Administrazioan Euskaraz Taldea

Euskararen kontrako oldarraldiaren erdian, berri ona Burlatan

2024ko urriaren 17a
05:00
Entzun

PSOEko bi kidek errekurtsoa jarri zuten 2023ko urrian, Burlatako Udaleko Kultura koordinatzailearen lanpostuari profil elebiduna kentzeko. Ez dira PSOEko edozein kide, ez dira ari beren kabuz: Sergio Barasoain Rodrigo eta Kevin Lucero Domingues dira, Burlatako PSOEko zinegotziak, eta, Kevin Luceroren kasuan, Nafarroako Parlamentuko PSOEko parlamentarioa ere bai. Hau da, alderdiaren ildoa da hori.

2024ko uztailaren 24an ebazpena eman du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, eta ebatzi du profil elebiduna legezkoa dela. Udalaren txostenak lanpostuaren funtzioak zehaztu zituen, eta Auzitegiak garbi ikusi du lanpostuak harreman zuzena duela herritarrekin.

Ebazpenaren arabera, euskaraz jakitea eskatzea ez da berez diskriminatzailea eta Konstituzioaren eta gainerako ordenamendu juridikoaren aurkakoa. Alderantziz, konstituzio-estaldura osoa du. Auzitegiak Europako Gutuna ere aipatu du; izan ere, Gutunak azpimarratzen du hizkuntza gutxituen aldeko neurriak ez direla diskriminatzaileak. Profil elebiduna justifikatuta dagoela ikusten duenez, atzera bota du PSOEko zinegotzien helegitea.

Espero dezagun ebazpen honen ondoren udalek arnasa hartzea, eta beldur ez izatea profil elebidunak jartzeko, hau da, gaztelania eskatzeaz gain euskara ere eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.