Nafarroako haur-eskolek gerra-aizkora atera dugu lurpetik, eta guztien bila goaz zigortuaren eta ahaztuaren 0-3 zikloaren duintasuna lortzeko. Pertsona baten hezkuntzako Lehen Zikloa da 0-3 urte arteko hori, eta eskubide osoz hartzen dugu, gainerako hezkuntza-zikloak bezala. Beraz, gure ume bakoitzak eskubide batzuk ditu, eta horien artean honako hauek daude:
- Bizitzako lehen etapan laguntza ona jasotzeko eskubidea —hori da, bide batez, garrantzitsuena—, maila fisikoan, intelektualean, afektiboan eta sozialean izaten baita garapen handiena.
- Baina, maila guztietan erabat garatu ahal izateko —bere atxikimendu-figuretatik bereizten den lehen aldia izanik—, erreferentziako hezitzailearekin lotura afektibo segurua izateko beharrezko baldintzak izateko eskubidea du; eta horrek lagundu egingo dio, baita ere, bizitzako hurrengo egokitzapenetan.
- Seguru sentitzeko eskubidea, errespetuzko giro atseginean. Baina hezitzailea eta espazioa partekatu behar baldin badu beste zazpi (0-1 urtean), edo 11 (1-2 urtetan), edo 13 (1-3 urtetan), edo 15 (2-3 urtetan) haurrekin, ezin da beti segurtasun fisiko edo afektibo hori bermatu.
- Orain arte aipatutakoagatik guztiagatik, bere unitatean bi pertsonaz lagundua izateko eskubidea du; bata eskuragarri ez dagoenean, bere premia fisiko zein emozionaletan bestearen arreta jaso ahal izateko.
- Haur-eskolara doan sartzeko eskubidea, gainerako zikloetara bezala; eta ez egotea baldintzatuta familiak ekonomikoki ahal duen ala ez.
- Lehen hezkuntza hori ama-hizkuntzan edo familiak aukeratutako hizkuntzan jasotzeko eskubidea: gaztelaniaz edo euskaraz, gure erkidegoko bi hizkuntza ofizialak baitira.
- Jolasaren eta esperimentazioaren bidez ikasteko eta garatzeko eskubidea; horretarako era guztietako esperientzia aberasgarriak eskainiko zaizkion giroan. Baina gehiegizko ratioek askotan ez dute horretarako aukerarik ematen; funtsean, jateko, garbitzeko eta atseden hartzeko eguneroko uneak hartu behar dira kontuan. Hau da, asistentzia hutsa.
- Hezitzaileak eta bere inguruan lan egiten duten pertsonek estresik gabe lan egiteko eskubidea; eta frustraziorik eta ezintasunik ez sentitzea, guztira eta guztiengana iritsi ezin direlako.
- Hezkuntza-lana eta egiten duten lanaren erantzukizun-maila aitortuta ikusteko eskubidea.
- Haur Hezkuntzako lehen zikloa kalitatezkoa izateko behar den guztia inbertitzeko eskubidea. Izan ere, gure umeak etorkizuneko helduak izango dira; eta nortasuna nola eratu den, orduan izango dira.
Horregatik guztiagatik, eta eskubide horien guztien defentsan, Nafarroako Gobernuari eta Hezkuntza Departamentuari eskatzen diegu lanean jar daitezela 0-3 zikloaren hobekuntzan.
Eskubide osoko 0-3 batengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu