Uda honen amaieran, bere herriko jaietan; herri-kanta batek azaltzen zuen gizonezko batek neskatila bati zer egingo zion baso batean topatuz gero; oso harro abesten zuen alkateak. Hala ere, hilabete batzuk lehenago, Tiktok-en emakumezkoei luzatu zitzaien galdera hau: «Gizon ezezagun batekin ala hartz batekin bakar-bakarrik geratu beharko bazenu, zein aukeratuko zenuke?»; horren erantzunak hautsak harrotu zituen, emakume gehienek hartzaren alde egin baitzuten.
Gizonezkoak minduta azaldu ziren, haiek animalia basati bat baino arriskutsuagoak zirelako.
Azken finean, gizon guztiak ez dira munstroak (not all men).
Argi ez direla munstroak. Gizonak besterik ez dira. Giséle Pélicoten kasuak argi utzi duen bezalaxe. Erasotzaileak hauexek izan ziren: senarra, okina, auzokidea, postaria, militarra... gizon gazteak, adinekoak zein adin ertainekoak. Goi eta behe mailako gizonak. Gizon ezkonduak, baita ezkongabeak ere. Gurasoak eta semeak. Eta hori gogoratzea garrantzitsua da, izan ere, gizon askok, matxismo akusaziotik defendatzen saiatzen direnean, zera argudiatzen dute: «Nola izango naiz ni matxista, ama, alaba, arreba edo emaztea baldin badaukat?». Ez ziren gizon guztiak, baina guztiak gizonak ziren.
Argi ez direla munstroak. Gure borrokaren gizon feministak, aliatuak eta politikariak ere izan daitezke. Horren froga, Iñigo Errejonen kasua. Eta, hala ere, harritu egiten dira guk hartza aukeratzeaz. Edo mindu egiten dira.
Lehengo egunean Henar Alvarezi entzun nion bere El Olimpo de las Diosas podcast-ean, gizonei axola zaiena ez dela arriskutsuak izatea, emakumeok arriskutsutzat jotzea baizik. Henarrek zioenez, gizonek beraiek onartzen dute arriskua aita direnean, eta esaten dute: «Nik badakit zer gertatzen den; nik badakit gizonak nolakoak diren».
Eta arrazoi du Henarrek. Errejonen kasua jakinaren gainean baitzegoen, ezaguna zen, babestu eta ezkutatu ere egin zen. Gogaikarria da emakumeok ahotsa altxatzea eta erasotzaileak seinalatzea dela, modu instituzionalean edo sozialki zuzenean (salaketa baten bidez), edota modu anonimoan, izututa eta beldurtuta jarraitzen dutelako. Hori horrela izan ez balitz, Cristina Fallarásen Instagrameko kontua ez zuten aldi baterako itxiko; bertan, biktimen testigantzak jasotzen ziren.
Badirudi ez direla konturatu gu, emakumeok, arriskuaren jakitun garela. Guk gure artean hitz egin dugula. Gurasoez, irakasleez, politikariez, abeslariez, kirolariez eta lagunez elkar ohartarazten dugula. Eta gu, emakumeok, honetarako guztirako antolatzen gara: elkarri entzuteko (#ahizpaniksinestendizut), geure burua babesteko (#ezzaudebakarrik), geure burua defendatzeko (#haudazuretaldea) eta gogoratzeko «#lotsa ez bada alderdiz aldatzen» hartza aukeratzen jarraituko dugula. #seacabó. @elsilencioseacabo.