Intxorta 75 urte

2012ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Orain 75 urte elgetatarrak eta Intxortaren magalera borrokatzera etorritako milaka miliziano eta gudariek, zazpi hilabetez, 1936ko irailetik 1937ko apirilera arte gerra guztien aurpegi bortitzena jasan zuten: ankerkeria, atxiloketak, fusilamenduak, sorgin ehiza, emakumeekiko errepresio basatia, bortxaketak, behartutako lanak...

Bonba tona ugarirekin Elgeta suntsitu, eta bederatzi urte geroago konpondu zuten udaletxearen eraikina, etxean berriz, askoz ere geroago. Baina gogorrena, 75 urte pasatu eta gero, oraindik inork barkamenik eskatu ez izana da.

Elgeta eta inguruak Euskal Erresistentziaren eredu izan ziren. Matxinatuek eta beren aliatuek alemaniar, italiar eta mairuekin ezin izan zituzten hemengo lubakiak gainditu. Mola eta Camilo Alonso Vegaren tropek beraien erasoaldietan behin eta berriro jasan behar izan zuten porrota.

Militar profesionalen aurrean, gudari eta milizianoen buruzagiak zibilak ziren: Felipe Bediaga, Pablo Ugarte, Segundo Olazagoitia, Patxo Gorritxo, Felix Casero, Pablo Beldarrain… gudari eta milizianoen armarik onena Askatasunaren Irrintzian sinestea izan zen.

Honenbestez, apirilaren 22an Intxortako Atean egingo den omenaldirako deialdia egin nahi diegu gerran hildakoen senideei eta baita ia 40 batailoitan hain era heroikoan Elgetako sektorean aritutakoei.

Ezinbestekoa da

iraganaren berri izatea

oraina ulertu eta

etorkizuna eraikitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.