Bakearen alde, Israelen boikotaren aurka

2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Behean sinatzen dugun katalan, galiziar, euskaldunok eta gure herrien autodeteminazio eskubidea defendatzen dugunok, idatzi honen bitartez,BDS ( Boikot Desinbertsio eta Zigorrak)kanpainari gure aurkakotasuna adierazi nahi diogu. Kanpaina horrek Israelekojatorridun produktu ekitaldi edota profesionalen aurkako ekintzak bultzatzen ditu arlo ekonomiko, akademiko, kirol edo kulturalean.

Kanpaina hori Israeleko gobernuak palestinar lurraldeetan bere politikak aldatzeko presio instrumentua izateko asmoz bultzatzen ari da, baina, gure ustez, horrek ez dio helburu horri laguntzen. Azken hau baino, israeldar hiritarren aurka ekintza diskriminatorioak gauzatzen dituzte, eta juduen aurkako gorrotoa berpizten dute.

Gure aburuz, Estatu palestinar bideragarri baten sorrera —aurreikusita NBEk 1947an erabakitako ebazpenean Palestina Britanikoa banatzen estatu judua alde batetik eta beste estatu arabiarra beste aldetik— gatazkako konponbidea izan daitekela, betiere arabiar estatuek Israelen izaera judua onartzen badute. Gure iritziz, helburu horretarako erabili beharreko tresna inplikatuta dauden aldeen arteko elkarrizketa eta negoziazioa bultzatzea da.

Gure ustez, Israelgo agintarieiegin dakizkiekeen kritikak zilegiak dira, baina kritika horiek badiote Israelen suntsiketa gatazkari «azken konponbidea» eskatzen, ez dugu zilegia ikusten, ezta Israelen izaera demokratikoa kolokan jartzea ere, difamazioen bitartez Hegoafrikan egondako «apartheid erregimenarekin» isla daiteken jokaera Israelekin konparatzeko. Israeli leporatu ahal dizkiogun akatsez aparte, erreferente bat izan da burujabetzako xedea duten herrientzat; bereziki horrela izan da Kataluniako kasuan. Adibidez, katalanik unibertsalena den Pau Casalsek, aldi berean, Israeleko ohorezko hiritarra izateak frogatzen du hori. Edota, orain dela gutxi argitaratutako liburua Jordi Pujol eta judutarrak izenburuarekin. Horregatik kritikatzen ditugu gure herrien askatasunaren izenean soilik palestinar kausarekin elkartasuna adierazten dutenak, baina bestalde Israeli herri judutarraren aberri nazional bezala eta era baketsu batean existitzeko eskubidea ukatu nahi diotenei.

Era berean, zuhurtzigabekeria bat iruditzen zaigu elkartasunaren izenean, gure gizarteei kanpokogatazka bat inportatzen saiatzea, eta modu horretan gure herrietan Israeleko hiritarren eta orokorrean judu guztien aurkako estigmatizazioa barneratzen delarik.

Israeleko kultura eta ekonomiaren aurkako boikota eta jatorri horretako pertsonei egindako diskriminazioak delituzko jarrera arrazistak dira, eta gure gizarteetan modu zigorgabe batean onartzen ari direnak. Guk, gure herrien burujabetza helburu bezala daukagun sinatzaileok ezin dugu onartu boikot kanpaina horien azpian dagoen juduen aurkako gorrotoa eta are gutxiago amesten dugun etorkizuneko gizarte eredua kutsatu dezan. Gizarte horretan jatorri guztietako pertsona guztiek askatasunez bizitzeko eskubidea izango dute.

SINATZAILEAK: Jon Inarritu, (legelaria) Xabier Kintana, (euskaltzaina), Jurgi Kintana, (historialaria), Miguel Itoiz (ingeniaria), Iñaki Akerreta (kazetaria), Filipe Duluc (hizkuntzalaria) Inaki Anasagasti (senataria) Toni Florido (ACAI-ko presidentea), Mila Miró (ACAI-ko idazkaria), Ignasi Carnicer, (PSCko diputatu ohia), Jordi Argelaguet (CEO-ko zuzendaria), Jaume Renyer (URV. Unibertsitateko irakaslea), Alfons López Tena (Solidaritatekodiputatua), Jaume Nogueroles, (AGAIko kidea), Pilar Rahola (kazetaria), Josep-Lluis Carod-Rovira (politikaria eta idazlea), Xoán Bernárdez Vilar ( Gailekoaren Akademiako kidea), Carlos Penela (idazlea), Natalia Costas Alonso (abokatua eta BNGko kidea), Constantino Lago (sindikalista, Confederación Intersindical Galega-CIG), Manuel Feáns. (irakaslea), Paco Lores Santacecilia (CIGeko sindikalista), Cesar Pazos (marketing teknikaria eta BNGko kidea), Pedro Gómez-Valadés (AGAI-ko presidentea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.