Balenciaga museoa: ametsa egia bihurtuta

2011ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Ekainaren 10ean, Cristobal Balenciaga Museoak ateak zabaldu zituen. Arkitektura ingurune zirraragarri batean, bilduma iraunkorraren, aldi baterako erakusketen eta jarduera didaktikoen bitartez, Cristobal Balenciaga museoak aukera paregabea eskaintzen digu goi joskintzaren nazioarte mailako pertsonaia nagusienetakoa den Cristobal Balenciagaren sorkuntza unibertso zoragarrira hurbiltzeko.

Balenciaga dotoreziaren eta perfekzioaren eredua damodaren munduan. Eta euskaldunok gure egiten ditugun balioak biltzen ditu bere baitan: ahalegina, diziplina, iraunkortasuna, ondo egindako lana, ekintzailetasuna, diskrezioa… Museoak ikusgai jartzendizkigu balio horiek jostun-sortzaile getariarraren talentu paregabearekin konbinatuta lortu diren emaitza zoragarriak.

Halaber, Cristobal Balenciaga museoak Gipuzkoarennazioarteko proiekzioa eta sormenarekin, dinamismo kultural eta industrialarekin eta modernitatearekin duen lotura indartzen laguntzen digu. Museoari esker, modarekin zerikusia duten nazioarteko zirkuituetan sartuko da Gipuzkoa eta aukera berriak zabalduko zaizkie hemengo sortzaileei eta enpresei beren talentua enplegua bultzatuko duen industria bilakatzeko, gaur egungoa bezalako testuinguru ekonomiko zailean.

Une egokia da Cristobal Balenciaga Museoa egia bihurtu duten profesional guztien ahalegina eta dedikazioa eskertzeko. Lehenik eta behin, eskerrak eman behar zaizkio Balenciaga Fundazioko profesional taldeari, zuzentasun, ausardia eta arrakastaz gidatu baitu proiektu hau.

Era berean, aitortu beharra daukagu AV62 Arquitectos enpresak (Toño Foraster eta Victoria Garriga) proiektu museografikoaren diseinuan eta barne-diseinuan egindako ekarpen baliotsua, ezin hobeto uztartu baititu CristobalBalenciaga Museoareneraikin berria eta Aldamarjauregia. Eptisa enpresaren laguntza ere eskertu behar dugu eta, bereziki, Jose Luis Irazurena.

Museoa eraikitzen, egokitzen eta martxan jartzen parte hartu duten enpresen laguntza aparta ere eskertzekoa da.

Azkenik, nabarmentzekoa da Hubert de Givenchyk eta museoaren bilduma osatzeko piezak eskaini dituzten guztiek emandako laguntza paregabea, horiek gabe ez bailegoke museorik.

Bestalde, Cristobal Balenciaga Museoak erakusten digu erakunde arteko lankidetzaren indarra, asmoak bateratu eta kultur proiektu konplexuak bideratzeko. Berroeta Aldamar sozietate publikoaren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren eta Getariako Udalaren laguntzaz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Cristobal Balenciaga Museoaren eraikuntza bultzatu du, nahiko egoera zailean batzuetan. 2010ean, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Balenciaga Fundazioan sartu gara bere egitura sendotzeko, proiektu museografikoa garatzeko eta abian jartzen laguntzeko. Azken batean, lidergo partekatua jarri dugu praktikan iritsi zaizkigun arazoak konpontzeko eta Cristobal Balenciaga Museoa egia bihurtzeko.

Museoa ireki ondoren, erakunde publikoek lankidetza estuan jarraitu behar dugu ekimen pribatuarekin eta gizartearekin, oro har; Cristobal Balenciaga Museoan egindako inbertsioari gizarte etekinik handiena ateratzeko. Alde horretatik, funtsezkoa da moda sektorean talentua erakartzen, mantentzen eta garatzen eta, aldi berean, nazioarte mailako bikaintasun zentro nagusiekin harremanetan jartzen lagunduko duen Eskola bultzatzea.

Guztien ahaleginari esker, Cristobal Balenciaga Museoa egia bihurtu da. Gipuzkoarguztion eta bisitan datozkigun guztien gozamenerako. Funtsezko erreferentzia puntuizango da sortzaileentzat eta modaren eta diseinuaren industriarako.

Ikusleak askotarikoak izan daitezke, baina, Balenciaga Fundazioaren egitekoa izango da haiek erakartzea, haien itxaropenei erantzutea eta haien arreta eta inplikazioa saritzea. Horretarako, kudeaketareneraginkortasuna, eragimena eta bikaintasuna sendotu behar dira.

Zorte on eta urte askotako, Balenciaga Museoa!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.