Europako estatu berrien sorrera

2011ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Europan XX. mendean zehar hiru bolada nagusi izan dira estatu berrien sorrerari dagokionez. Lehena Lehen Mundu Gerraz geroztik gertatu zen, inperio otomandarraren eta Austria-hungariar inperioaren erorialdian; bigarrena, XX. mende erdian, deskolonizatze prozesuak direla-eta; eta azkena, 80ko hamarkadan, Sobietar Batasuna desegin zenean. Bestalde, XXI. mendean, oraindik ere, Europako eta Ipar Amerikako zenbait herriren autogobernu-eskaerek bizirik diraute. Horietako batzuek instituzionalizazio-formula berriak eskatzen dituzte; beste batzuek, berriz, estatu izaera lortzea.

Horiek horrela, estatu berriak sortzeko laugarren boladan al gaude? Zeren menpe egon daiteke hori? Lagungarri gerta dakiguke herrialde komunisten eroaldien ondorioz sortu ziren estatu berrien esperientzia aztertzea? Horri guztiari erantzuteko asmoz, duela aste batzuk Europako Parlamentuan Estatu izaeradun errealitate berriak eta subiranotasun prozesu berriak izenburua duen ikerketa-lana aurkeztu genuen Kataluniako ikertzaile-talde batek.

Modu askotara egitura daiteke era honetako ikerketa-lan bat. Guk azterketa konparatibo bat egin nahi izan dugu era horretako subiranotasun-aldarrikapena egiten duten herrien kasuen eta Europan sortu diren estatu berrien kasuen artean. Guztira 17 ikerketa-gai izan ditugu. Alde batetik, Europan sortu berri diren 10 estatuen kasuak aztertu ditugu: Bosnia, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Kosovo, Letonia, Lituania, Mazedonia, Montenegro, Ukrania. Beste alde batetik, autogobernua handitzeko aldarria eta instituzio-erreformak egiteko eskaerak egiten dituzten sei herrialderen kasuak (gaur egun estatu izaerarik ez dutenak eta bere estatuetan gutxiengotzat jotzen direnak): Katalunia, Eskozia, Euskadi, Flandria, Groenlandia eta Ipar Irlanda. Azkenik, Ipar Amerikako kasu bat, Quebec. Izan ere, hura eredutzat hartu izan dute estaturik gabeko zenbait herrialdek.

Ikerketa-lanaren ondorio nagusiak hiru arlotan bana daitezke:

a) Herrialdearen baldintza geodemografikoak (herrialdearen tamaina eta populazioa) ez dira nahikoa arrazoi herrialde bati estatu izaera ukatzeko.

b) Herrialde batek «kokatuta dagoen estatuarekiko» elementu bereizgarriak edukitzeari eta herrialde hauen barne kohesioari erreparatzen badiegu (horiek baitira estatu azpiko demosa eraikitzeko faktore nagusiak), ikus daiteke nola estatu bihurtu diren komunitateetan ez zeudela esta- tu ez direnenetan baino bereizgarri gehiago edota kohesio handiagorik. Aitzitik, 90eko hamarka-daz geroztik sortutako estatu berrietan zeuden faktore bereiz-garriak (berezko hizkuntza edo erlijio ezberdina) ez ziren Europako demokrazia liberal kontsoli-datuetan bizi diren estaturik gabeko nazio askotan baino gehiago.

c) «Estaturik gabeko nazioen» mapa aztertzerakoan konturatzen gara subiranotasun-aldarrikapenak sozialki eta politikoki ondoen egituratuta dauden guztietan honako hiru ezaugarri daudela: (1) Aro modernoan (XV-XVIII) berezko erakundeak izan dituzte, edo-eta (2) estaturik gabeko nazioen kultura ez da kokatuta dauden estatuaren kultura berekoa (hau da, beste hizkuntza edo erlijio batekoak dira) eta (3) estatuek izandako deszentralizazio-prozesuei esker, estaturik gabeko nazio horiek berezko herri-administrazioren bat dute edo nolabaiteko ezagutza instituzionala, eta horri esker alderdi politikoen berezko sistema dute. Estatu izan nahi duten herrialde horien artean bi liga daudela esan dezakegu haien aldarrikapenen egituratze sozial eta politikoari dagokionez. Lehen mailako ligan, aipatutako ezaugarri horiek dituzten komunitateak egongo lirateke.

Ikerketa-lanaren bigarren xedea izan da estatu berri bihurtu diren demosek zer-nolako trantsizio prozesuei jarraitu dieten aztertzea. Jakina da estatu horien sorreraren ingurumaria oso berezia izan zela eta errepikaezina, hots, erregimen politiko zehatz baten gainbehera; hain zuzen, sistema komunista eta sobietarrarena. Nolanahi ere, ingurumariaz at, badira beste zenbait elementu azpimarragarri eta isilarazi ohi direnak. Alegia, honako hauek:

a) Estatu berri horietan egokitze instituzional berri bat eskatzen zuten gizarte-mugimenduak hasiera batean ez ziren independentziaren aldekoak, ezta sezesionistak ere. Nagusiki, demokrazia handiagoa eskatzera mugatzen ziren. Hori dela eta, lortu zuten gizarte-mugimendu horiek hain zabalak eta transbertsalak iza- tea.

b) Kokatuta zeuden estatuen jarrera zentralistak eta oldarkorrak eragin handia izan zuen demokrazia handiagoaren aldeko gizarte-mugimendu horiek independentziaren aldeko aldarrikapenak egiten has zitezen; izan ere, estatuek herri hauei ukatu egin zizkien beren berezitasun kulturalak eta lurralde-mailako egituratze eredu malguago batzuen aldeko eskaerak. Horren adibide ezin hobea Ukrainan dugu. Bertanzortzi hilabeteko epeanherri-galdeketa bat baino gehiago egin ziren. Lehenengoan,herritarren %70ek Sobietar Batasunaren baitan jarraitzearen alde bozkatu zuten. Bigarrenean, aldiz, %90ek independentziaren alde bozkatu zuten. Bi herri-galdeketa horien artean, estatu-kolpe baten saioa egon zen, hain zuzen deszentralizazio eta demokratizazio-prozesuan atzera egiteko xedea zuena.

Aipatutako ezaugarri horiei erreparatuta, bi taldetan sailka daitezke estatuen jarrerak (Erresuma Batua, Belgika, Danimarka, Kanada edo Espainia): (a) Kanadaren, Danimarkaren, Erresuma Batuaren eta Belgikaren eredua dugu batetik; eta (b) Espainiaren eredua bestetik. Eskoziarenzein Quebecen, Ipar Irlandaren, Groenlandiaren eta Flandesen kasuetan, onartu zaie beren demosa Estatuarena ez bezalakoa dela. Kataluniaren eta Euskadiren kasuan, berriz, Espainiaren erantzuna guztiz ukatzailea da. Ez bakarrik ez zaie onartzen nortasun nazional ezberdina edukitzea, baizik eta Espainiako Nazio bakarra dagoela aldarrikatzen da.Hori dela-eta, Europako eremu honetan ari da soka gehien tenkatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.