Jaiotza eta abortua

2014ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Aspalditik, gizakiak, bere bizitza aurrera eraman ahal izateko, eremu ezberdinak kontuan hartu ditu. Eremu horiek ekoizpen sistema, jaiotza, gizakitalde kopurua eta lurraren emankortasuna izan dira.

Europako Herriak sortu zirenean, lehenbiziko ekoizpen sistema komunitarioa izan zuten, eta ekoizpen honetanjaiotza eta gizatalde kopurua kudeatu zituzten, lotura zuzena dutelako.

Gizakiaren etorkizuna sustatzeko, gizakiak talde txikietan antolatu ziren. Talde horietan janaria eta ura eskas zeudenean emakumeak ez ziren haurdun geratzen. Haurdun geratzeko, eta umea ondo hezteko, oinarrizko beharrak ziurtatuta egon behar zuten. Beraz, amatasunaren erabakia emakumeen eskuetan zegoen.

Gizaki taldeetan jaiotza kopurua txikia izaten zen, bi ume gutxi gorabehera. Europako gizataldeek mendeetan populazioa eta elikadura orekatu zituzten, kapitalismoaren lehen urratsak agertu arte.

Lur komunitarioak lur pribatu bihurtu zirenean, kapitalismoaren lehen urratsa aurkitzen dugu. Egoera horretan, jaiotzaren oreka ezabatuz joan zen, eta populazioa desorekatua azaltzen zaigu. XVI. mendean, agintea zeukatenek —jauntxoek eta elizako agintariek, alegia— familia patriarkala (matrimonioa) inposatu zieten emakumeei eta gizonei, inkisizioaren bidez. Inposizio horren zergatia langile ugari eta merkeak lortzeko izan zen, eta, horretarako, familia egitura horrekin emakumearen gorputza umeak fabrikatzeko lantegi bihurtu zuten eta burujabetasuna kendu zioten.

Gaurko gizartean, sistema kapitalistan murgildurik gaude, eta badakigu PP abortuari buruzko lege berri bat jartzeko asmotan dabilela. Lege horrek emakumeen eskubideak zapaltzen ditu zuzenean, eta, ondorioz, gizonenak ere bai, inkisizioak garai batean eta frankismoak ez hain urrun egin zuten bezala.

Lege honen helburu nagusia jaiotza ugari ziurtatzea da, eta, horretarako, emakumeari abortatzeko eskubidea kendu behar zaio. Horrela, emakumea botererik gabe gelditzen da. Erdi Aroan bezala, lege hau agintarientzat langile merkeak eta jendea beraien menpean edukitzeko eta pertsonak edozelako zereginetan erabiltzeko beharrezkoa dute. Kapitalisten antolamendua populazioa desorekatzea da, eta jendea pobrezian murgiltzea. Kapitalismoa sortu zutenetik, nahiz eta izenak eta erak aldatu —feudalismoa, diktadura, demokrazia, eta abar—, beti berdin jokatzen dute agintean daudenek. Eromen hau Europako lurretara etorri baino lehen gizataldeen bizitza orekatua zegoen, eta Euskal Herrian emakumea eta gizona burujabeak ziren. Beste behin ere agerian jartzen zaigu geure herriaren jatorrizko antolamendua, kultura eta ekoizpen sistema berreskuratzeko beharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.