Raxoiren gobernuak, hainbat agintari europearren eskutik, bultzatzen duen etengabeko egokitzeen politikak, gero eta urrunago ikusten dugun errekuperazioa atzeratzeko baino ez duela balio ideia partekatzen dut eta agerian geratzen da ez gaituela putzutik ateratzen lagunduko. Baina, kontu ekonomikoez gain, egokitzeak eredu aldaketa bat bilatzen duela pentsatzen dut. Egokitzea batez ere arlo ideologikoan gauzatzen ari dela uste dut.
Eztabaidaezina da, lehenik eta behin, arlo sozialean egokitze ideologiko bat suertatzen ari dela. Raxoiren gobernuak, orain dela gutxi lortutako botere autonomikoak biziki babestua, mendekotasunaren politika deusezten hasi zuen legealdia. Gero, bere lehen lau hilabeteak ospatu zituen, berrogei urtetako atzerapauso bat emanez, langileen eskubideei eta Espainiako sindikalismoaren funtzioari dagokienez, Lan Erreformaren onartzea dela eta. Hezkuntza eta Osasun arloko murrizketak ezagutzera eman ditu. Murrizketa hauek eragiten dute oinarrizko zerbitzuen eskaintzaren kalitatearen galtzea eta unibertsaltasunaren bukaerara daraman urrats argi bat.
Nire belaunaldiak lan baldintza duinen alde egin duten sindikaturik gabeko herri bat ez du ezagutu. Ezta ere oinarrizko hezkuntza izateko edota osasun-zentro baten dohainik arreta jasotzeko eskubiderik gabeko herri bat. Baina horrek ez du esan nahi ezagutuko ez dugunik. Eta horrek ereduaren funtsezko aldaketa bat ekartzen du.
Bigarrenez, egokitze ideologiko baten aurrean gaude erakundeen arloan. Duela bi urte baino gehiago, Madrileko unibertsitate batek antolatzen zuen lehiakortasunari buruzko ikastaro baten egon nintzen, Alderdi Popularra, CIU, BNG eta EAJko legebiltzarkideekin batera. Ikastaroa Rodrigo Ratok zuzendu eta Juan Costak koordinatu zuen, eta bertan lehen mailako enpresariek parte hartu zuten, gobernu sozialistaren kide ezagunez gain.
Ikastaro horretan ikusitakoa eta entzundakoagatik, lehiakortasuna hobetzeko gakoa Estatuaren ereduaren aldatzearen beharrean dago. Hala da. Berdin zion zein gaiez hitz egiten zen, etengabe ateratzen baitzen behar hori. Benetako obsesio bat zen. Estatu Autonomikoa —esaten zen— merkatuaren batasuna apurtzen zuela, orduan ondo ezagutzen ez genuen krisitik herria ateratzeko beharrezko baldintza zena, alegia.
Gaur egun gobernuak murrizketak Osasun-Sisteman eta Hezkuntzan planteatu dituen moduak ikastaro madarikatu horretan azaleratu zen ikuspegiarekin bat egiten du. Berdin dio Autonomiek (batzuk besteak baino gehiago) arlo honetan euren eskumenen kudeaketa eraginkor bat egin izatea. Berdin dio lurraldearteko koordinazio mekanismoak eta Estatua eta Autonomia Erkidegoen arteko adostasunetarako organoak egotea. Murrizketa ekonomikoez gain, berdin dio etenik gabe hogeita hamar urteetan Estatu Autonomikoari esker, beste gauzen artean, aurrerapen eta herritarren bizi baldintzen berdintzea lortu izatea. Berdin dio. Eta horrek ere ereduaren aldaketa bat ekartzen du.
Eta, hirugarrenez, diskurtsoan egokitze ideologiko bat gorpuzten hasi dela kontsideratzen dut. Egokitze larri bat, gutxienez, aurreko bien antzera. Joan diren hauteskundeen kanpainan, Raxoiren hautagaiak ezaugarri xenofoboak zituen proposamenaren bat bota zuen, azken urteetan iritsi diren etorkin kopuru handiegiaz edota «espainiarren» zerbitzu publikoak erabiltzen dituzten etorkinei buruz hitz egin zuenean. Baina oraingoan azken urteetan ez bezala, sakabanaketa eta guztiok barruan daramatzagun egonezinak piztea eragin dezaketen neurri bereziak ikusi ditugu. Pentsatzen al du gobernuak, akaso, medikuarengana datozen etorkinei arreta ez dietela emango, gaixotasun kutsakorra duen seinale argiak dituenean? Eta osasun publikoan arazoren bat konpontzen al du pertsona horientzat larrialdien arretaren aukera bakarrik geratzea? Ez, inolaz ere ez. Neurri horiek eragiten dutena da gure herrian gero eta motzagoak diren epeetan osasunaren pribatizazioa erraztea.
Neurri horiek alderdiaren kanpaina publikoek bultzatzen dituzte, eta, nire aburuz, muga inkonstituzionaletik at daude eta onartezinak ere gertatzen ari zaizkigu. Adibide gisa, Alderdi Popularrak hemendik gertu egin izan duen kanpaina aipatzen dut: Bilbotarrak lehenik deituriko kanpaina, alegia. Greziarrak lehenik leloa Legebiltzarrera eraman zuen Egunsenti Urrekara alderdi neofaxistak. Eta horrek ereduaren aldaketa ere bilatzen du.
Hori esanda, zilegia litzateke galdetzea gure herriko sozialdemokrazia prest dagoen aipatu egokitze hirukoitz horri aurre egiteko. Horretan datza datozen urteetako ezkertiarren erronka handiena.
Egokitze ideologiko hirukoitza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu