Duela aste batzuk BERRIAn asko kezkatu ninduen lan bat irakurri nuen EHUko lau irakasleren sinaduraz zetorrena: Zentzuzko hizkuntza politika baten alde. Jakin-minak eraginda, begiradatxo bat eman nion, eta gero sortu zitzaizkidan duda-mudak uxatu asmoz, bigarren aldiz irakurri nuen.
Zenbait puntu oso egokiak iruditu zaizkit. Oso egoki adierazten da han hemen bi hizkuntza ofizial ditugula eta agintari publikoen zeregina dela biak ala biak erabiltzeko eskubidea bermatzea. Izan ere, ez dago gaizki eskubide hori azpimarratzea.
Bainaagiri horretan pasadan bezala agintari publikoen zeregina zein den esan ondoren eta inolako iruzkinik egin gabe —uste dut merezi zuela hor dauden gabeziak aipatzea—, beste hausnarketa batera pasatzen dira: 1982ko Euskararen legea aipatuz honela diote: «Sorreran ezarri ziren hizkuntza politikaren oinarriek oreka nahiko egokia lortu zuten. [...] Bakea posible egin zuena ahaztea, hizkuntzaren gaia konfrontazio-eremura eramateko arriskua dakarren arduragabekeria da».
Hemen dago, nire ustez, BERRIAnargitaratu duten lanaren arrazoia.Teorian onartzen dute euskarari eman behar zaion babesa eta euskaldunon eskubideenbermea baina... arazorik sortzen ez den bitartean. Sinatzaileek diotenez, hizkuntza bakea sinatu zenean ehuneko batzuk adostu ziren, hau da, EAEren zonifikazio bat egin zen hori aintzat hartuz, eta orain ez dira errespetatzen, neurriz kanpokoak dira: «Euskararen ezagutzaren derrigortasun-ehunekoa kalkulatzeko erabilitako formulek errealitatea baino emaitza handiagoak ematen dituzte, euskararen ezarpenaren eta erabileraren lurralde-desberdintasunarekin bat ez datozenak. Horrekin, hizkuntza-eskakizunen sistemaren helburua urratzen da. [...] Hizkuntza-eskakizunari derrigortasun-dataezarri nahi zaio lanpostu guztietanadministrazioetako hizkuntza-normalizazioaren helburua (pertsonen hizkuntza-eskubideen erabilera eraginkorra bermatzekoa zena) aldatzen dela».
Sinatzaileen aburuz jokaera hori guztiz larria da eta ondorio txarrak ekarriko lituzke. Iritzi hori arrazoitzerakoan bi puntu aipatzen dituzte: administrazio publikoko langileen kopuru handia eta etorkinentzat horrek suposatuko lukeen bazterkeria.
Lehenengoaz esan dezagun baietz, administrazio publikoko langileak milaka asko direla. Baina gauza dira zerbitzu horietara hurbiltzen den hiritar euskalduna behar bezala artatzeko? Gaur da eguna oraindik, erretiratu beteranoa izan arren —70 urteetan ongi sartua, beraz— zerbitzu publiko baten premian aurkitu naizenetansalbuespen hutsak izan direna euskara erabiliahal izan dudan kasuak: Osakidetzan, ertzainek geratu nautenean, foru aldundian, udalean... Horretaz ez dute ezer esan.
Bigarren lekuan, etorkinen egoera oraindik larriagoa izango litzatekeela, bazterkeriarabultzatuz. Nola ukatu egoera horren gordina! Baina ez dut uste, zoritxarrez , etorkin asko daudenik euskal administrazio publikoko lanpostuetan,eta hori ez daeuskaraz ez dakitelako. Etorkinek aukerarik izango badute administrazio publikoan sartzeko laguntza ezohikoak beharko dituzte, eta hobe lehenbailehen ematen bazaizkie.
Ez da gaur goizeko kontua. Zenbait egunkaritan eta zenbaitekbehin eta berriz azpimarratzeneta goraipatzen dituzte euskarak egin dituen aurrerapenak. Berrionarenpredikua bezala zabaltzen dute alde guztietatik. Baina —tamalez, gaizki pentsatua ni— badirudi mezu bat sartu nahi dutela atepetik: euskara salbatuta dago. Harro egon gaitezke. Dagoeneko ez dugu beharko auzolan gehiago.
Denok dakigu euskarak urrats onak eman dituela, baina batzuek eta besteek ateratzen ditugun ondorioak ezberdinak dira: batzuek mendi gailurrerako bidean izerdiz blaijarraitzen duten bitartean, besteek aski dela eta itzulerako bidea hartzen dute.
Euskararen aurrerapenak goraipatzea oso gogoko du, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak. Eta batzuetan badirudi bera izan dela aurrerapenak ahalbidetu dituena. Bego horrela. Oso luzaroan euskara nola egon den eta euskaldunok nola moldatu behar izan genuen gogoratzen badugu, nola ukatu aldaketa nabariak egin direla. Ahaztu gabe nolanahi ere gehienbat borondatezko lana izan dela, auzolana. Auzolanaren bereizgarria da, halere, sekula ez dela amaitzen
Asko gara gailurra oraindik urruti dagoela uste dugunak, eta datuak ere hor daude. A-B-D ereduekin EAEn hasi zenetik 2018ra arteko zenbakiak:82.000 ikasleetxetik euskaldunak ziren, 206.000 ikastetxeetan egin ziren euskaldun, eta beste horrenbesteez ziren euskaldun egin. Hau da, ikastetxeek ikasleen %50 bakarrik gaitu zituzten euskararako. Hori da EHEk eta Aztikerrek 2018an egindako ikerketak emandakoa.
«Euskararen ezagutzaren derrigortasun-ehunekoa kalkulatzeko erabilitako formulek errealitatea baino emaitza handiagoak» ematen dituzten ala ez eztabaidannahasiordez, saia gaitezen hiritar guztiak bertako bi hizkuntza ofizialen jabe izan daitezen, gorago aipatutako porrot hori errepikatu ez baina, gaztelerarekin egin den bezala, euskara ere normalizatua egon dadin, inork Administrazio Publikoko sarrera itxita aurki ez dezan euskara ez dakielako.
Utopia?Euskararen alde ageri diren guztiakbenetan egiten badute alde, agian ez da horren utopikoa.
Euskararen Legea 1982an eman zenetik, zer egin da horren egoera larria onbideratzeko? Eusko Jaurlaritzak beti jakin du kontu horren berri. Gauza da norbait pentsatzeko zer katramila sortuko zen, euskara ez baina gaztelera izan balitz kasuko?
Euskara bai, baina... tantaka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu