gehiengoa arbuiatuz eta pilatzeari uzten ez dion klasearekiko gizalegez; halakoxea da demokrazia autoritarioaren jarduna.

Demokraziaren jenio itxuragabetzaileak nahasarazi egiten dizkigu askatasuna eta erosteko askatasuna; kontsumismoak hartu digu irudimena, hura sentiberatasunez gabetzeraino eta jendea erdipurdikoikerian erorarazteraino, konformismoz hila. Zibilak hiltzen dira interes komertzial eta finantzarioa bakarrik duten gerretan, gure demokrazia horren izenean eta jende gaixo horri egindako opari moduan. Hala hiltzen dira Libian eta Afganistanen; Bakearen Nobel saridunak ohartarazi digu, ordea, Siria ere demokratizatuko duela, Jainkoaren agindua betez, eta hangoak albo ondorioz hilko dira, demokraziak merezi baitu hainbeste. Hala, bada, tiraniaren iraunkortasunak itzal handia eta emaitza kaxkarra dakartza betikotu den herri horietan; berdin dio zein den itzalaren kolorea. Demokraziaren argonautak dira, eta trostan doaz itsasoz. Gazarako bidean, ordea, Grezian hondoa jota geratu da giza laguntza, ez aurrera eta ez atzera, interes faltagatik. Ez da iritsi Somaliara ere, interes faltagatik;baina Aita Santuaren etorreraneurriz kanpokoa aurreztu izan baligute, nahiko ogi eta arrain legoke herri horietako herritarrentzat.

Panorama goibel honetan, irrikaz dago jendetza Puerta del Solen, Aita Santua noiz etorriko zain. M-15ekoak ostiaka atera beharra zegoen haren tenplutik, Laika txakur emea eta kale txakurra bera ere uxatzeko moduan. Bankuek diotenez, ostiaka bota beharra dago haien bizitegiak okupatzen dituzten zordunak ere; beste gainbalio bat, lapurreta eta ihesa etxearekin eta zorrarekin. Horrela umiliatzen dituzte, eta beren mozkin lotsagarriak areagotzen. Nafarroan, ordea, areagotu egin da langabezia; ezin geldituzkoak dira arrisku sariak, eta larru bizian zamarazten digute bizkarra. Haiek, aldiz, dirua zerga paradisuetara eramateko kortso-baimenaz, infernura bidaltzen dituzte hainbat gizon eta emakume, haien oinarrizko errentarako egiaztagiriak txakurren pare usnatu eta gero.

Hala, bada, bakarrizketa guztiek dakarte txiste barregarri bat azkenean: «Hauteskundeak aurreratuta konpontzen da hau guztia». Barreak besaulki-patioan; isilaldia agertokian. Bada, kito betiko bakarrizketak, bada garaia eta. Herritar haserretuen ernamuinak itxaropena dakarkio taldeari. Eska diezagutela, eta eska diezaiegun. Eska diezagutela batzeko, aldeak leuntzeko. Eska diezazkiegun gure eskabideak, zehaztu diezazkiegun hainbat ekimen. Hala, bada, gizartean parte har dezala eskatzen diogu taldeari, guztion arazoetan esku har dezala, hitz emandakoa betetzen ez duen inoren esku uzteke, eta autogestiorantz eraman gaitzala kapitalismo suntsitzailetik aldenaraziz. Dogma bihurtua baitute kapitalismoa, eta ez baita halako anakronismo bat sostengatuko duen argudiorik; bada hura gainditzeko garaia. Murrizketak eskatzen ditugu indarkeria, militarrak eta poliziak baino ez dakartzatenentzat.

AHTa eta antzeko burugabekeriak geldiaraz ditzatelaeskatzen dugu, eta gobernua mobiliza dadila immigranteek eta haserretuek joan-etorrirako askatasuna izan dezaten. Kalitatezko zerbitzu publikoak eta unibertsalak eskatzen ditugu, eta zergaz zamatu ditzatelabankuak, harik eta zorra kitatzen duten arte. Azkenik,arbuiatu egiten ditugu enplegu aniztasuna eta aparteko lanorduak; zuzen banatu ditzagun lana eta aberastasuna. Susper dezagun irudimena. Kapitalismoa ez da egingarria; utopia, bai. Abuztuaren 25ean, 8:30ean,elkarretaratzea egingo duguMerindadeen plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.