Euskal gizarte zibila

Patxi Juaristi.
2011ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak antolatuta, Hizkuntza Eskubideen Aitortzarako eta Defentsara- ko Estrategiak izenburuazuen Nazioarteko II. Sinposioa egin zen Donostian ekainaren zortzian eta bederatzian.

Sinposioan bi gai nagusi jorratu ziren: lehen egunean, hizkuntza-eskubideen babeserako tresnak aztertu ziren;bigarrenean, gizarte zibilakhizkuntza-eskubideakbabesteko egin ditzakeen ekarpenak.

Sinposioan, argi gelditu zen gizarte zibila erabakigarria dela hizkuntza-eskubideak babesterakoan. Hainbat esperientziak erakutsi duten bezala (besteak beste, Quebecekoak), gizarte zibil indartsuak, antolatuak eta kohesionatuak dituzten gutxiengo linguistiko eta kulturalek aurrera ateratzeko aukera gehiago dituzte. Izan ere, errazagoa da hezkuntza jarduerak antolatzea, hizkuntzaren eta kulturaren aldeko ekimenak eta azpiegiturak bultzatzea edota botere publikoetan eragitea. Elkarterik gabe indarrik ez da.

90eko hamarkadara arte,euskara babestearen aldeko jarrera euskal hiztunen artean agertzen zen nagusiki. Dena dela, hamarkada horretan, ikuspuntu etniko, kulturaledo politikotik erdaldunak zi-renek ere euskara gordetzea-ren garrantziaz hitz egitenhasi ziren. Modu berean, abertzaleak ez ziren alderdietako buruzagiak zein euskarare- kin oso kritikoak ziren komunikabideek ere euskarari buruzko diskurtsoa apur bat aldatu zuten. Apurka-apurka, geroeta herritar gehiago euskara ikasteko eta erabiltzeko neurriak hartzearen alde agertzen hasi zen, euskararen transmisioa indartzen, eta euskarazko irakaskuntza ereduek izugarrizko gorakada ezagutu zu- ten. 90eko hamarkadako giro horretan, jende gehiago hurbildu zen euskal mundura, etaerakunde publikoek aurretik inoiz baino diru gehiago bide-ratu zuten euskarara eta eus-kal kulturara. Egunkaria-ren sorrera, euskarazko herrialdizkarien eta telebisten agerpena, euskal kulturaren inguruko elkarteen eraketa (Bertsozale Elkartea, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, Euskal Kantuzaleen Elkartea…) edota Kontseiluak bultzatutako euskararen inguruko XXI. Mendeko Akordioa euskal kulturak hamarkada honetan eman zituen fruitu bikainen adierazle dira.

Nire ustez, orain dela hogei urte euskalgintzan gertatutako aldaketa euskal gizarte zibilak egindako presio etakontzientziatze lanaren ondorio zuzena izan zen. Alegia, euskararekiko eta euskal kulturarekiko jarreren hobekuntza zein hainbat elkarte, azpiegitura eta ekimenen eraketa 60ko hamarkadatik aurrera euskalgintzaren baitan gorpuzten joan zen gizarte zibil bizi eta sendo batek eragin zituen. Arbola fruitutik dugu ezagutzen.

Ikuspuntu ezkorrenen arabera, euskal kulturaren eta euskararen aldeko gizarte zibila indarra galtzen ari da, indibidualismoa gailentzen eta militantzia ahultzen ari delako. 60ko hamarkadatik euskal munduan gorpuzten joan dengizarte antolatua desegiten ari da, elkarteetan gero eta gutxiago parte hartzen dugulako eta gai sozial eta politikoen inguruan interesa galtzen ari garelako.

Quebecen frantsesa da biztanle gehienen (%81,2) ama hizkuntza. Hala ere, bertako gizarte zibila ez da lo gelditu, eta lege, ekimen eta pauso berriak bultzatu dituzte, aldaketa sozialei, kulturalei eta demolinguistikoei behar bezala erantzuteko. Izan ere, oso argi dute urteetan irabazitako eremuak galtzeko arrisku handia dagoela,alboan ingelesa bezalako hizkuntza indartsu bat izanda. Buztana lastozkoa duena suaren beldur.

Euskaldunok ere argi izan behar dugu euskalgintzaren inguruko gizarte zibilak eraginkortasuna, antolatzeko gaitasuna edota presio galtzen baditu orain arte lortutakoa galtzeko arriskua dugula. Kontrario samurrik ez da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.