Gaixotasun profesionala bada, ez dezatela ezkuta

2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Ezin da ukatu urteetan enpresa, Prebentzio Zerbitzu eta Mutuaren prebentzio lana berehalako kalteak eragiten dituzten eta ezkutatzeko zailak diren lan istripuak ekiditera bideratu dela, lanekoarrisku higieniko, ergonomiko eta psikosozialek gaixotasun eta sufrimendu handiagoa, lan-egunen galera gehiago eta lan istripuek baino kostu askoz handiagoa eragiten dutela ahaztuta.

Europako Segurtasun eta Osasun Agentziak dioen moduan,minbizia profesionalak bakarrik kontuan hartuta (Europako beste herrialde batzuetan bezala Amiantoa, Silizea, Kromoa, Nikela, Disolbenteak eta abarrekin lan egin eta gero aitortuko balitz) lan-istripuek baino 10 aldiz heriotza, kostu eta sufrimendu gehiago eragiten dutela ikusiko genuke. Gaixotasunaren jatorria ezkutatzeagatik, gaixoek prestazio ekonomikoak galdu egiten dituzte eta enpresek prebentziora bideratzen duten inbertsioak zentzua galtzen du. Osakidetzak, osasun publiko zerbitzu guztiek bezala, Mutuei dagozkien gastuak bereganatzen ditu, azken hauek «kudeaketa ona» egin eta superabita duten bitartean: OSALANen arabera 106 milioi euroko kostua izan zuten 2008. urtean gaixotasun profesionalek Osakidetzan, Mutuek aurreztu duten kostua. Negozio borobila.

Gaixotasun hauen jatorria ezkutatzearen inguruan CCOOk egindako kritika eta protesta askoren ondoren, 1299/2006 Errege Dekretua atera zen eta 5. artikuluan zera aipatzen da: «Osasun Sistema Nazionaleko medikuek, beren jardun profesionalaren ondorioz, gaixotasun profesionaltzat jo daitekeen eta 1. eranskinean edo bere jatorria profesionala dela susmatzen bada eta 2. eranskinean jasota dauden gaixotasun baten berri izango balu dagozkien efektuetarako jakinarazi beharko dute, Erkidego Autonomiko bakoitzeko erakunde eskudunaren bitartez… OSALAN geure kasuan… Jakinarazpen bera egin beharko dute Prebentzio Zerbitzuko medikuek bere kasuan».

Bost urte beranduago, gauza gutxi aldatu da arlo honetan, nahiz eta Euskadi, erregistratutako gaixotasun profesional kopuruan 2. postuan dagoen erkidegoa izan. 2011. urtean 3.023 hain zuzen ere, Estatuan eman direnen %16,68. Horietako 1.996 baja gabekoa izan dira eta Estatuko %21,68 suposatzen dute.

Uka ezina da zifra hauek asko murriztuko liratekeela CCOOk gaixotasunak azaleratzeko egin duen lan sindikala bertan behera geldituko balitz. Osakidetzako medikuek ahaztu egiten dute gaixoari non eta nola lan egiten duen galdetzea. XVII mendean, Bernardino Ramazinik zioen moduan: «Galdetu gaixoari ogibidearen inguruan bertan aurki baitaiteke bere gaixotasunaren jatorria». Bizitzaren 1/3 lanean ematen dugu, ondorioren bat izango du, beraz, geure osasunean, ez diogu erru guztia bizitza eta kontsumo ohiturei egotzi behar.

Iskanbilatsua da, beren kudeatzaile politikoek erreakzionatu gabe, Osakidetzak gaixotasun profesionalen 173 susmo bakarrik jakinarazi izana 2011. urtean milioika euroren lapurreta egiten dieten bitartean, Mutuei geroz eta eskuduntza handiagoa emanez eta ahulenentzako murrizketa berriak prestatzen dituzten bitartean. Premiazkoa da erresistentzia sindikal, sanitario eta sozialeko fronte bat altxatzea Mutuek ohiko gaixotasun bajen gainean egiten duten kontrolaren aurka, bihar beranduegi izan baitaiteke damutzeko.

Prebentzio Zerbitzuei ez zaie axola milaka azterketa medikoren atzean 554 susmo bakarrik jakinarazi izana, gehienak Hipoakusiak, eta noski, egin dugun presio sindikalari esker. Baina beste asko Osakidetzara bideratu dira seguru asko, horrela gaixotasun hauek estaltzen lagunduz.

Jardun txapuzero hau «azterketa medikoa» egiteagatik Kanpoko Prebentzio Zerbitzuek kobratzen duten prezio irrigarrien ondorio da, ez dute denborarik ez detektatutako kalteak jakinarazteko interesik.

Hori gutxi balitz, era guztietako amarruak darabiltzate Mutuek gaixotasun profesionalak estaltzeko horrelako argudioekin: «Entzumen-urritasun prestazioa iraungita dago, duela 5 urtetik baitaukazu». Beste batzuetan mugarik gabe torturatzen dituzte Pleurako minbizia duten gaixoak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak emandako aldeko ebazpenen aurkako demanda judizialekinaspaldian arrantzarako erabiltzen ziren itsasontziek amiantoa zutela ukatuz.

Gaixotasunen jatorra estaltzeko darabilten jardun honek pazientzia sindikala agortu du. Euskadiko CCOOk gogor salatuko ditu horrelako jardunak, medikuenak baita Prebentzio Zerbitzuenak. Inork ez gaitzala enpresa horien bideragarritasuna hipotekatzeaz salatu.

Euskadiko CCOOk ez du bere estrategia prebentiboa aldatuko, ez dugu kaltea azaleratzea bakarrik bilatzen. Ikusi dugu enpresek, kalteak edo kostuak agerikoak ez diren bitartean, ez dutela interesik zarata murrizteko edo minbizia eragiten duten substantziak aldatzeko, eta horrek horrela jarraitzen duen bitartean, ez dute prebentzioaren aldeko lanik egingo.

Apirilaren 28a dela, Lan Osasunaren Nazioarteko egunean, enpresetan eta sektoreetan joera hau barruraino sartzen saiatuko gara. Sindikatua indartzea da prebentziorako tresnarik onena. Lanaren Nazioarteko Erakundeak dioen moduan, lanean ematen diren istripuak eta osasunaren kalteak alderantziz proportzionalak dira sindikatuak enpresan duen presentzia eta indarrarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.