Frantzisko aita saindua

2025eko apirilaren 28a
13:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Utzi gaituen Frantzisko aita sainduaz artikulu baten idazten ari nintzela, gogoan pasatu zait atera dituen perla zenbaiten biduma egitea, nire komentarioak baino interesgarriago izanen zirela. Laudato si, bere entziklika aipagarriena hartu dut, denona den etxea zaintzeari buruzkoa. Itzulpena eta paragrafoen zenbakiak, Idatz argitaletxearenak dira.

- «Ehunka milioi hondakin sortzen da urtean, eta horrelako asko ez da biodegradagarri: etxeetako eta saltegietako hondakinak, eraitsitako etxe-hondakinak, kliniketakoak, elektronikoak eta industrialak, eta oso pozoitsu eta erreadioaktibo diren hondakinak». (21)

- «Oraingo egoerak aurrera segitzen badu, klima aldaketa izugarrien, eta ekosistemen inoiz ez bezalako suntsitzearen lekuko izan daiteke mende hau; eta horrek ondorio larriak izango lituzke gu guztiontzat». (24)

- «Gaindituak dira planeta ustiatzeko mugarik altuenak, eta pobreziaren arazoa ez da konpondu». (27)

- «Urtero milaka landare eta animalia-espezie desagertzen da. Galduak dira betiko eta gure seme-alabek ez dute horiek ikusterik izango». (33)

- «Gizakiaren parte hartze hau askotan ekonomiaren eta kontsumoaren zerbitzura egon ohi dela eta, bizi gareneko lurraren aberastasuna eta edertasuna murriztua gelditzen da, gero eta mugatuagoa eta beltzuri; bitartean aurrera doala mugarik gabe, teknologiaren eta kontsumorako eskaintzaren garapena». (34)

- «Onura ekonomiko azkarra eta erraza lortu nahi denean, ekosistema zaintzea ez du inork aintzakotzat hartzen. Baina axolagabekeria berekoi horrekin egiten den kaltearen kostua, lortuko den etekin ekonomikoa baino askoz handiagoa gertatzen da». (36)

- «Neurri eta ordenarik gabeko hazkundea nabaritzen dugu hiri askotan; bizitzarako eta osasunerako kaltegarri bihurtu dira, bai gai toxikoak aireratzeak eragiten duen kutsaduragatik, bai hiriko kaosagatik, garraio arazoengatik eta ikustea nahiz entzutea galarazten duen kutsaduragatik. Biztanleentzat ez da egoki gero eta gehiago zementu, asfalto, beira eta metal gehiagoz gainezka beteta bizitzea, naturarekin zuzeneko harremanik gabe». (44)

- «Ez gara konturatzen, batzuk miseria gorrian, zulo hortarik ateratzeko modurik ez dutela, bizi diren bitartean, bertze batzuek dauzkaten ondasunekin zer egin ez dakitela, goragoko maila batekoak balira bezala harrokeria erakutsiz, denetara zabalduz geroz planetaren suntsitzera ere iritsiko bailirateke haien hondakinak». (90)

- «Munduko biztaleriaren %20k, neurrigabe kontsumitzeagatik, nazio pobreei eta geroko belaunaldiei bizirik mantentzeko behar dutena lapurtu egiten diete». (95)

- «Ez luke inork aurrerapen teknologikoak gizakiaren lana gero eta gehago ordezkatzearen bila ibili behar». (128)

- «Nolako mundua utzi nahi diegu ondoren datozkigunei, gure haurrei?». (160)

- «Sektore pribilegiatu batzuek duten kontsumo maila aztertu eta ustelkeria hobeto kontrolatu ere beharko dute». (172)

- «Hamarkada askotan izandako hazkunde suntsitzaile eta arduragabearen aurrean, beharrezkoa izango da erritmoa pixka bat geldotzea, muga batzuk ezartzea eta baita berandu izan baino lehen atzera egitea ere». (193)

- «Pertsona batek berogailua piztu beharrean berogarri gehiago janzten badu, badirudi ingurumenaren zaintzaren eta sentipenak beretzen dituela. Zintzo jokatzea da kreazioa zaintzearen beharra eguneroko ekintza txikiekin nork bereganatzea». (211)

Ebanjelioko alaitasuna

Alaitasuna hitza agertzen da hogei aldiz 34 lerrotan Ebanjelioko alaitasuna entziklikaren hastapenean:

- «Ilun nago esklabo dauden jendeak gogoan. Nahi nuke Jainkoak denei egiten digun oihua entzun dezagun. Non da zure anaia? (Cain). Non da zure anaia esklaboa? Emeki-emeki hiltzen ari duzun hura? Gordezkako lantegi batean, prostituzio sare batean, eske ematen dituzun haurretan, gordeka lanean ari behar duena, kontrabandako lana baita. Eskuak odoleztatuak dituzte ainitzek, nahiz gaizkile diren, goxoan eta ixilean». (211)

- «Ttipietarik dira oraino sortzekoak diren haurrak. Elizaz irri egiten da haur horien alde delakotz, lehenagoko zahareriei atxikia. Elizak sinesten du gizaki bat beti sakratua dela, ezin hunkia. Hori gabe ez da boteretsuen meneko litezkeen giza eskubideen zaintzerik. Horrengatik ez igurika Elizak bere ikusmodea alda dezan». (211)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.