Donostiako gotzaina

Eskerrik asko hainbatengatik

Fernando Prado Ayuso
2025eko apirilaren 7a
16:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Duela urtebete, garai honetan, Hondar-ale bat, on mendia izeneko idazkia idatzi nuen zera gogoraraziz: Gipuzkoan, ongizate maila handiko lurraldea izan arren, oraindik ere badaudela erronkak, bereziki pobreziari eta bazterketari dagokienez. Poztekoa da ikustea komunitateak, Caritas bezalako erakundeekin, eta Elizaren gizarte-ekintzaren hainbat proiekturekin batera, gehien behar dutenen bizitza hobetzeko lan egiten duela.

Errenta Aitorpenean x markatzeko gonbidapena jokabide erraza da, baina, aldi berean, indartsua. Gogorarazpen bat da, gutako bakoitzak gure ekintzak txikiak direla uste dezakeen arren, elkarrekin aldaketa handia eragin dezaketela jakitea.

Guztion ongiari laguntzeko modu zehatz eta positiboa da, eta, argi eta itzalen artean, gizarteari zerbitzua emateko asmoari leial izaten jarraitzen duen erakunde baten lana babestuz. x Elizaren alde eta «beste helburu sozial batzuen alde» jartzea gure eskubidea da, eta erakunde publikoek eskubide hori erabiltzea erraztu behar dute.

Ekimen hori edonork egin dezake, bere fedea dena delakoa izanda ere, hau da, berezko hainbat proiekturen bidez eta beste hainbat erakunderekin lankidetzan, Elizaren lanak gizartean duen eragin positiboa aitortuz.

Elizak egiten duen lanari ekarpena egitea erabaki zuen gipuzkoarren kopurua nabarmen igo zen 2023ko errentaren azken kanpainan. Eskerrak eman nahi dizkiet bihotzez, kristau-elkartearen izenean, laukian x jarriz, libreki, aukeratu zuten makina bat gipuzkoarri.

Keinu txiki hori modu jakitunean egitea erabaki zuten zergadunen kopurua 3,47 puntu igo zen aurreko kanpainarekin alderatuta; %14,01etik %17,48ra igaroz. Azken urteetako aitorpenen ehunekoaren etengabeko beherakada etenaz.

2023ko errenta kanpainan, Elizaren aldeko joeraren emaitzak, igoera txiki baina esanguratsua izan zuen aitorpenen kopuruan; Elizaren aldeko aitorleen ehunekoan errenta aitorpen guztiekiko, bai eta bildutako kopuruan ere. Arrazoi horiengatik, bihotzez eskertu nahi dut, guztioi, mesede egiten digun ahalegin hau. Eskerrik asko! Hori guztia ezinezkoa izango litzateke hainbeste jenderen borondate ona gabe.

Bestalde, bultzada garrantzitsu horrek, oraindik, egiteko asko dagoela erakusten digu. Harrituta nauka Gipuzkoako aitortzaileen ia %40k Elizaren aldeko x edo «beste helburu sozial batzuen» aldekoa ez dutela adierazten dioten datuek. Zeregin hauetara bidera litezkeen baliabide asko aukeratu genezakeen zerbaiti espezifikoki esleitu gabe utziz eta berezkoa dugun erabakitzeko eskubide hau zapuztuz. Denok eskubidea ondo eta kontzientzia handiagoz beteko bagenu, nabarmen lagunduko genuke askoz pertsona gehiagoren mesedetan, batik bat, gehien behar dutenen onerako.

Errentaren autolikidazio-prozesuetan, eta aholkularitzei eta beste bitartekari batzuei eskatzen zaizkien aitorpenetan, agian ez da jartzen beharrezko arreta x markatzeko orduan, eta, ondorioz, eskubide hori kontzientzia handiagoz burutu liteke. Denok dakigu pauso erraz hori ez dela batere zaila. Ez dio ezertan eragiten gure zergei. Ez dio inori kalterik egiten, aldiz, askori on egiten dio. Hori dela eta, Gipuzkoako kristau-elkartetik, bi x markatzeko gonbita luzatzen dugu, egin dezakegun esleipena bikoiztuz, eta, horrela, laguntza ahalik eta pertsona gehienengana iritsi dadin.

Datozen asteetan aitorpena egiten duzuen guztiok gonbidatzen zaituztet laukiak markatu izana pertsonalki egiaztatzera, edo zuen izenean betetzen dituztenei arreta berezia jartzeko eskatzera. Edonola ere, markatu dezagun x bikoitza gure aukera jakitun eta asketik.

Gure Gipuzkoa maitea lurralde eskuzabala da, eta ongi baino hobeto daki zer den guztion ongia bilatzeko ahalegin txikiak egitea. Guztioi dagokigunarekiko benetako konpromisoak eta elkartasunak badu zeresanik gure artean. Ahulenen zaintza eta arreta, zalantzarik gabe, gure benetako nortasunaren ezaugarria dira.

Berriro ere eskerrak ematen dizkizuet guztioi. Espero dut datorren urtean idazki hau bera idaztea, azpimarratuz gero eta pertsona gehiago direla jarrera aske eta borondatezkoaren bidez guztion ongiari lagundu nahi diotenak. Hau da, gizarte gisa konprometitzen gaituen jokabide erraz honen bidez, behar duten «hainbati» laguntza eta lankidetza luzatzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.