Frankismoaren biktima guztiei

Andoni Txasko, Luis Fuentes eta Josu Ibargutxi
2021eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Rodolfo Martin Villa gizateriaren aurkako krimenengatik berriki auzipetu izana, Maria Servini Epailearen aginduz, aurrekaririk gabeko egitate judiziala da, krimen frankistetako batzuk ikertu eta epaitzeari dagokionez. Bultzada prozesal erabakigarria da auzi kriminal horretan aurrera egiten jarraitzeko. Erreparazioaren eta justizia penalaren adibide argia da krimen frankisten biktima guztientzat.

Autoak Martin Villa auzipetzen du,ordena publikoko indarrek Pedro Mari?a Marti?nez Ocio, Romualdo Barroso Chaparro eta Francisco Aznar Clemente hiltzeagatik 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskian; eta 1978ko uztailaren 8an ordena publikoko indarrek Germa?n Rodri?guez Sai?z hiltzeagatik Irun?eko sanfermin jaietan. Hilketa hauek guztiak gizateriaren aurkako krimenen testuinguruan larriagotuak izan zirelarik.

Gainera, ikerketan sakontzen jarraitzeko agintzen du, baita froga gehiago eskatzeko ere Rodolfo Marti?n Villa auzipetzeko, edo artxibatzeko, beste krimen batzuengatik: 1976ko martxoaren 3an Gasteizko mobilizazioetan egindako beste bi hilketei dagokienez (Jose? Castillo eta Bienvenido Pereda); 1977ko maiatzaren 12an, Errenterian, Guardia Zibilek egindakoari dagokionez (Rafael Go?mez Jauregi); 1977ko maiatzaren 14an, Irun?ean Polizia Armatuak egindako beste hilketa bati dagokionez (Luis Cano); 1977ko maiatzaren 29an, berriz, Bilboko poliziak (Fco.Javier Nu?n?ez); 1976ko irailaren 8an, Hondarribian egindako manifestazio batean (Jesu?s Mari?a Zabala); 1976ko uztailaren 9an, Santurtzin (Norma Menchaca); eta 1977ko urtarrilaren 23an, Madrilen (Arturo Ruiz).

Argentinako epaileak erreguzko komisioak bidaltzea erabaki du Espainiar Estatuko hainbat lurralde-epaitegitara, erailketa horiekiko bere garaian egin ziren jarduketa judizialen sumarioak ere gehituak izan daitezen. Horregatik zuzentzen gatzaizkie frankismoaren aldi osoan eraildako biktimen senideei; orain arte torturatu, errepresaliatu eta gutxietsitako guztiei; eta horiekin batera, euskal eta espainiar gizarte osoari eta bere instituzioei, eraso frankista guztiek orain arte izan duten inpunitateari eusteko ahalegin oro behingoz desagerrarazteko aldarrikatu dezaten.

Dei egiten diegu biktima eta haien senide guztiei, baita euskal eta espainiar gizarte osoari eta bere instituzioei ere, bat egin dezaten abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Gasteizen, Gasteizko Etorbideko 18an den Epaitegien aurrean egingo den Elkarretaratze-Ekimenean, goizeko 11:00etan. Izan ere, Espainiako Justiziaren aurrean Egia, Justizia eta Erreparazioa exijitzeko aurrerapauso handia ematea da helburua, lehenbailehen aktibatu dezan gizateriaren aurkako krimenei buruzko salaketa guztien ikerketa.

Hitz batez, Argentinako Epaitegiak emandako autoa gureganatzeko deia egiten dugu, Espainiako Estatua zuzenean interpelatuz, hainbat ikuspegitatik:

1.- Gogoraraziz lagundu egin behar duela, eta ez duela oztopatu behar, orain arte gertatu den bezala, auzi kriminala izapidetzea, izapidetze horretan etengabeko oztopoak ezabatuz.

2.- Gogoraraziz krimen frankistak ikertzeko eta epaitzeko betebeharra duela. Betebehar horrek zera dakar:

- Botere Judizialak, epaileek, magistratuek eta Konstituzio Auzitegiak berak, beren gain hartutako nazioarteko betebeharrekin bat datozen ebazpenak har ditzaten, zigor-arloko jurisdikzioan krimen frankistak ikertzeko eta epaitzeko aukera eman eta ahalbidetzeko.

- Estatuko Fiskaltza Nagusiak 2020ko abuztuan igorritako barne-oharra benetan aplikatzea, eta, ondorioz, Argentinako Epaitegiak bidalitako erreguzko komisioak betetzearen aldeko txostena egitea egoitza judizialean, eta krimen frankistak salatzen dituzten Estatu osoko epaitegietan jartzen diren kereila kriminalak izapidetzeko onartzearen aldeko txostena.

- Espainiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarrek gaur egun izapidetzen ari diren Memoria Demokratikoaren Legeak onartzea, oztopoak behin betiko kentzeko eta krimen frankisten jurisdikzio penaleko ikerketa judizialak bultzatzeko agindu argiekin.

- Espainiako Gobernuak Argentinako Epaitegitik bidaltzen diren erreguzko komisio guzti- guztiak izapidetzea, eta dagozkion txostenak egitea Memoria Demokratikoaren Legea izapidetzen den bitartean, lehen adierazitako zentzuan.

Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataforma osatzen duten elkarteek Argentinako kereila izapidetzea eta Espainiako Auzitegietan kereila kriminalak aurkeztea bultzatzen jarraituko dugu; Espainiako Estatuan nagusi den zigorgabetasun-eredua salatzen jarraituko dugu, eta, azken batean, lanean jarraituko dugu euskal gizarte osoak Giza Eskubideen aurka jasandako indarkeria larri guztiak benetan aitortzea aldarrika dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.