SARS-CoV2 birusak eragindako osasun-larrialdia, zoritxarrez, neurri eta errekurtso militaristen gorakadarekin lotuta etorri da. Gobernutik gehien bultzatu diren irudi ikonikoak, UMEren esku-hartzeak izan dira. Esku hartze horiek errekurtsoen zarrastelkeria suposatu dute, eta eraginkortasuna, nahiz eta bide pribilegiatuak eduki, beste zerbitzu zibilekin konparatuta (osasun eta garbiketa zerbitzuak, Babes Zibila...), antzekoa izan da; hau dena, militarren eta Estatuaren Segurtasunerako Indarren erakusketa lotsagarri bat egiteko izan da. Helburu berdinarekin, osasun zentroak militarizatuak izan dira (Ifema eta beste kanpainako ospitaleak); horren ondorioz, osasun zentroen errekurtsoak igo edo handitu beharrean, gutxitu edo itxi egin dira.
Krisi honen aurrean egindako esku-hartze militarrak osatzeko, telebistan ikusitako irudiak —Fernando Simon eta buruzagi militarrak elkarrekin prentsa aurrekoetan— gure oroimenean grabatu dira. Jugoslaviako gerrarekin gertatu zen bezala: hila eta suntsipenerako sortu den erakunde bat, «gizaldeko» lanaren bidez zuritzen saiatu dira.
Konfinamendua aldakorra eta zigortzailea izan da, eta ahul-egoeran dagoen biztanleriarekiko errepresio selektibo bat ikusi da; horren ondorioz, aporofobia eta xenofobia hazi egin dira.
Hasiera-hasieratik, gizartea infantilizatu nahi izan zen, eta entrenatutako profesionalen esku utzi zen; entrenatuak baina ez hain zuzen, sendatzera edo krisi-egoerak kudeatzera, are gehiago, probokatzera. Ekintzak metafora beliko basatien erretorika handituarekin kontsekuenteak izan dira. Kontuan izanda jendea zer eskatzen ari zen —baliabide gehiago zerbitzu publiko eta zibilentzat (suhiltzaileak, Osakidetza, babes zibila, etab.) eta gutxiago UMErako—, ondo prestatu zuten bere mezua. Honen adibidea: UMEek balio dutena baino gutxiago ordainduta, Babes Zibila profesionalizatu liteke. Pandemiaren kudeaketa militarizazio sozialaren adibide bat izan da, militarrek pertsonak identifikatzeko duten ahalmen berria barne. Askatasun asko galdu ditugu, eta ikusiko dugu zenbat denbora behar dugun berreskuratzeko hilabete gogorrenak igaro ondoren.
Bestalde, kaleetan hedatutako militarrak ikusteak beldurra sortzen du. Hala da. Eta izututako edozein krisitan, are gehiago tamaina horretako batean, edozer gauza botatzeko beharra sentitzen dugu, konponbide batera iristeko. Egin dezagun behar hori erabaki egoki bat. Izan ere, militarizatuak ondorioak ditu: zenbait gizarte-sektoretan (balkoiko poliziak, adibidez), ildo bereko jarrerak areagotzea. Militarismoak polarizatu egiten du, eta ez du sendatzen. Beldurrik gabe esan dezakegu enpatia izan dela krisi honetako lehen biktima.
Gastu militarrak ezabatzea, oinarrizkoa da gizarte zuzen bat lortzeko. 2021. urterako, 34.525 milioi euroko gastu militarra egongo da Espainian; ia 95 milioi euro egunero. Kontuan izanda pandemia garaian sortu diren beharrak, edozein pertsonak imajinatu dezake zein zerbitzutan gastatu beharko liratekeen miloi horiek, esaterako: osasun zerbitzuetan, suhiltzaileetan, irakaskuntzan, ikerketa zientifikoan...
Beste modu batean esanda: zein baliagarriak izango ziren miloi horiek, biztanleriaren egunerokoan sortzen diren beharrei (pandemiarekin edo pandemia gabe) aurre egiteko!
COVID-19a eta militarismoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu