Familia, estatua eta merkatua

Patxi Juaristi.
2011ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Londresko Tottenham auzoan hasi ziren iskanbilek ondorio asko utzi dituzte Erresuma Batuan: lapurreta eta txikizio ugari, zauritutako eta hildako batzuk, egunetan herritarrak beldurtuta (bereziki dendariak ) eta ia 3.000 pertsona atxilotuta.

Epaiketak berehala hasi dira preso hartu dituzten 1.300 batpertsonen auka, eta agintariek erabaki dute kasuetariko asko herri mailako epaimahaietatik goragokoetara eraman behardirela, epai gogorragoakezartzeko helburuarekin.Horrela, ume bi dituenManchesterko emakumebati bost hilabeteko kartzelazigorra jarri diote, lapurtutako praka bakero batzuk onartzeagatik; lau euroko balioa duten ur botilak ebatzi zituen 23 urteko gazte baten aurka sei hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dufiskalak; edo Facebookenistiluetan parte hartzera deitu zuten bi gazteri lau urteko kartzela zigorra. David Cameronek eta epaileek sententzia gogorrak nahi dituzte. Izan ere, euren ustez, gertatutako nahaste-borrastea arazo pertsonalen ondorioa izan da. Hau da, txikizioak, lapurretak eta iskanbilak delinkuentzia arruntaren ondorio dira. Beraz, etorkizunean horrelako portaerak ekiditeko, argi adierazi behar da gaizkileak eta ordena publikoa apurtzen dutenak gogor zigortuko direla.

Datuek, baina, beste gauzabat erakusten dute: atxilotuetariko asko, gaizkile profesionalak izan ordez, abagune nahasiak bultzatuta lapurretan egin duten pertsonak dira. Parisen 2005ean gertatu bezala, istiluak etorkizun argirik ikusten ez dutenen erantzun bortitza izan da. Beste berba batzuekin esanda: istiluak sortu dira jende askori familiak, estatuak eta merkatuak huts egin dielako.

Atxilotu dituztenetariko askok ez dute egituratuko familiarik. Guraso bakarreko familietanhazi dira, ordutegirik edotainolako kontrolik gabe.Gainera, indarkeria eguneroko kontua da eurenauzodegradatuetan, eta balio okerrak eskuratu dituzte —besteak beste, kontsumismoari, markismoari, diru errazari, indar fisikoariedota kanpo itxurari gehiegizko garrantzia emanez—.Aipatzekoa da istiluak gertatu diren tokietan Erresuma Batuko auzo aberatsagoetan bainohaurdun gelditzen diren nerabe gehiago dagoela. Ikerlariekdiotenez, gazte horiek inoizizan ez dutena bilatzen dutehaur batekin: familia bat.Hau da, bizitzari zentzuaemango dion oinarri sendo bat nahi dute, baina, konturatu gabe, gurasoengandik ikasi dituzten portaerak eta rolak errepikatzen dituzte: berehala ahazten dira euren umeen heziketaz. Haurrak atean duena erasi, sukaldean zuen ikasi.

Familiarekin batera, estatuada gazte horiei huts egin dienbigarren erakundea.Thatcher boterean egon zenetik, laboristak zein kontserbadoreakongizate estatua ahultzenjoan dira, eta horrek eraginizugarria izan du behartsuenengan. Eskolek kalitategutxiago dute, osasun zerbitzuak txarragoak dira eta, oro har,txiroek babes gutxiago dute. Besteak beste, haurdun gelditzen diren ama gazteek eskuratzen zituzten diru laguntzak murriztu egin dira. Jente pobreak, neke doblea.

Azkenik, gazte britainiarrei merkatuak huts egin die.Istiluak bereziki indartsuak izan dira langabetu ugari bizi diren auzoetan. Eroskeria bultzatzen den gizarte kontsumista honetan, gazte pobreenek erosteko gero eta gaitasun txikiagoa dute,frustrazioa eta amorruaareagotuz. Istiluekin, merkatuaren ateak modu erasokorrean ireki nahi izan dituzte.

Etorkizunean, gizartea asaldatuko duten istilu eta anabasagehiago izango ditugu, bereziki familiak, estatuak etamerkatuak huts egiten duten tokietan.

Krisia aitzakiatzat hartuta, estatuek zorpetzeko duten gaitasuna edota gizarte politikak murrizteko joeren aurrean, agintariek kontuan hartu beharko lukete era honetako politikek ondorio ezkor ugari izan ditzaketela gure gizarteen ongizaterako.

James Cameronek eta bera bezalako agintariek aukera bi dituzte: kaleetan bideo kamera gehiago jarri, poliziak ugaritu,istiluak desegiteko materialgehiago erosi eta atxilotzen dituztenen aurka sententzia gogorrak ezartzea; edo arazoari aurre egin, eta degradatutako auzoetan gizarte politika eraginkorrak bultzatzea.

Nire ustez, merkeagoa eta eraginkorragoa da ongizate estatuak bultzatzea. Beha ez dagoena aitzinera, lerra daiteke gibelera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.