Bildu gaitezen!

Jaione Isazelaia
2011ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Horrela despatxatzen zen Ruíz de la Prada, gerra osteko Bergarako lehenengo alkatea, herriko bi emakumei buruz:

Jarraian transkribatzen den testua (BUA Bergarako Udal Agiritegia 5-E-6, 1937-1938 Informes políticos. ANEXO B) eskuz idatzita dago eta alkateak berak sinatzen du.

«Xxxxxxx Xxxxxxxx Xxxxxxx

1. Muy separatista y activa propagandista

2. El marido, Xxxxx Xxxxxxx, era concejal nacionalista vasco

3. Era presidenta de las Emakumes del Batzoki de Vergara, trabajaba constantemente y con el mayor interés en favor del separatismo vasco, habiendo intervenido activamente en las elecciones en favor del Frente Popular.

4. Posición económica buena, su marido y su padre son panaderos.

5. Es mujer peligrosísima y tanto daño ha hecho en Vergara por su actuación política separatista que (?) ser fusilada si cae en poder de las Gloriosas tropas Españolas.

Yyyyy Yyyyyyyy, lo mismo que la anterior»

Salaketa, epaia eta sententzia proposamena paper mutur baten. Gerra ostean gertatu zen, etsaiaren likidazioa zen helburu nagusia eta, ikusten denez, Bergaran egokitu zen alkate faxistak eskrupulu gutxi erakutsi zuen.

Handik gutxira alkatea bera erbesteratu zen argitzeke geratu ziren arrazoi ilunengatik.

Ruíz de la Pradaren oinordekoek ez dituzte inoiz kondenatu ez gerran, ezta gerrostean, egindako gehigikeriak.

Ruíz de la Pradaren oinordekoak legearen babes osoarekin aurkeztuko dira datozen udal hauteskundeetara, haientzat ez da behin ere izan ez depuraziorik ezta kuarentenarik.

Aldiz, Bildu koalizioa osatzen dugunok, ibilbide demokratiko gardena duten partiduetako militanteak batzuk, nahiz ibilbide mota anitzak ditugun hautagai independienteok, goizetik gauera geure burua ilegaltzat ez ezik, ETA erakundearen testaferro garen akusaziopean debekatuta dugu, oraingoz, hauteskunde hauetan parte hartzea.

Fiskaltzaren inpugnazioaren sostenguak, izan duen ondorio dramatikoagatik ez balitz, barrez lehertzeko modukoak dira: D3Mko (neu ere ez nintzen gogoratzen zer zen) sinatzaile izatea, Durangoko kontzertu batzuetara joatea (legezkoak, portzierto) eta Belgikako manifestazio baten parte-hartzea (legezkoa hau ere).

Bilduko koalizioa osatzen dugunon erru bakarra, erruduntzat jo bagaitzaketehorregatik, aberriarenganako dugun maitasuna da. Inok behartu ez bagaitu ere, ez dugu aukeratu aberria salbatzea; egoerak horrela eskatuta, besteak beste, lokatza honetatik guztion burua ateratzeko ekarpentxoa egitea erabaki dugu. Zoritxarrez interes handiagoek oztopo eta traba ugari jartzen diote asmo honi.

Idatzi hau idazten ari naizela ez dakit zer erabakiko duen tribunal konstituzionalak, halere, jakin badakit zeinen oinordeko naizen eta zeinen oinordeko ez naizen eta jakin dakit ere zer erakutsiko diedan neure oinordekoei. Bizitza motza bada ere oroimena luzea da, oso luzea.

Espainiar politikari eta epaileen indar zapaltzaileei aurre egiteko bildu gaitezen denok. Bildu gaitezen, eta sortu dezagun bakean Euskal Herri berria!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.