Gaizkiaren hutsalkeria eta inperialismo sionista

2023ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Hannah Arendtek,Eichman Jerusalemen: gaizkiaren hutsalkeria liburuan, norbanakoaren erantzukizunak pertsona bakoitzaren ekintzetan duen eginkizunari buruz gogoeta eginarazten digu. Gaizkiaren hutsalkeriak, kontzeptu gisa, esaten du astakeria handiak egiteko gai diren pertsonak itxurazkoak eta guztiz normalak izan daitezkeela. Itxuraz normalak diren eta gerrako krimenen gisako gaitz kolektibo batean parte hartu duten pertsona horien arrazionalizazioa, haien egintza minimizatzean, obedientzian eta aldez aurretik egindako planak betetzean oinarritzen da. Filosofoak garatu zuen kontzeptu hori, Adolf Eichman Jerusalemen epaitu zutenean izandako erreakzioak aztertu ondoren. Nazi hori holokausto juduaren betearazle eraginkorra izanik, bere jarrera, milaka judu exekutatu ondoren, erantzukizunik eta erruduntasun-sentimendurik gabeko pertsona batena zen.

Gaur egun, gaizkiaren hutsalkeriaren kontzeptu hori Israelgo estatuko agintari sionistei eta haien egitura militarrari aplikatu behar diegu: inoiz izan den aire zabaleko ghettorik handienean espetxeratutako Palestinako herriaren genozidio motel eta luze baten erantzuleak.

Gaizkiaren hutsalkeriak azaltzen digu gerra-krimen horien erantzuleek beren ekintzak arrazionalizatu behar dituztela, hain ekintza izugarrien ondoriozko disonantzia kognitiboa saihestu. Pertsona batek ezin du bere osotasun psikologikoa mantendu, arbuiagarria dela pentsatuz. Erantzukizunaren eta erruduntasunaren sentimendua arrazionalizatzen dute, pentsatuz erabakitzeko ahalmenik ez duen kate baten kate-maila direla; uste dute kate askoz handiago baten parte direla, eta kate horretan pertsonak daudela haien gainetik, eta horiek eman behar dituztela kontuak. Gerrako krimen horien egilea pertsona sadiko eta psikopata bat bezala ulertu behar dugu, baita exekutatzaile eraginkor soil bat bezala ere; txotxongilo hutsal bat bezala, behar zuena egiteko eta jasotzen zituen aginduak betetzeko bakarrik gidatua. Egoera jakin batzuetan, egoera anormaletan dauden pertsona normalaren ekintzen emaitza da gaitza. Pertsona beldurgarri eta izugarri normalak.

Kontsiderazio filosofiko horiek Henri Tafjelen ekarpen psikosozialekin osatzen dira. Berak dio pertsonak hiru identitate dituela, abstrakzio-ahalmen ezberdinekin: giza identitatea, identitate pertsonala eta gizarte-identitatea. Azken hau, gizarte-identitatea, talde batzuetako kide izatea eta beste talde batzuetako kide ez izatea onartzeko erabiltzen duguna.

Hiru maila horiek funtzionalki antagonikoak dira, identitate bat aktibatuta dagoenean gainerakoak ez dira aktibo egoten. Testuinguru militarizatu, polizial eta bortitz batean, gerrako krimenak egiten dituen pertsonak bere nortasun sozialetik jarduten du militar gisa. Testuinguru horretan, identitate pertsonala, biktimekiko gaitasun enpatiko handiagoa duena, desaktibatuta dago; identitate sozialak gainjartzen eta desaktibatzen ditu gainerako identitateak. Psikologikoki lobotomizatuta dagoen militarraren buruak beste identitateen sentsibilitatea eta enpatia blokeatzen ditu.

Gerrako krimenen izugarrikeriak aztertzen ditugunean, ulertu behar dugu ez dela exekutatzaileen erantzun psikopatikoa soilik. Arduradunak txotxongiloak ere badira, agidanez agintzen dutenak, gobernari mendekoak, inoratuak eta errealitate krudeletik kanpo daudenak. Haurren, adin nagusien eta, batez ere, emakumeen izugarrikeriei errua kentzen dien kate handiak hainbat maila ditu. Lehenengo katebegia, pentsatu gabe eta eraginkortasunez obeditzen duen sadiko edo txotxongilo hutsala da; bigarren katebegian, balak edo bonbak izan, modu eraginkorrean eta munizio-gasturik gutxienarekin hiltzen irakasten aditua den instruktorea dago; beste katebegi batean, gobernuaren bulegoak daude, non disidentzia edo matxinada estrategia ugari deuseztatzea planifikatzen den (mediatikoa, militarra, ekonomikoa); eta azken katebegian, estrategia globala diseinatu eta planifikatzen duenaren gainetik, errepresioaren eta estatu-krimenen ideologoak daude.

Ideologoen zeregina estrategia kognitiboak bilatzea da, beren soldadu txotxongilo beldurgarri eta izugarri normalek bizi duten disonantzia kognitiboa saihesteko. Gehien erabiltzen diren estrategietan biktimak deshumanizatzen dira, eta Israelgo sionismoaren estrategia genozidan Yoav Gallant Defentsa ministroaren adierazpenak ditugu, palestinarrei «giza animalia» deituz. Beste estrategia bat, biktima pairatutako sufrimenduaren erantzule egitea da: Netanyahuk adierazi zuen «Hamasek infernuko ateak ireki» dituela ghetto palestinarrean prestatzen ari ziren sarraskia aurreratuz. Isaac Herzog Israelgo presidenteak, bere adierazpenetan, palestinarrak munstro gisa definitzen ditu, ez gizaki gisa.

Nola azaltzen da Europako Batasunaren isiltasuna izugarrikeria horren aurrean? Txotxongiloak ez dira soldadu soilak bakarrik, alfonbra gorriko txotxongiloak ere badaude, beren nartzisismoan bakarrik eta palmeroz inguratuta: progresista izeneko agintariak, noraezean dabiltzan ezkerreko politikariak, lateralitate ideologiko arazoak dituztenak; eta komunikabideek lobotomizatutako masak.

Beharrezkoa da kalean Nurenbergen moduko epaiketa bat aldarrikatzea, inperialismo sionistaren eta iraganeko eta oraingo inperialismoen gerra krimenak epaituko dituena. Herriak bakarrik salbatzen du herria, eta, gizarteen militarizazioaren aurrean, antolakuntza eta aktibismoa inoiz baino beharrezkoagoak dira.

Legeak bidegabeak direnean, matxinada zuzena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.