Gazteak atzerrira: Willy Fogg vs Passepartout

2019ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Atzerrira joateak izugarrizko balioa dauka gure izaera alda dezagun. Beste herri eta bizimodu batzuk ezagutzera joaten garenean aldatzen dugu gure pertsonalitatea betirako. Hala eta guztiz ere, ez da gauza bera lan baten bila atzerrira joatea edo ikastera edo hobekuntza profesionala lortzeko asmoarekin joatea. Adibide dibertigarrian eztabaidan sortzeko, ez da gauza bera Willy Fogg izatea edo Rigodon (benetako eleberrian agertzen den moduan Passepartout zen arren, hau da, ez da gauza bera jauna edo morroia izatea). Horregatik datorkit burura galdera hau: gazteak atzerrira joatearen aldekoa naizen arren...zertarako? Berdina izan zen Pablo Casadorentzat ala Santutxuko edozein auzokidearentzat?

Ea nork ez duen hurbil atzerrira ikastera edo lan egitera joan den pertsona bat. Batzuek Erasmus egitasmoaren bidez joan ziren ikastera eta aldi berean hizkuntza berri bat ezagutzera edo bigarren hizkuntza hobetzera. Beste batzuk lan baten bila joan ziren, EAEko langabeziaren bilakaera ikusita. Guztiak beren curriculuma hobetzeko asmoarekin joaten dira, bueltatzeko orduan bizimodu hobeagoa edukitzeko prest. Beste kasu batzuetan, bueltatzerakoan badaukate itxaroten lanpostu bat (ea masterra bakarrik delako aitzakia bat curriculumari beste orri berri bat zenbatzeko). Hala eta guztiz ere, gazteak eskarmentu ezberdinekin bueltatzen dira Euskal Herrira. Gaur egun Europako ate guztietan krisiak indarrez jotzen duelako. Oraindik ez da hain erreza atzerrira joatea eta ziztu bizian zure lan arloan ospea edo arrakasta lortzea. Argudio horrekin bigarren galdera datorkit burura: zerekin lortzen dugu arrakasta hitza gure bizimoduan? Masterra edukitzea berez arrakasta da? Non geratzen da hezkuntzaren benetako helburua?

Era teoriko batean, atzerrian lan aukera zabalagoak bila ditzakete gazteek. Gainera, beste hizkuntza batzuk ikas ditzakete. Zer esanik ez, abentura eta ezagutza aberatsa izan daiteke, beste herri eta bizimodu batzuk ezagutu ditzakete eta. Willy Fogg izateko aukerarekin hasten dute gazte guztiek bidaia. «No limits! Goazen!», pentsatzen dute abenturarekin hastear daudenean. Atzerrira heldu orduko, irribarrea amatatzen da pospolo baten argia izango balitz bezala. Esate baterako, atzerrian bizimodu garestiagoa izaten denez, irabazten dutenarekin ez dute nahikoa bizimodu eroso batekin jarrai dezaten. Beste hizkuntza batzuk ikasi beharra birao bihur daiteke. Ez da gauza bera Suediara ikastera edo lan egitera joatea, edo Irlandara joatea. Eta nola ez, bakardadearen gaia leku ezezagunetan noizbehinka bihotzetik ateratzen zaigu espero ez dugunean. Guri ez ezik, gazteei ere gustatzen zaie, bereziki etxetik at lehen aldiz joaten direnean. Diru gutxi poltsikoan eta tristura handiarekin, Willy Fogfen efektua Rigodonen efektua bilakatzen da pixkanaka-pixkanaka, eta gazteak beren desiren morroi bihurtzen dira.

Horregatik, gazteek atzerritik arrakasta ekartzeko helburuen preferentzia aldatu behar dute joan baino lehen. Ametsek ekonomiarekin lotura nabarmena edukiko balute, gazteak izugarrizko depresioarekin etorriko lirateke atzerritik. Askotan, beste herri batera joatea sinpleagoa izan liteke. Baserrietan esaten duten bezala: «Ametsa, gogoaren igandea». Aukerak eman behar dizkiegu gazteei. Lehenik eta behin Euskal Herrian, eta gero, atzerrira joateko aukera erabakiko balute, murriztu behar izango lituzkete itxaropenak. Azkenean Rigodonek ere mundua ikusi zuen, bere garaian master bat ere ikasi ez zuen arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.