Emakumeak eta gizonak: izatez eta eskubide osoz

2021eko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Gizaki guztiok —salbuespenik gabe— izaki sexuatuak gara; gure gizatasunaren dimentsio bereizezin hau gurekin batera doa, eta garatuz doa etengabe, jaiotzen garenetik hil arte.Disfuntzionalitate organikoren bat daukagun gizon eta emakumeok ere, errealitate berean bizi gara. Eurek ere/geu ere badaude/bagaude sexu-dimentsio horrek eraginda, mugatuta, baldintzatuta...

Hori eztabaidaezina den arren, jakin badakigu —batez ere emakumeok— zer den gizartearen zati batek, instituzioek edota gizarte-mugimenduek ere, gure dimentsio sexuala ez ezagutzea, susmo txarra hartzea eta ukatzea, —bere osotasunean edo bere zenbait aldetan—. Hori gertatzen da, maila batean edo bestean, arrunta edo normatiboa den horretatik aldentzen garelako, edo, egunero entzuten dugun moduan, «normala» den horretatik.

Gizakion historian zehar, ia kultura guztietan eta gaur arte, «legitimo, onargarri eta funtzionaltzat» jotzen denari erantzuten ez dioten organismoak dauzkagun emakume eta gizonok burla, mespretxu eta gaitzespenak jasan ditugu gure gorputzen edo beren adierazpenen aurka.

Gure identitate sexuala eta sexualitatearen adierazpenaren errespeturik eza eta ukazioa esperimentatu dugu, eta jasaten jarraitzen dugu, konfigurazio organiko (gorputza eta burua) anitz eta ezberdinekin jaio ginelako, edo horiek aldatu dituzten gertakari eta prozesuetatik transitatu garelako.

Aurrerapen zientifiko eta gizarte-garapenaren hirugarren milurteko honetan ere (edo atzerapenarena ote da?) gure dimentsio sexualaren garapena eskasa dela entzuten jarraitzen dugu, bai eta txarra, desegokia, hutsala edo mespretxagarria dela ere. Hitzez, egitez edo ez-egitez —pekatu bat balitz bezala— ukatu gaituzteeskubide osoko emakume eta gizon errealak ez bagina bezala.

Hori dela eta, ez dugu beste alde batera begiratuko transexualitate egoeran dauden emakume eta gizonen sufrimenduaren aurrean. Beren identitate sexuala aintzat ez hartzeak, mespretxatzeak eta ukatzeak, eragiten dituzten sufrimendua eta amorrazioa.

Giza aniztasunaren aitortza, errespetua eta babesa, nahiz diskriminazioa, biolentzia eta bazterketaren amaiera, bultzatzen dituen lege bat oztopatzea begirune falta horren azken isla da.

Ez dugu beste aldera begiratuko, gure oinarrizko eskubideen aurkako erasoak bere egoeran islatuta ikusten ditugulako.

Ez dugu beste aldera begiratuko, haiekin partekatzen ditugulako bazterkeria- eta diskriminazio-egoera asko, gure gorputzak eta buruak ez ezagutzeagatik, aintzat ez hartzeagatik edo baztertzeagatik (isekak, jazarpena, indarkeria, isolamendua, bazterkeria, gizarte-bazterketa, lan-bazterketa, etxebizitza-zailtasunak, eta abar).

Ez dugu beste aldera begiratuko; izan ere, askotan, ikusezin bihurtzen eta ukatzen dituztenak gu gutxiesten gaituzten eta «emakumeak baino gutxiago bagina bezala edo emakume osatugabe» gisa hartzen gaituzten pertsona berberak dira...

Ez dugu beste aldera begiratuko, haiekin partekatzen ditugulako bazterkeria- eta diskriminazio-egoera batzuk, gure gorputzak eta buruak ez ezagutzeak, aintzat ez hartzeak edo ez onartzeak eragindakoak (isekak, jazarpena, indarkeria, isolamendua, bazterketa, gizarte- edo lan-bazterketa, etxebizitza-arazoak, etab.)

Eta ezin dugu beste aldera begiratu, batez ere, gure dimentsio sexuala mespretxatzea eta gure izate sexuatua ukatzea, hau da, garen eta garela dakigun emakume eta gizonak, gure gizatasunaz gabetzen saiatzeko modu basatia delako, eta desgaitasun-egoeran dauden emakume eta gizonek nahiz transexualitate-egoeran daudenek etengabe egiten diogu aurre deshumanizazio horri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.