Irakasle erretiratua

'Inosen'

2024ko abuztuaren 21a
05:00
Entzun

Aita Felix Inocencio Bujanda Sarasola Inosen izenez ezaguna izan zen. Batzuek Ino deitzen zioten, Io nire alabek. 1916ko urtarrilaren 15ean jaio zen eta 2014ko martxoaren hasieran 98 urte zituela hil. Buruaren nortasuna argi eta bizkor. Bujanda anaietako bigarrena zen. Benito zaharrena, Saseta Batailoko metrailadorea saileko tenientea zena eta 1937ko ekainaren 2an hil zena guda zelaian, Bizkaiko Peña Lemona, aurrez aurreko borrokan faxisten aurka. Gerardo osaba gazteena zen. Hiru anaiak uztailaren 18an Espainiako guda zibila piztu zenean EAJren Saseta Batailoian sartu ziren eta Gernikako bonbardaketaren lekuko izan ziren. Inoseni hanka bat falta izan arren (protesikoa bestea, tranbiara igo eta gurpila gainetik pasatzean egindako hutsegiteagatik txikitan galdu zuena), gudako frontean jardun zuen. Bihotza bihotz beti. Gizon aparta aita, barka adiskide. Donostiako Antigua auzoan jaio zen. Guztira sei anai arreba, hiru mutil eta hiru neska. Legedi errepublikanoaren alde, askatasunaren, demokraziaren eta Euskadiren askatasuna eta autogobernuaren alde borrokatu zen bere anaiekin batera, bere hiru arrebak, Luisi, Paki eta Txarok, gerrako umeen patua pairatu zuten bitartean atzerrian.

Inosen eta Gerardo Santoñan atxilotu eta heriotza zigorra ezarri zieten lehen instantzian. Aita El Dueso eta Puerto de Santa Maríako espetxeetatik bizirik atera zen. Irtetean euskal erresistentzian jarraitu zuen. Polizia frankistak «betaurrekodun herren arriskutsu bat» bilatzeko eta harrapatzeko deialdi urgentea egin zuen. Betaurrekodun dozenaka herren atzeman zituzten bereziki Donostian. Inosen, bitartean, ezkutatuta Izarraitz mendiko baserri batean. Bere anaia Gerardorekin, Jon de Igueldo ezizenekoa, lankidetzan aritu zen urtetan, orduan Venezuelan zegoen Radio Euskadira lagatzen zituzten idatzizko kronika klandestinoetan. Bi aldiz ikusi nuen negarrez: ama Xixili hiltzean eta Amnistia ondoren askatasuna berreskuratuz Donostiako tren geltokira iritsi nintzenean gaueko hamarretan. Jarraituko du.

Aita Inosenek ez zuen inoiz amore eman ezta alokatu edo ber-alokatu bere duintasuna, euskaldun demokrata pieza bateko abertzale gisa hil zen, bizitu lez. Kultua, hainbat hizkuntza menperatuz. Puerto de Santa Marían Koldo Mitxelena jakintsua ezagutzeko zortea izan zuen, zelda-kideak. Oso erlijiosoa, ez klerikala, demokrata pieza bakarrean, zalantzarik gabeko euskal abertzale sutsua eta politikoki guztiz konprometitua. Beti jende ezberdinen artean zubiak eraikitzea gustatzen zitzaion gizon aparta. Guztiak errespetatzen zituen, sozialistak bereziki (familian ugari baitzituen), autoritarioak eta faxistak izan ezik. Horiek ez. Ezagutu dudan lehen antifaxista irmoa. Lehentasunak argi eta garbi. Europar konbentzitua, bere erreferentzia pertsonalek ez zuten inoiz inolako zalantzarik onartzen: José Antonio Agirre eta Manuel de Irujo «belaunaldi berezi baten benetako ordezkariak. Errepikatzen zailak, beti eredugarriak». Euskararekiko zuen sentimendua ere azpimarratzekoa da. Bihotzaren zatirik intimoenean zuena ezpainetara eraman zuen. Bere seme-alabei helarazi zien hizkuntzarekiko eta euskal kulturalekiko maitasun trinkoa. Euskara utzi zigun seme-alabei, niri, arreba Arantxa eta anaia gazteena den Juanramoni.

Garai oso zailetan euskaraz idatzi ohi zuen orduko Zeruko Argian eta gaur Argia dena. Tematua euskara garai modernoetara egokitzeko zuen indarraz eta gaitasunaz. Horretan sinetsita zen. Lehen ikurrin klandestinoa bere eskuetan ezagutu nuen, hobeto esan deskubritu, txundituta ikusi nituen plastikozko ikur ulertezin hiru margodun batzuk, non eta etxeko pasilloko liburutegiko liburuen artean ezkutatuak nola hala. Euskadi, Lehendakaria, Eusko Jaurlaritza, Aberri Eguna, Askatasuna... Harridura eta zirrara sortu zuten ni neu nintzen mutikotxoan. Eta hau dena aita Inosenek ama Xixiliri elkarri botatako begirada konplizeen artean. Beraz jakina da, neurri handi batean behintzat, guztiok garela gure bizipenen motxiladunak. Zaudeten lekuan zaudetela beti bihotzean. In memoriam.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.