Hau ez da gure bakea

2015eko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Hala diote, normalizazio prozesua bizi dugula Euskal Herrian. Patriarkatuaren funtzionamendu «baketsua» alegia? Bakea ez da soilik indarkeria jakin baten eza, eta bistan da. Emakumeok ez baikara «bakean» bizi, ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzatduen bake egoera neutralizatuhonetan: zeinetan emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, prekaritate eta muturreko pobrezia egoerak, eta abar eguneroko errealitate diren.

Indarkeria sexistarekiko tolerantzia 0 dioten hitzak, puntu moreak edozein denda eta tabernatan, pankartaren atzealdean ordezkari politikoak edonoiz; geroz eta kontzientziatuagoa dago jendartea eraso sexistengaiarekin: ados. Oso erosoa eta komenigarria izan daiteke aldarrikapen hauekin bat egitea, lanketa formal eta politikoki zuzenak egitea, «feminista naiz» etiketa jartzea, erasoa beti kanpoan kokatuz, nork bere burua zalantzan jarri gabe eta errora jo gabe.

Erantzunak puntualak izaten dira, eta inondik inora emakumeok eta identitate ez-normatiboek jasaten dugun indarkeriaren tamainakoak. Bada, berriro azpimarratzen dugu; indarkeria sexista sistema patriarkalaren makineriak darabilen tresna dela emakumeok azpiratuta betikotzeko, jendartean gizon eta emakumeon arteko botere harremanak mantentzeko.

Batzuek, boterearen jabe, aktibo, dirudun, alfa arra… izaten jarrai dezaten, eta besteok, des-botere, pasibo, pobre, abegikor jarrai dezagun. Hala, intentsitate baxu zein altuko indarkeria bortitzenak (emakumeen erailketak, bortxaketak, eraso lesbofoboak, esplotazioa…) eguneroko errealitate eta bizipenak dira gure bizitzetan; hemen inork ez du alerta egoera deklaratzen astero-astero bortxaketa salaketak prentsan albiste ditugunean edo sei emakume erailtzendituztenean Euskal Herrian urte batean.

Sistema heteropatriarkalean, etengabe erasotzen ari zaizkigun honetan, feministok indarkeria sexistaren aurka 365 egunetan dihardugu. Batzuetan, pankartaren atzean; besteetan, instituzio publiko politikoekin protokoloak elkarlanean lantzen, indarkeria sexistaren aurrean asistentzia eta babes sareak ehuntzen, jaietan emakumeontzako espazio seguruak sustatzen, indarkeria sexistaren egitura osoaren kontzeptualizazioa jendarteratzen, Autodefentsa Feminista tailerrak egiten. Besteetan, aldiz, ileorde, buru beroki nahiz kuleroak buruan jarri eta lapurtu nahi izan dizkiguten kale eta gauetan barrena erantzuteko prest gaudela adierazten. Bati erasotzen digutenean guztioi erasotzen digutela ozen oihukatzen jarraituko dugu.

Emakume bezala sozializatuak izan garenok, oro har, beldur dosi handiz elikatu gaituzte txiki-txikitatik. Ez digute utzi beldurra erantzun bilakatzeko gaitasunez janzten. Are gehiago, sozializazio prozesuan zehar, gure buruarengan segurtasuna izatea ahalbidetzen duten esperientziak ukatu dizkigute, gure barne-mugak errotuz. Bortxaketak, esaterako, emakume guztiok emakume izate hutsagatik bizi dugun mehatxua izanik, gure ekintzak eta espazioan egoteko moduak mugatzen ditu. Horrek izen eta helburu argia dauka: indarkeria eta kontrola.

Baina zein da ordea, jendarte honen (eta bere botere harremanen) parte diren beste subjektuen zeregina? Bada garaia sistema honek sortzen duen beldur eta biolentzia arduraz kudeatzeko, erradikaltasunez, hots, arazoaren errora joznorberaren jardunetik gure praktika politiko kolektiboetara pasatuz. Ardura lekualdatu, banatu, eta indarkeria sexistaren aurkako borrokan apustu garbiak egiteko garaia dugu, bakoitza bere eremutik, norabide berean.

Indarkeria sexistaren aurrean autodefentsa feministaz ahalduntzea izan zen eta da gure hautua, eta bide honetan jarraituko dugu indarkeriak gure bizitzak jo bitartean. Behar, ardura eta zilegitasun osoa daukagulako gure buruengan sinetsi, saretu eta blokeatzen gaituen beldurra erasoei erantzuteko emozio aktibatzaile bihurtzeko. Emakumeok erasoen aurrean biktima gisa jarduten dugun bitartean, jendartean ez da arazorik. Baina ahalduntzean, erantzuten dugun momentuan, gure erantzuna zalantzan jartzen da, zigor zuzen nahiz sozialen bitartez. Guk erantzuteko eskubidea berresten dugu, gure bizitzak jokoan daudelako, guk ez badugu egiten ez duelako beste inork egingo.

Bakearen aroa bada, izan dadila denontzako bake garaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.