I-26an: greba orokor eta parte hartzaile baten alde

2012ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Nafarroako CGTk, beste hainbat sindikatu txikik bezala, sindikatu bloke bakoitzekoek antolatu dituzten greba orokor guztietan parte hartu izan du azken urteetan, baita, jakina, batera deiturikoetan ere. Esan beharrik ez dago sindikatu guztiak bat etorri direnean lortu dutela erantzunik onena; alegia, greba orokorreako eguna aukeratzean bat etorri direnean. Hobeto edo okerrago, bloke dinamika horretatik kanpo egoten ahalegindu da gure erakundea denbora honetan guztian. Besterik gabe, edozein mobilizazio proposamen bultzatu dugu, horixe zelakoan egokiena inposatu izan dizkiguten murrizketa eta bazterketa politika makurren aurka egiteko.

Irmo egiten dugu sindikatuen askatasunaren eta aniztasunaren alde, eta sindikatu erakunde bakoitzak bere helburuak eta horiek lortzeko jarduera metodoak izatearen alde. Aniztasun horrek, baina, erreferentzia batzuetara egokitu behar du, gutxieneko batasun maila batzuk bete ditzan: justizia eta zuzentasun maila handiagoak aldeztea. Horren haritik, begien bistakoa iruditzen zaigu bat eginik eta elkar harturik ahalegindu beharko luketela bidegabekeria egoerarik latzenak lehengoratzen: hala nola langabezia, estaldurarik eza eta horren bazterketa ondorioak, hainbat bizi-proiektutako murrizketa zorrotzak, premiarik eta eskubiderik oinarrizkoenak aintzat ez hartzea, jendea etxetik kanporatzea, eta abar.

Horregatik, CGTkook jarrera irekia izan dugu beti, eta edozein mobilizazio deialdirekin bat egin; baina ez itsu-itsuan segituz, baizik eta sindikalismoaren inguruko gure ikusmoldea aldeztuta. Horregatik, zenbaitetan, hainbat kritika egin izan dizkiegu «blokeen» ekintzei; eta, orain ere, eskubide eta askatasunen alorrean atzeraldi gordinean gauden honetan, kritiko jokatzen dugu. Temati diogu sindikatu aniztasunaren alde gaudela, baina iruditzen zaigu bloke finko eta geldietan gauzatze horrek kalte egiten diola murrizketa eta eskubide gutxitzeak konpontzeko ahaleginari. Blokeen politika horren kontra egoteak ez du erdibidean egoeta esan nahi. CCOOtik eta UGTtik, batetik, haien izaera «itunzale» dagoeneko historikoak bereizten gaitu, lan eta gizarte alorretan atzerakada dakarten politikak batituzte, gizarte elkarrizketa bitartekotzat harturik, eta, bestetik, mobilizaziorako ekimen gutxi izateak, jaramonik ez baitiote egin uztailaren 19ko mobilizazioek babes sendoa izanari, haren arrakasta zapuzten uzteraino eta jarduera formula luzapenezkoak proposatzeraino mobilizazio hari segida ematekoak bainoago. Horregatik, lerro hauen bidez, greba orokorraren inguruko beren jarrera berriro aztertzeko eskatzen diegu, hertsatuki, eta irailaren 26a bat etortzerako aukeratzat hartzeko. ELArekin eta LABekin bat gatoz gizartean mobilizazio eta erantzun maila handiagoa aldezten dutelako; haietatik bereizten gaitu, aldiz, xede guztiak esparru politikoari berari dagozkion helburuei lotuegiak dituztela (lan harremanen euskal esparrua, murrizketak «hemen» ez ezartzea…). Kezkaturik gauzka nola baliatzen duen kapitalismoa bloke horren sektore batek, identitate aldarrikapenak legezko egiteko asmoz, «Espainia berdin hondamena» delakoa, zeinak bai baitirudi legezko egiten duela kapitalismo bat eta bestea, ez hemen eta ez han ez baitugu ezagutzen kapitalismoa besterik, euroaren «eztabaidaezintasuna» besterik, Europako egitasmo ekonomiko neoliberala besterik.

Esanak esan, non kokatzen da CGT? Beti mobilizazioaren alde; oraintxe, irailaren 26ko greba orokorra irmo aldezten, lan eta gizarte alorreko matxinada eguna izan dadin, eta, oro har, gaitzespena adieraztekoa, gu merkatuen zein kapitalismo finantzario eta espekulatzailearen eskakizunen mende jartzeko duten modua dela-eta, desarrollismoaren, lehiakortasunaren, pilatzearen eta desberdintasunak areagotzearen aldeko proposamenen izenean jarri ere. Egun horretan, galdatuko dugu merkatuen eta zorraren gainetik egon daitezela pertsonak, dagoen lana banaturik aurre egin diezaiogula langabeziari, eta guztien premiarik oinarrizkoenak asebetetzea gailendu dadila hain oinarrizkoak ez diren premiak asebetetzearen gainetik. Uko egiten diogu, bada, «krisi aurreko» oparoaldiaren egoerara itzultzeari, horietan kontsumismoak, indibidualismoak eta justiziarik ezak agintzen baitzuten. Hau da, banaketaren eta gizarte justiziaren alde egingo dugu, banaketarako prest gaudenez horretan ahalegindurik. Horren haritik, murrizketek erasandako eta murrizketei kontra egindako jendearekin bat egingo dugu haiekin nahasteraino, bidea irekiko dugu kalean eta itunak egingo ditugu langabeekin, etxetik kanpora botatakoekin, langileekin, erretiratuekin, paperik gabekoekin eta ikasleekin batean.

Ez da batere langintza erraza, eta badakigu zeintzuk diren gure mugak. Parte hartzeak eta dagozkion kontuetan gizarteak zaintza handiago izateak, horrexek bakarrik ekarriko digu prozesu libreago bat eta sindikalismo garaitik arrastaka darabiltzagun arazo batzuen konponbidea. Gizarte osoa gonbidatzen dugu, bada, sindikatuoi kendurik bere egin dezan irailaren 26a.

(Erredakzioan itzulia)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.